Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-18

Permalink 14:05:07, Atalak: julen, erausian  

...hik kuskuk!

Nahiz eta goserik ez izan, merienda orduarekin kunplitu behar dela eta bueltaxka bat eman nuen sukaldera. Armarioa ireki eta ara! Nobedadea!hantxe ziren denak poltsa baten barruan, koadrilan, niri begira.Hasieran lehor begiratzen zidaten arren segituan hasi zitzaizkidan zirikaka:” etzaizu komeni baina zure amak ekarri gaitu eta ezin diozu muzin egin halako detaile bati”…”ireki eta jan gaitzazu, pare batek ez dizu kalterik eginen eta…”

Tentazioari eutsi niola eta armarioa istera nindoala, ara! Hau ere badugu! Apopilo berriak armarioan! Ladriloen pare bata bertzearen gainean, txokolatezkoa, beratsa, jijondarra, naranja zatiduna…aukera gehiegi gauza onerako!

Bai, ailetu dire turroiak eta polboroiak gurera ere! Eta horrek abistu dit heldu direla eguberriak ere…bueno horrek, etxean ia jarriak diren apaingarriek, telebistako iragarkiek,buzoian topatutako jostailu denden propagandak, …

Heldu dire otordu erraldoiak, urte zaharreko balantzeak eta balantzak, zurikeriaz emandako “urteberrion eta muxu pareak”,inuxente eguna, oparien aldez aurreko buruhausteak, zentru komertzialetako betekadak,… baina bueno olentzero ere etorriko da eta ezin kejatu! Eta olentzero aipatu dudanez, bukatu aurretik ohar ttiki bat gure tripontziari:

"Mendira ere ailetu zanen duk notizia bino ,…hi! aurten ate`di itxetik lentxio, , obratan ai ttuk behobitik iantzira bidin ta batek noiz atetzen duken bazekik bino noiz alletu ez! Gainera hi lesakarra izanta poliki ibil bark`uk , azkenaldin kontrol dexente jartzen ari ditek eltzetzuk zubiyin ta…ik kusk`uk! "

Hala!eguberri zoriontsuak denei, eta ongi segi!

----------

2007-12-03

Permalink 21:57:32, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Urtean behin

Zenbat jende ote dago, lau urtean behingo zita den bertsolari txapelketa nagusiko finala ikustera Barakaldoraino joan eta gero herrian bertan bertso jaialdia denean etxean geratzen dena?

Zenbat jende urtean behin behobia donostia laisterketan atera eta gero inguruko kross herrikoiak ikustera ere animatzen ez dena?...aunitz,. holkuk baikera!

Horregatik, ortzegunetik aintzinera aunitz izanen dira, herriko liburutegiko bidea zein den jakin ez , baina urtero durangoko azokako zitara fallatzen eztutenak.batzuk poltsa bete libururekin itzuliko dira, bertze batzuk pare bat diskorekin, bertzeak agenda eta egutegi berriarekin..eta gehienak esku hutsik baina tripa alde zarreko poteoko pintxoekin beteta. Denak konten, beti ere, euskal literatura eta musikarekin urtebeterako kunplitu izanak ematen duen satisfakzioarekin.

aurten 4 eguneko zubi bat omen dago, bai, omen dago diot, ni inoiz baino motibatuagoa joanen bainaiz lanera egun hoietan Urte osoa espainiako konstituzioa kritikatzen eta orain haren eguna ospatzeko jai hartu?. Ez ez. Hipokresiak muga batzuk ditu eta ni hortik enaiz pasatzen.

Durangok, ba…asteburuan izan beharko du, bertzenaz galdetuko dut nondik joaten den liburutegira eta han pasako zait durangora ez joanaren pena. Bidenabar ongi segi!

----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution