Artxiboak: 2008

2008-08-03

Permalink 20:17:17, Atalak: julen, erausian  

Txupinazoa

 

Berriro ere Abuztuak bi

egun haundia da Beran

dena da poza ta ilusioa

herriko besten bezperan

bortz egun luze daude aurretik

joango zaizkigunak hegan

gugandik urrun dauden horiek

oroituz behar den eran

ongi pasatu herriko bestak

eta gora San Esteban!

 

 

GORA SAN ESTEBAN!

BIBA SAN ESTEBAN!

GORA BERA!

 

.... Eta altxaferua zeruan lertzearekin bat esperientzia berria ongi atera zitzaidanaren sentsazioarekin hasi genituen herriko bestak.

Hasi diren bezain ongi segituko al dute? espero dugu baietz!

ongi segi!!

----------

2008-07-31

Permalink 12:31:53, Atalak: julen, erausian  

Abuztuak 2

Larunbatean,betitik amestu izan dudana(eta nork ez?) egiteko ohorea izanen dut. badakit lehen eta azken aldia izanen dela. Berriz ere ez dudala esperientzia hori bizi ahal izango. Berriz ere bizi ahal izateko...ba...udaletxera aurkeztu beharko nuke, herriak alkate izendatu eta ondoren zinegotzi guziak azken urtetako ohiturari muzin egitera konbentzitu eta ohorea niri egokituko zaidala deliberatu beharko nuke, edo holako txantxuloren bat egin...beraz larunbatekoa lehen eta azken aldia izanen da;bizitzan behingo kontua. 

Prest dut pañulu gorria, prest dut blusa,prest dut han eginen dutena...orain eguraldiak laguntzea bertzerik ezta falta! a! eta altxaferua zerura joan dadila, arren!. Inguruko herrietan gertatu dena ikusita enaiz fidatzen eta!

ala, ongi segi eta jakin gonbidatuak zaudetela larunbatetik asteazkenerarte Berako bestetara agertzera!

----------

2008-07-20

Permalink 12:19:52, Atalak: julen, erausian  

piboteak

Karneta atera berritan, nahiko lan izaten genuen aintzineko kotxearekiko distantzia gordetzen kontu ematearekin. Geroxigo puntukako karneta zela eta radarrak jartzen hasi zirela eta errepide bazterretara begira gidatzen ikasi genuen. 

 

Orain, gainean bezalako irudi bat noiz agertuko adi egoten ikasi behar izan dut. eztakit Euskal herri osoa obretan dagon, edo kasualidadez ni ibiltzen naizen lekutan bakarrik dauden obrak, baina ia seinaleei, Stop-ei, eta batez ere piboteei mania hartzen hasia nago. Orainik uda hontan eztut , karrila mozten duten pibote koadrilarik gabeko bidairik egin A8an edo N-1ean barrena, azken kasua atzokoa; Pasaian irten behar izan nuen A8a itxita omen zela eta errepide zaharretik irunera iritsi ta ttak! han ere piboteak, desbioa,moteltzeko seinaleak...

Azkenean igual onena Oiartzundik Aritxulegin barna etortzea izanen dela sinesten hasia nago. ala, ongi segi!

----------

2008-07-10

Permalink 13:58:59, Atalak: bertsolaritza  

Turra ederra!

Aspaldixko sartu ginen udan eta ordu ezkeroztik hor ari gara  bertso-tour-etik  tour-era

Egin genun San Juanetako tourra(Donibane-Arantza), ondoren iritsi zen San Fermintakoa(Lesaka-Iruñea), Udalekutakoekin ere hor gabiltza (Ligi-Barria-Eulate-Eulate),Madalenetako eta  Santiagoko Tourra ere iritsiko da(Orereta-Beuntza-Astiz-Elgorriaga-Elizondo), Amabirjinetakoa(Gernika-Donamaria-Goizueta-Bilbo)…

Laburbiltzeko: Turra ederra eman behar dugula aurtengo udan!

Ongi  segi!!

----------

2008-06-08

Permalink 22:02:24, Atalak: julen, erausian  

Galtzailearen egunak

Gaur EH sukarrak aspaldi xamar atera zuen diska honetaz oroitu naiz

 

Azken finean, diskoaren tituluari erreparatzea bertzerik ez dago asteburuak eman diguna laburbiltzeko.Kasu honetan, hala ere "galtzaileen egunak" izanen litzateke, bakarra beharrean asteburu honetan ingurukoei erreparatuz behintzat bat baino gehiago izan baitira galtzaileak. Atzo Arratsean, Larretxeatarrak izan ziren Urrezko Aizkora lortzeko bidean gelditu zirenak. Nazabal, Nazabal izan zen eta Donatok bereak eta bi egin arren ezin izan zuen Etxarrikoa garaitu. eta Ohiani aldiz azken kolpe hori falta izan zitzaion txapela Berara ekartzeko,..azken kolpea,azken ebakialdia.Zorionez, Ohian gaztea da eta orainik bidea du aintzinetik eta orainik sorpresa eta poz ugari emango dizkigun mutila dela argi dago...eutsi horri Oihan!

Hurrengo porrota pilotan etorri zen. Denak ari dira hurrengo asteko buruz buruko Leitzako "derbiari" begira baina atzokoan Amorebietan jokatzen zen bigarren mailako finalak ere gure arreta piztu zuen, Lesakar bat baitzegoen tartean; Larralde.ongi hasi zen kontua baina tamalez "Retegi Bi"-k sakean min haundia egin zion eta azkenean etzuen lortu 9tik pasatzea eta bigarren mailako Txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan zuen. Hurrengoan izanen da!

Eta gaurkoa...2 minutotan Bigarren maila usaitzetik denboraldi bat popatik hartzera bidaltzera pasa da Erreala...tristea! Hauetaz baino kupida gehiago dut gutaz, urte osoan igoko den itxaropenez egon garenotaz, ilusio hori mantendu eta taldea animatu dugunotaz. Orainik aukerak badaude, itxaropena ere, baina ezta guk nahi genuen egoera.Aber hurrengo astean igo izana ospatzeko zerbait idazterik dudan!

Baina bueno, galtzaileak dauden lekuan Irabazleak ere badaude ta ohore eta zorionak haiei!

Eta zuei bertze bat arte!

ongi segi!

----------

2008-05-18

Permalink 23:46:26, Atalak: julen, erausian  

Zer ospatzen ?

Bukatu da partidua. Lertu da besta;izugarrizko bulla zelaian,eromena,zaleak zoratzen, jokalariak pozarren, …denak konten. Entrenatzailea zelai erdira doa korrika , jokalariak zaleak agurtzera doaz. Jokalari batek kamiseta kendu eta jarraitzaile bati oparitu dio, honek bosteko “kolega” batekin bere animoa eta poza adierazten dion bidenabar .

Denborarik galdu gabe, kazetariak protagonistengana jo dute. Hor agertu da  taldeko lehendakaria eta mikroa aho ondoan jarri orduko hasi dira laudorioak:”merezita genuen,…zaleek ere merezi zuten, ederra izan da,…gauza haundia…”

Jokalariak urruti ez eta haietako baten txanda ere heldu da:” pozik, gustora…orain Iruñeara buelta,Gaztelu plazara…eta zaleekin ospatzera! Haiek merezi dute ta!”

Hala izan da.Horrela irakurrita badirudi Liga irabazi edo Txanpions-en sartu den talde batetaz ari naizela, baina ez.

Duela astebete edo, duela hogei bat urte Real Madrilen jokatzen zuen jokalari bat entzun nuen irratian, ospakizunei buruz solasean. Hark zioen garai hartan Madrilen ligak etzirela ospatzen (gaur egun hemen, Euskal Herrian ere ez, nik dakidala behintzat), hark zion orduan normaltzat hartzen zirela garaipenak eta ligak eta etzietela inportantziarik ematen eta blablabla….

Ba begira nola jarri den kontua, ligak ez ospatzetik  bigarren mailako infernua saiestu izana ospatzera pasa gara…tristea horrelakoak ere ospatzen ibili beharra.nik uste poza ezkutatu gabe, urte osoan zehar sufritzen ibili diren zaleei zor zaien errespetuarengatik bakarrik, belarriak bera egin eta denboraldiari "uff" batekin agur erratea aski izanen zela. hainbertze sufriarazi ondoren behintzat...

Hala ere pozten naiz. Ea hurrengo urtean gure “txuriurdinak” ere  Osasunarekin batera han goian ikusteko modurik dugun. Hori ere ospatzekoa izanen litzateke dudik gabe!

Ongi segi!!!

----------

2008-05-06

Permalink 19:31:26, Atalak: julen, erausian  

Animo Patxi!

Momentu onetan hor egoten denak, zailetan ere hor egon behar izaten du.eta hontan ere berekin gaude. Guk badakigu berak inon "positibo" ematekotan, kiroltasunean emango lukela ta...animo Patxi!

----------

2008-04-02

Permalink 22:04:13, Atalak: julen, erausian  

Jaio da Garazi

Gaur inoiz izan dudan ernatzerik goxoena izan dut. goizeko 8tan telefonoa jo eta jo,nor ote zen begiratu ta....lengusua deika. "ze kristo izanen ote du orain honek!?"...telefonoa hartu ta:" Julen!!! jaio da Garazi!!"

 Hau da eguna ongi astea. inoiz ez dut bizi izan jaiotza bat hain gertuko batengatik, familian lengusuen artean gaztena arreba da ta  hori ere nik lau urte nituenean jaio zen, beraz erran daiteke ilusio bereziz hartu dutela Garaziren etorrera.

2kilo eta 700 gramorekin munduratu da baina denborarekin joanen da haunditzen, koxkortzen, ibiltzen, ikasten,...eta nork daki, agian amattoren lengusuaren bidea segitu eta bertsolari aterako da, edo atta bezala rallytako piloto, edo osaba bezala dantzari...edo bertze osaba bezala;golfa hutsa!

hori denborak erranen du. orain familiako guzien mimoak aguantatu beharko ditu, bere aurpegira begira egindako mila txorakeri eta  inozo aurpegi,...baina pazientzia neska! denak izan gara umeak eta denak pasa gara hortik!

ongi etorri mundura Garazi!

eta zuei ongi segi!

 

 

 

----------

2008-03-31

Permalink 00:18:33, Atalak: kontatzeko modukoak  

Bai,Sautrelan...

Aintzineko larunbatean gertatua, sagardotegiko komunetan.Muturrak ongi berotuta zituen Bermeotarra komunetik atera eta hura noiz ateratzeko zai nengoela:

 -eeee! zu etb-n ateratzen zara!...

-bai, Sautrelan...(ni ere zirikarako gogoz,noski)

-hori hori...ardiekin eta....

-ez motel, Sustraiak ez, Sautrela.

-a!..ok, ok..aupa hi!...

Hurrengorako Kirolez Kirol-en ateratzen naizela erranen dut, 280koa esku bakarrarekin igo nuela lengo batean edo markaren bat egin berri dudala edo...

 ongi segi!!!

----------

2008-03-19

Permalink 02:23:15, Atalak: julen, erausian  

Postala

 Hodeietatik:

Iepa! Zer moduz zaudete? Ni hementxe, gaur zuetaz oroitu naiz ta “ ba! Bidali behar diet postaltxo bat aber…”. Egia erran ez nuen intentziorik aste santutan inora joateko baina zortea izan nuen eta aintzineko larunbatean elizondon nengoela izugarrizko txoiloa topatu nuen ezustean eta konturatzerako ia hemen nintzen. Ez pentsa hau hain urruti dagoenik, ni hiru ordutan ailetu nintzen. •

Hemen ederki egoten da, ezta bizitzeko leku egokiena, azkenean batek faltan botatzen baitu bere ingurua, eta bizitza normalera bueltatzea baina bizitzan behin egoteko gomendatzeko moduko tokia. Hemen denak dira atseginak, denek geratzen naute kalean barna,denek botatzen dizkidate loreak, denek solastu nahi dute nerekin, argazkiak atera…eta bada ni han nagoela eta poztu denik ere. Motea ere jarri nahi didate, “kamiltxo” baina bueno horiek gutxi batzuk dira ta hori ere karinoz egiten dute Ta hementxe nabil buelta ta buelta, ..azkenean nekagarria ere bada baina merezi du hagitz esperientzia aberasgarria.

Hor bettin zer gisa? Lasai,ia kontatuko didazue. Laister heldu naiz, bada ordua ta gainera lagunekin sagardotegira joan behar dut, bertso eskolara bueltatu, lanera, parrandara…eta hodeiak hodeiak izanen dire bino zuek, zuek zarete! Ikusi arte!!!

p.d: ea hurrengo urtean bueltatzerik dudan…hori denborak erranen du, berriz ere holako txoilo bat topatzea zaila izanen da baina…

portzierto, eguzkiak goraintziak bidali dizkit zuentzat. Han goian goxo goxo dagola eta aste santu hauetan ez duela ateratzeko intentziorik, baina bueno udaberrirako animatuko dela, emanen dizuela toke bat eta lasai egoteko

besarkada bat bihotzez,

ongi segi! julen

----------

2008-03-03

Permalink 18:37:02, Atalak: bertsolaritza, bertsoak, bertsolaritzaz  

aurtengo zortzikotea ere prest!

Heldu da poliki poliki Martxoak 15a eta osatu da egun hortan bertan Elizondoko Lur-en, Nafarroako finalean kantatuko dugunon zortzikotea.

 

Erika Lagoma

Jon Barberena

Xabier Legarreta

Julen Zelaieta

Xabier Terreros

Julio Soto

Iñigo Olaetxea

Migel Mari Elosegi "luze"

 

Zita jarria dago:Martxoak 15, Elizondoko Lur dantzalekuan, arratsaldeko 17:00ak

Hortik aurrerakoa gure esku egonen da!

bidenabar,ongi segi!!!

----------

2008-02-19

Permalink 23:33:05, Atalak: julen, erausian  

Egunkaria aurrera!

 

www.egunkaria.info

----------

2008-02-12

Permalink 00:14:28, Atalak: julen, erausian  

Zigardiko semia

Laurogeiean jaio nintzen, Erreala tituluak irabazten hasi zen urte hartan. Nik ,normala den bezala ez dut "el molinon"eko Zamoraren gol hartaz gogoratzeko paradarik,ia urtebeteko ume mokoa bainintzen. Hala ere orainik oroitzen naiz, nola lurrera erori eta negarrez hasten ginen aldiro kontsolatzeko gurasoek erraten ziguten:·"Arkonada mila aldiz botatzen da lurrera eta ez du negarrik egiten!"...eta ixiltzen ginen.

Baina hemengo haurren idolo bakarra ez zen Arkonada. Hemen futbolen ari ginenean denak ginen "Genaro", denak ginen "Zelaieta".Amatxi zenak erraten zuen bezala; "Zigardiko Genaro".

Ordukoa talde haundia zen eta talde haundi hortan Genaro jokalari haundia zen. ingurukoek hainbertze aldiz aipatzen bazuten, zerbaitegatik izanen zen. Nik oroitzapen gutti dut bere kirol ibilbideaz. oroitzen naiz errealean aritu zen azken urteetan noizpait ikusia eta ondoren Catalunyara joan zela pare bat urtez...baina hortik aparte argazki eta azken egunetako biografiei esker dakit dakidana.

Pertsona bezala aldiz, oroitzen naiz semea istripu baten galdu zuenean, postal batean idatzita pare bat bertso utzi nituela hilobiaren gainean, lore artean eta beti eskertu izan zidan detaile hori. ikusten ninduen aldiro animoak ematen zizkidan, jarrai nezala bertsotan,...beti irrifarrez, beti alai, beti jator...

Tamalez bizitzak bizkar eman zion eta minbiziak azken jokaldian etzion aurrera jarraitzen utzi jada mito bilakatu den atzelariari.

Genaro, zauden lekuan zaudela, espero dut Unairekin egonen zarela eta bidali goraintziak eta besarkada bat gure partez!

Eta zuri zer erran?...bihotz bihotzez milesker eta adiorik ez, gero arte Txapeldun!

----------

2008-02-11

Permalink 23:29:35, Atalak: julen, erausian  

NO TIME FOR LOVE

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea

hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude

Ez dute uzten maitatzen gauean

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gcrrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa bcehar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik cz norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.
Hertzainak
----------

2008-02-10

Permalink 17:40:01, Atalak: julen, erausian  

irakurleei oharra

irakurleei oharra:

Nafarroako Bertsolari txapelketa dela eta blog honen kudeatzailea azken aste hauetan sufritzen ari den lan karga, estresa eta presioa medio, blog hau itxita egonen da otsailaren 17a bitarte.

barkatu eragozpenak.

 

 -----------------------------

alferkeria justifikatzeko eskusa hoberik ez zait okurritu ta..

Ongi segi!

 

ongi segi!

----------

2008-01-14

Permalink 17:23:57, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Akabo

Akabo bai!

Akabo, asteburutan umeekin paseora lasai atera ahal izate hori,alboan inor txahala egiten ikusi gabe, alboko etxeko lorontzia lapurtzen, dendako eskaparateko babesari desafioka, parkeko loreak "piz-erreka" batez nola ondatzen dituzten ikusi eta gainera deus ezin erran ahal izatea, mama goxoaren babesean edozein bait dago astokeri bidez, edo astokeririk gabe bere burua defenditzeko prest.

Akabo ortzirala iritsi eta aste osoko nekearekin ohera joan hurrengo goiza argitu arteko lo "zopa" egon ahal izatea.Kalean bulla, ohiuak, eskandalua,...

Akabo munipen atsedena, orain non sartu eztakitela ibiliko dira, pareko "asto borroka" gelditu edo hortan uzteko erabakia hartu ezinean.

Akabo bakea, ortziral gauetik igandeko gauerdirarte, Iparraldekoak, Nafarrak, Bizkaitarrak, Arabarrak,...denak kupelen artera, urtean behin bada ere Sagardotegian egon garela erran ahal izateko. 

Akabo, heldu da TXOTX sasoia. iaz gauzak konpontzen saiatu ziren arren badirudi aurten ere "sagardozaleek" lehengo lepotik izanen dutela burua eta nire animorik sentikorrenak Astiartar eta Hernaniarrei! sagardo kupelak hustu ahala zuenak pazientziaz betetzen saiatu, hau ere nola hala pasako da ta!

TXOTX!!!!!ongi segi ta ongi pasa, pasatu gabe!

----------

2008-01-07

Permalink 23:32:01, Atalak: bertsolaritza, erausian  

ez etsi, eutsi!

“Urteberrion”! auniztan erraten da data hauetan, baina azken urte hasierak ikusi eta dudatan jartzen dut deustarako balio ote duen urte berri on bat opatzeak. Iazko hasiera makabroaren ondoren 1. urteurrenak ospatzen ari garen honetan bertze berri batek jarri du alertan zonaldea. Bi lesakar atxilotu zituzten errege egunean Igor eta Mattin. Atxilotu baten amatxik erran zuen bezala”: errege egunean ere ez gaituzte pakean uzten!”

Hasteko hori. Hurrengo eguneko berria: Igor zainketa berezietan ingresatu zuten. Gorka Lupiañezen testigantzaren berri genuenok ezin imajinatu zer egin izanen zioten. Amorrua, ezina, …eta horrez gain Mattinen berririk ez, hori ere imajinazioaren esku…tamalez gauz onik ezin pentsatu!

Eta bidenabar, pare batean ezik, bertze komunikabide gehienetan gezurra gezurren ondotik, egi bakarra izkutatu nahirik: Igor, bertze hainbertze euskal presoren gisan Torturatu zutela. Buruan duda mordoa: nork zigortzen ditu halako torturatzaile batzuk? Hori ez al da biolentzia? Eta biolentzia den gisan, hori ez al da delitua?nork sinets dezake haien bertsioa?, nola da posible atxilotzeko orduan oldartu, jaso zituenak jaso, etxearen miaketan zutik egoteko kapaz izan eta hurrengo egunean bat-batean zainketa berezietara eramateko moduan egotea? Nik ez, zuk seguraski ezta ere…baina badakigu nolakoa den justizia deitzen dioten hori.

Besarkada eta animo beroenak hemendik Igor eta Mattineri! Eta igandean xabier silbeirak lehen agurrean erran zuen bezala:

zuek ez etsi, eutsi

Mattin eta Igor!

 Eta zuri irakurle, Ongi segi!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution