Mezua: Opor osteko sindromea

2007-08-27

Permalink 01:42:27, Atalak: julen, erausian  

Opor osteko sindromea

Gaur, astelehena 27 seguraski aunitzentzat opor osteko lendabiziko lan eguna izanen da, eta zorte pixkot dutenei egun hau astebete beranduago iritsiko zaie.

Berriz ere goiz jaiki beharraren pereza, berriz ere gorputza ordutegi finko batera moldatu beharra, berriz ere nekea, berriz ere estresa, berriz ere egunerokoa…berriz ere lanera!

 

Badakit zer den hori, bai, iaz momentu hauetan ni ere egoera horretan nengoen. Aurten sindrome hau bertze aldetik biziko dut, .oporrik izan ez dugunon aldetik. Umeak irailerarte agurtu banituen ere abuztua bertzelako lanekin kargatua izan baitut, eta hilabete guzian zehar, hilabeteko oporrak dituztela, harutz eta honuntz doazela, … erraten ibili direnek orain ez didate inbidiarik ematen. Oporrik ez izatearen alde ona hori baita, opor osterik ez dagoela.

Ongi segi eta animo denei!

Erantzunak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ikusten, azkenean, gezurra badirudi ere, oporrik ez izateak bere alde onak izango ditu!
Animo bueltarekin, umeak zure zain izango dira honez gero.
Permalink-a mezu RSS 2007-08-27 @ 02:40
Bidaltzailea: Nahia [Bisitaria] · http://nahiaetaezina.blogspot.com
ni ere zurekin nago... oporrik izan ez dugunok ez dugu sindrome hori izango... baina beste asko ziurrenik baditugu bai....

Permalink-a mezu RSS 2007-08-28 @ 20:40
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Opor sindromerik ez dago oporrik izan ezik, parrandan irten ezik biharamunik ez dagoen bezala.

Nik ere blogari ilustre askok bezala ez dut oporrik izan, baina amak esango lukeen bezala nik oporrak urte osoan zehar izaten ditut!

Ea klaseko lehen eguna ez den oso gogorra izaten Julen, portatu ondo e!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 10:23

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution