Mezua: Urtean behin

2007-12-03

Permalink 21:57:32, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Urtean behin

Zenbat jende ote dago, lau urtean behingo zita den bertsolari txapelketa nagusiko finala ikustera Barakaldoraino joan eta gero herrian bertan bertso jaialdia denean etxean geratzen dena?

Zenbat jende urtean behin behobia donostia laisterketan atera eta gero inguruko kross herrikoiak ikustera ere animatzen ez dena?...aunitz,. holkuk baikera!

Horregatik, ortzegunetik aintzinera aunitz izanen dira, herriko liburutegiko bidea zein den jakin ez , baina urtero durangoko azokako zitara fallatzen eztutenak.batzuk poltsa bete libururekin itzuliko dira, bertze batzuk pare bat diskorekin, bertzeak agenda eta egutegi berriarekin..eta gehienak esku hutsik baina tripa alde zarreko poteoko pintxoekin beteta. Denak konten, beti ere, euskal literatura eta musikarekin urtebeterako kunplitu izanak ematen duen satisfakzioarekin.

aurten 4 eguneko zubi bat omen dago, bai, omen dago diot, ni inoiz baino motibatuagoa joanen bainaiz lanera egun hoietan Urte osoa espainiako konstituzioa kritikatzen eta orain haren eguna ospatzeko jai hartu?. Ez ez. Hipokresiak muga batzuk ditu eta ni hortik enaiz pasatzen.

Durangok, ba…asteburuan izan beharko du, bertzenaz galdetuko dut nondik joaten den liburutegira eta han pasako zait durangora ez joanaren pena. Bidenabar ongi segi!

Erantzunak:

Bidaltzailea: xabito [Kidea]
ze arrazoia.....

hala ere... durangok bere xarma du...
eta denoi eragiten digu zerbait....

ni adibidez agobiatu egiten naiz azokan.....
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 15:52
Bidaltzailea: xabito [Kidea]
nerea zen aurreko komentarioa.....ez dakit zergatik agertu den izen hori!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 15:53
Bidaltzailea: xabito [Kidea]
eta baita aurrekoa ere,
Nahia naiz
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 15:53
Bidaltzailea: enahio [Bisitaria]
larunbatean autobusa hartu ta bertako batek esan zuen: joe, ematen du, urtean zehar jendeak ez duela liburu eta diskoak erosteko beste egunik!!!


....durango, durango da.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-10 @ 23:15
Bidaltzailea: jonbarberena [Kidea]
Holakoak gara... Hau da, kriterio gabekoak!

Baina trankil, Durangon erositako liburuak, ez du gehiegi balio hasmentako "tapa" zabaltzen ez bada eta errautsak "inbaditzen" badu, gure eskuek "inbaditu" beharrean. Berdin gertatzen da, Behobian partehatzeko 25 euro ordaindu (Nike-ren gisako markak barnean direla), eta txantreako krosean parte hartzeko bortz euroak ordaintzeko gai ez bagara (giro ikaragarria dago, opariak ederrak dira eta gozatzeko aukera gehiago dago, masifikazioarekin nardatzeko baino).
Bertsotan ere berdin; protokolo haudiek, ekitaldi ttikiak behar dituzte bizirauteko. Beraz, nonbait apuntatu!
Baina zuk segi, kriterioak sendo mantentzen eta zure bidea egiten. Guk betikoa eginen dugu; gauza bat erran eta bertzea egin.Kontuan hartzen ez gaituen konstituzio egunean, guatzeko maindireetan Espainiarekin prostituitzen jarraituko dugu... gure hitzak zuritzen eta goizeko hamaikak arte lo.Beti lo!Xiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii
Permalink-a mezu RSS 2007-12-11 @ 09:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution