Azken "parrafadan" aipatu bezala, bukatu dire bestak, eta berriz ere sortu garen hontan hasi da inguruan jendea oporretara doala gogorazten
Bat Ibizara, bertzea Mallorkara, bertzea Txekiara, Bertzea Ingalaterrara bueltan, bertzeren bat Venezuelan dagoela...ta ni etxean. Baina hemen ere izanen da non ongi pasa ta horrekin konformatu beharko dugu! gainera gaur poz ttiki batekin ernatu naiz.hainbertze mamar etzela deus tokatzen ta beti berdinei tokatze zitzaiela eta...donostiako Zinerako bi sarrera tokatu zaizkit berriako arpipedunen txokoan.Horrekin kontsolatu beharko!
bueno,oporretan daudenei , oporrik ez dugunei, oporrak izan arren hemen geratzen direnei, ...ongi pasa eta ongi segi!
Portzierto, inork etorri nahi du nirekin zinera?pelikula, sarrera ta palomitak nere kontu!
orain bai: ongi segi!
Julen Zelaietaren txokoa