Mezua: ...hik kuskuk!

2007-12-18

Permalink 14:05:07, Atalak: julen, erausian  

...hik kuskuk!

Nahiz eta goserik ez izan, merienda orduarekin kunplitu behar dela eta bueltaxka bat eman nuen sukaldera. Armarioa ireki eta ara! Nobedadea!hantxe ziren denak poltsa baten barruan, koadrilan, niri begira.Hasieran lehor begiratzen zidaten arren segituan hasi zitzaizkidan zirikaka:” etzaizu komeni baina zure amak ekarri gaitu eta ezin diozu muzin egin halako detaile bati”…”ireki eta jan gaitzazu, pare batek ez dizu kalterik eginen eta…”

Tentazioari eutsi niola eta armarioa istera nindoala, ara! Hau ere badugu! Apopilo berriak armarioan! Ladriloen pare bata bertzearen gainean, txokolatezkoa, beratsa, jijondarra, naranja zatiduna…aukera gehiegi gauza onerako!

Bai, ailetu dire turroiak eta polboroiak gurera ere! Eta horrek abistu dit heldu direla eguberriak ere…bueno horrek, etxean ia jarriak diren apaingarriek, telebistako iragarkiek,buzoian topatutako jostailu denden propagandak, …

Heldu dire otordu erraldoiak, urte zaharreko balantzeak eta balantzak, zurikeriaz emandako “urteberrion eta muxu pareak”,inuxente eguna, oparien aldez aurreko buruhausteak, zentru komertzialetako betekadak,… baina bueno olentzero ere etorriko da eta ezin kejatu! Eta olentzero aipatu dudanez, bukatu aurretik ohar ttiki bat gure tripontziari:

"Mendira ere ailetu zanen duk notizia bino ,…hi! aurten ate`di itxetik lentxio, , obratan ai ttuk behobitik iantzira bidin ta batek noiz atetzen duken bazekik bino noiz alletu ez! Gainera hi lesakarra izanta poliki ibil bark`uk , azkenaldin kontrol dexente jartzen ari ditek eltzetzuk zubiyin ta…ik kusk`uk! "

Hala!eguberri zoriontsuak denei, eta ongi segi!

Erantzunak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Herritik ikusten dudanean komentatuko diot, dakizunez etxea hemendik dauka eta.

Zuri ere eguberri zoriontsua opa dizut eta kontuz elurrarekin!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-19 @ 00:01
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Aspalditxoan ez dugu egin eta otu zait gaitxo bat zuretzako Julen. Nahi baduzu ireki sarrera berri bat lana betetzeko.

Zeu Olentzero zara eta blogari ezagunenetakoei (sare, mizpira, etxekalte, magali eta nahi dituzunak) opariren bat ekarri behar diezu. Azaldu bertsotan (8ko handian) zer nolako oparia jaso behar duen bakoitzak eta gero eurek erantzun dezatela ea konforme dauden.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-19 @ 22:02
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ondo pasa gabonak, Julen!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-23 @ 14:54
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Eskerrik asko opariagatik Julen!

Eguberri on, sartu ondo urte berrian!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-29 @ 16:11
Bidaltzailea: bertsokatea [Kidea]
URTE BERRI ON!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-31 @ 20:36
Bidaltzailea: xabito [Kidea]
eta zer egingo zaio.....

horrelakoak gara.......

laster arte!

orain zuri tokatzen zaizu berritzea.

muxu

Nahia
Permalink-a mezu RSS 2008-01-06 @ 23:30

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution