Mezua: ...aurrera txuri urdinak!

2007-06-17

Permalink 20:33:55, Atalak: julen, erausian  

...aurrera txuri urdinak!

Ezta posible izan, ikusten zen heldu zena eta hainbat urtetako sufrikarioen ondoren Erreala bigarren mailako taldea da.

 

 Etsituta ikusten zen jendea ezinean, triste, negarrez,…baina bizitzak aurrera jarraitzen du.Bigarren mailan ere baloia borobila da, partiduak ere 90 minutukoak dira, eta koloreak ere txuri urdin izaten jarraituko du.

Orain negarrak utzi .Itxaropenari leku bat egin eta berriz ere izarren ligarekin amets egiten hasteko ordua da. Ez omen dago luzera onerako ezten gaitzik eta makilkada hau etorkizunean anekdota bihurtuko den esperantza dut. Ni dagoeneko hasia naiz igotzen garenean botako dugun parrandan pentsatzen.

Gainera, xelebrekeri bezala, pentsatzen jarrita, urtean Kopan talde "haundi" baten aurka tokatuko zaigu, lehen mailako guziak hartuko bait ditugu talde haundi bezala, hala ere gu ere haundiak garela erakutsiko diegu! 

Iragarki batek zion bezala  sentimentuak ez daude soilik garaipenen baitan….aupa erreala!

Ongi segi!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Lur [Bisitaria]
Erreala hobeto ziok 2. mailan motel!! Mafioso koadrila horrek ez zuen besterik merezi!! Hara udako abestia: 1, 2,3, 4, 1, 2,3, 4, 5, 6, 7 5, 6, 7 Erreala mailaz jaitsi mailaz jaitsi behera!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-19 @ 22:17
Bidaltzailea: koko [Bisitaria]
utzizu 2.mailan.... merezi dute eta... oain 2050 urti arte espetu 1go mailan ikusteko

aioo!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-19 @ 23:14
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iepa pareja!
a ze bi! "goenaga ta goiogana"
joe ta zuek zarete irundarrak? gipuzkoarrak? ...ze, real union ez dela goitu ta bertzeen penetaz ere irriz?

Koko, gezurra ematen du zu ere garai batean futbolari izan zinela

Ta Manu, zuk pandorako kutxako xorta zertaz doaz esplikatu beharko didazu, ni nahiko motxa naiz baina 2 aldiz irakurri ta ze nahi duzu erratea... bertso onak baina gaia eztut asmatu zein den! jeje!

Dena den,aitortzen dut arrazoi pixkot baduzuela, jeistea merezi zuten hainbertze urte suarekin jolasean , azkenean erretzen da bat ta! hori bai 2050a baino lehen igotzen bada hobe ez?

ala! segi txirula jotzera ta ongi pasa San Martzialetan! ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-20 @ 14:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution