Artxiboak: 2007

2007-12-18

Permalink 14:05:07, Atalak: julen, erausian  

...hik kuskuk!

Nahiz eta goserik ez izan, merienda orduarekin kunplitu behar dela eta bueltaxka bat eman nuen sukaldera. Armarioa ireki eta ara! Nobedadea!hantxe ziren denak poltsa baten barruan, koadrilan, niri begira.Hasieran lehor begiratzen zidaten arren segituan hasi zitzaizkidan zirikaka:” etzaizu komeni baina zure amak ekarri gaitu eta ezin diozu muzin egin halako detaile bati”…”ireki eta jan gaitzazu, pare batek ez dizu kalterik eginen eta…”

Tentazioari eutsi niola eta armarioa istera nindoala, ara! Hau ere badugu! Apopilo berriak armarioan! Ladriloen pare bata bertzearen gainean, txokolatezkoa, beratsa, jijondarra, naranja zatiduna…aukera gehiegi gauza onerako!

Bai, ailetu dire turroiak eta polboroiak gurera ere! Eta horrek abistu dit heldu direla eguberriak ere…bueno horrek, etxean ia jarriak diren apaingarriek, telebistako iragarkiek,buzoian topatutako jostailu denden propagandak, …

Heldu dire otordu erraldoiak, urte zaharreko balantzeak eta balantzak, zurikeriaz emandako “urteberrion eta muxu pareak”,inuxente eguna, oparien aldez aurreko buruhausteak, zentru komertzialetako betekadak,… baina bueno olentzero ere etorriko da eta ezin kejatu! Eta olentzero aipatu dudanez, bukatu aurretik ohar ttiki bat gure tripontziari:

"Mendira ere ailetu zanen duk notizia bino ,…hi! aurten ate`di itxetik lentxio, , obratan ai ttuk behobitik iantzira bidin ta batek noiz atetzen duken bazekik bino noiz alletu ez! Gainera hi lesakarra izanta poliki ibil bark`uk , azkenaldin kontrol dexente jartzen ari ditek eltzetzuk zubiyin ta…ik kusk`uk! "

Hala!eguberri zoriontsuak denei, eta ongi segi!

----------

2007-12-03

Permalink 21:57:32, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Urtean behin

Zenbat jende ote dago, lau urtean behingo zita den bertsolari txapelketa nagusiko finala ikustera Barakaldoraino joan eta gero herrian bertan bertso jaialdia denean etxean geratzen dena?

Zenbat jende urtean behin behobia donostia laisterketan atera eta gero inguruko kross herrikoiak ikustera ere animatzen ez dena?...aunitz,. holkuk baikera!

Horregatik, ortzegunetik aintzinera aunitz izanen dira, herriko liburutegiko bidea zein den jakin ez , baina urtero durangoko azokako zitara fallatzen eztutenak.batzuk poltsa bete libururekin itzuliko dira, bertze batzuk pare bat diskorekin, bertzeak agenda eta egutegi berriarekin..eta gehienak esku hutsik baina tripa alde zarreko poteoko pintxoekin beteta. Denak konten, beti ere, euskal literatura eta musikarekin urtebeterako kunplitu izanak ematen duen satisfakzioarekin.

aurten 4 eguneko zubi bat omen dago, bai, omen dago diot, ni inoiz baino motibatuagoa joanen bainaiz lanera egun hoietan Urte osoa espainiako konstituzioa kritikatzen eta orain haren eguna ospatzeko jai hartu?. Ez ez. Hipokresiak muga batzuk ditu eta ni hortik enaiz pasatzen.

Durangok, ba…asteburuan izan beharko du, bertzenaz galdetuko dut nondik joaten den liburutegira eta han pasako zait durangora ez joanaren pena. Bidenabar ongi segi!

----------

2007-11-28

Permalink 00:27:40, Atalak: bertsolaritza, bertsolaritzaz  

Iruñeako bertso eskola

Duela hamabortz bat urte iruñeako bertso eskola sortu zen Zaldiko Maldiko Elkartean, eta leku hartan bertan aurkeztu zen ofizialki joan den larunbatean. 

 

prentsaurrekoa,argazki ofiziala,triki-bertso-poteoa, bertso-bazkaria,...bertso eskola "ofizial" bezala, hasiera polita! 

ongi segi!

 

----------

2007-11-12

Permalink 14:16:41, Atalak: julen, erausian  

txupatxusekin hasi eta...

Oroitzen naiz ttikitan, mingaina koloreztatzen zuten “txupatxus” batzuk izaten zirela; baziren berdeak, gorriak, urdinak …eta hor ibiltzen ginen mingaina ateri eta denei mingaina erakusten.

Azken aldian ardiak dira mingain urdinarekin dabiltzanak, baina hauena ez da kapritxo bat;gaitza da.Hala ere, oraindik gaitza ez dela baztanerat ailegatu eta joan den larunbatean aski elegante ibili ziren elizondoko karriketan barna, Erdiz bizirik nahi dugula eta erreferenduma eskatzen Duela bizpairu aste ere bajatu ziren Herrira, udazken sasoiko lehen artisau eta ganadu feriaren aitzakian. Baina azken urtetako kontu bera:jende aunitz eta azienda gutti.

Aste hontan Malerrekari tokatzen zaio txanda eta gaitzak gaitz jendetza izugarria bai, baina aziendarik ez omen da egonen. Artisauekin konformatu beharko. Edo bertzenaz urteroko plan bera:Doneztebera agertu, jende artetik herriari buelta bat eman eta ostatura!

Gainera,…jendetza? Zer da jendetza? Igandean gaintxurizketan 12.000 pertsona Behobiatik Donostiara lasterka nola joaten ziren ikusi ta gero, jada ezerk ez gaitu beldurtzen.

Hara!noraiño joan naizen! Koloretako txupatsusekin hasi eta gaintxurizketan bukatu dut ,2 minuto, 13 segundo eta 62 zentesimatan ….hurrengoan denbora jeisten saiatuko naiz. Ongi segi!

----------

2007-10-18

Permalink 14:59:30, Atalak: julen, erausian  

ingalaterra txuri gorriz

Larunbata arratsaldean Ingalaterra txurigorriz jantziko da.denak, edo gehienak izanen dire txuri gorriak egun horretan  aunitz dago jokoan; ohoreaz gain denboraldi oso bat.  arratsalde horretan herrialdeak eta denborak geldialdi bat eginen du eta denak, edo gehienak, telebistari so egonen dira itxaropen bakarrarekin;munduko txapeldun izatea.

 1 Formula? nork erran du 1 formula?...ni Munduko rugby kopaz ari nintzen!

ongi segi!

----------

2007-10-15

Permalink 13:51:24, Atalak: julen, erausian  

Giltza daukagu

Heldu da igandea, heldu da urriaren 21a ;heldu da Oinez-a. Duela pare bat asteburu Bergaran egin bezala, igandean Biana euskaldun eta euskaltzalez beteko dugu, lingua navarrorum-ari bultzada bat eman eta egun polit bat pasa asmoz. 

 

Goiz goizetik herriko ateak inoiz baino irekiago egonen dira, nola ez dira egonen ba, “giltza” badaukagu eta!

Iazkoa orainik gogoan, aurtengoa bertze begiekin ikusiko dugu;beti bezala euskararen alde kilometro batzuk(gehiago) emateko gogoz baina bestaren antolatzaile izateak duen erantzunkizun eta zama hori gabe Izan ere, nola geunden duela urtebete pasatxo egun haundirako bospasei egun falta zirenean?...nerbioak, irrika, ezinegona, jakinmina, kezka,…mila sentipen biziberrituak Hura ongi atera zen, …hagitz ongi;jendetza, giroa, eguraldia…eguna ongi hasi eta ongi bukatu! Aurrez gaizki bukatzea zer zen bagenekien eta nola eskertu zen ongi bukatzearena!

Aurtengoari ere zorte bera opa diot. Egun zoragarri bat izan dadila eta jaso dezala Bianak euskarak behar duen babesa eta bultzada.

Eta jasotzeaz ari garela, jaso dezala “Jasok” hurrengo urterako lekukoa eta aurten herriberarekin eginen den bezala, presta dezala Iruñea euskaraz eta euskaldunez betetzeko.Ongi segi eta ongi pasa…pasatu gabe!

----------

2007-09-10

Permalink 19:48:07, Atalak: julen, erausian  

Artifizialak

Ez naiz reality zalea izan inoiz. Basetxea,el bus, Conquistador del fin del mundo…sekula ez didate atentziorik deitu, baina aitortzen dut: atzo,agian dagoeneko igandetan errealaren partiduraren laburpena ikustea merezí eztulako edo, Gran Hermanoren hasiera ikusten egon nintzen.

Nik uste nuen programa hauen helburua, pertsona normalen elkarbizitzan gertatzen diren kontuak , liskarrak, arazoak, une politak…pantailaratzea zela, beti ere pertsonen izaeran oinarritua. Baina atzokoak aski argi utzi zuen izaeraren kontua bigarren planora pasatu dutela Hamasei pertsona normal beharrean , hamasei "Barby "eta "Ken"sartu dituztelako. Eztago 1,70etik berako pertsonarik, 90 kilotik gorakorik ,hogei urtez azpikorik, berrogei urtez gorakorik, ipurdi haundirik, erdi burusoilik, hotz aparatodunik, maingurik,betaurreko borobildunik,...hau da, inguruan ditugunak bezalako pertsona normalik .

Denak berdinak dira, denak gaur eguneko gizarteak mitifikatutako kanon batzuren barruan dauden hezur eta haragizko panpinak.. Bi hitzetan laburtzeko: Hagitz artifizialak.

Gauzak honela, zein da helburua?ikusleari bista alaitzea? Hortarako “Gaur Eguneko” kirol tartea ikusten segituko dugu ta listo, ….ezta Patxi?

Gomendio bat:Hurrengo GH-a marrazkiekin egin dezatela, gauza bera izanen da eta kasting erraldoietan galtzen duten denbora hori aurreztuko dute eta

Ongi segi!

----------

2007-08-27

Permalink 01:42:27, Atalak: julen, erausian  

Opor osteko sindromea

Gaur, astelehena 27 seguraski aunitzentzat opor osteko lendabiziko lan eguna izanen da, eta zorte pixkot dutenei egun hau astebete beranduago iritsiko zaie.

Berriz ere goiz jaiki beharraren pereza, berriz ere gorputza ordutegi finko batera moldatu beharra, berriz ere nekea, berriz ere estresa, berriz ere egunerokoa…berriz ere lanera!

 

Badakit zer den hori, bai, iaz momentu hauetan ni ere egoera horretan nengoen. Aurten sindrome hau bertze aldetik biziko dut, .oporrik izan ez dugunon aldetik. Umeak irailerarte agurtu banituen ere abuztua bertzelako lanekin kargatua izan baitut, eta hilabete guzian zehar, hilabeteko oporrak dituztela, harutz eta honuntz doazela, … erraten ibili direnek orain ez didate inbidiarik ematen. Oporrik ez izatearen alde ona hori baita, opor osterik ez dagoela.

Ongi segi eta animo denei!

----------

2007-08-09

Permalink 23:20:07, Atalak: julen, erausian  

Etxean ere ongi, ...bertzerik ezean

Azken "parrafadan" aipatu bezala, bukatu dire bestak, eta berriz ere sortu garen hontan  hasi da inguruan jendea oporretara doala gogorazten

Bat Ibizara, bertzea Mallorkara, bertzea Txekiara, Bertzea Ingalaterrara bueltan, bertzeren bat Venezuelan dagoela...ta ni etxean. Baina hemen ere izanen da non ongi pasa ta horrekin konformatu beharko dugu! gainera gaur poz ttiki batekin ernatu naiz.hainbertze mamar etzela deus tokatzen ta beti berdinei tokatze zitzaiela eta...donostiako Zinerako bi sarrera tokatu zaizkit berriako arpipedunen txokoan.Horrekin kontsolatu beharko!

bueno,oporretan daudenei , oporrik ez dugunei, oporrak izan arren hemen geratzen direnei, ...ongi pasa eta ongi segi!

Portzierto, inork etorri nahi du nirekin zinera?pelikula, sarrera ta palomitak nere kontu!

orain bai: ongi segi!

----------

2007-08-06

Permalink 13:10:44, Atalak: julen, erausian  

Hurrengo urterarte!

 

Pasa ditugu lau egun,baduzi indarrak betti, nekea gotti,Orainik azken eguna falta zaigu, herri bazkaria, apar besta,...hala ere aurtengo bestek orduak kontatuak dituzte.Bihar guttigo faltako da hurrengo urtekotarako etzi resakarik gabe ernatuko gara berriz ere bizi sanoari ekiteko prest eta etzidamu...leitzako "pestetako" planak egiten hasiko gara seguraski. bidenabar, ongi segi!!

----------

2007-07-21

Permalink 21:40:28, Atalak: julen, erausian  

BZTNDRRN 07

Aurten ere hamabortz herriak elkartuko dira.Aurten ere hurbilduko gara hori ikustera eta egun-pasa polit bat egitera, aurten ere "Eskuarak batzen Gaitu" eta.
----------
Permalink 20:56:17, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Ura?

Ttikitan erraten ziguten, “alkola txarra zela, ura edan behar zela, hori sanoa zelako”…azkenaldian, ttikitako gomendio hori dudan jartzera ailetu naiz.

Duela hilabete eskas baztan aldeko herri bateko besta bezperetan, “baztan-zopetan” aritu ginen bertsotan.Ortzegun buruzuri bat zenez parrandarako idearik gabe joan nintzen afaltzera. Afaltzen hasi eta ; ardoa, sagardoa, gaseosa…ura falta! Eskatzera ausartu nintzen:

-ei, barkatu, urik bada?

-ura???? Hemen ezta urik motel! Hemen ardoa, sagardoa…

ingurukoek:

-hi! hemen urik ez e!!

-hi! hola in behar al duk bertsotan?!! Urakin?

-hemen ura itturrin!

eskatu banuen, eskatu nuen.afaria bukatzear zela ekarri ziguten ura.

 

Atzo,arantzan, barnetegikoekin saioa bukatu eta “sagarroi”ren kontzertua zela eta pare bat trago hartzera gelditu nintzen.

-julen , zuk?

-nik ur botellin bat

-ura?!!! Eskazak patxaran bat motel!....

-ez ez, gero kotxea hartu behar da ta…

-ba, ba! ..

 

ura hartu eta hor ere aditu behar izan nitun komentarioak

-hi, gaur urin? Ui ui ui,…

-hi! Urin ari al iaiz?, ze erdi edo?

-urakin?,  gaur txintxo do?

 

Hurrengorako etxera “muturra berotukin” iristen banaiz badut eskusa.”ez naiz ura eskatzera ausartu ta…”

 

ongi segi!

----------

2007-07-07

Permalink 13:02:18, Atalak: julen, erausian  

Zazpi

Euskal Herriko lurraldeak zazpi dire, Edurnezurik ere zazpi ipotx zituen bere aldamenean, guk gehiago egin arren, berez, pekatu kapitalak zazpi omen dire, dantza maite dutenentzako ere jauziak zazpi, munduko “marabilak” zazpi izanen dire gaurtik aurrera,…

Gaur zazpia maite dutenentzat egun ederra 07-07-07 .Ni zortzikoa naiz beraz urtebete, hilabete eta egun bat espetu beharko dut nere egunerako. Bidenabar ongi segi eta gora San Fermin!

----------

2007-06-17

Permalink 20:33:55, Atalak: julen, erausian  

...aurrera txuri urdinak!

Ezta posible izan, ikusten zen heldu zena eta hainbat urtetako sufrikarioen ondoren Erreala bigarren mailako taldea da.

 

 Etsituta ikusten zen jendea ezinean, triste, negarrez,…baina bizitzak aurrera jarraitzen du.Bigarren mailan ere baloia borobila da, partiduak ere 90 minutukoak dira, eta koloreak ere txuri urdin izaten jarraituko du.

Orain negarrak utzi .Itxaropenari leku bat egin eta berriz ere izarren ligarekin amets egiten hasteko ordua da. Ez omen dago luzera onerako ezten gaitzik eta makilkada hau etorkizunean anekdota bihurtuko den esperantza dut. Ni dagoeneko hasia naiz igotzen garenean botako dugun parrandan pentsatzen.

Gainera, xelebrekeri bezala, pentsatzen jarrita, urtean Kopan talde "haundi" baten aurka tokatuko zaigu, lehen mailako guziak hartuko bait ditugu talde haundi bezala, hala ere gu ere haundiak garela erakutsiko diegu! 

Iragarki batek zion bezala  sentimentuak ez daude soilik garaipenen baitan….aupa erreala!

Ongi segi!

----------

2007-06-05

Permalink 19:36:48, Atalak: julen, erausian  

amaigabeko Ipuin bat

Behin batean, Jose eta Encarna, Inaki eta Idoiarekin borrokan ari ziren, elkarri mutur joka.bakoitzak bere lagun koadrila zuen aldamenean bata zein bestea animatzen. Halako batean Josek eta Encarnak, bakea eskatu zuten eta horretarako Iñaki eta Idoiarri borroka bertan uzteko proposamena luzatu zieten..Inakik eta Idoiak eskaera haintzat hartu eta borrokatzeari utzi zioten.

 

Besoak jeitsi eta eskuak patrikan sartu orduko baina,Josek eta Encarnak lehengoan jarraitu zuten, Iñaki eta Idoia bultzaka, ukabilkadaka, irainka … bitartean  Jose eta Encarnaren koadrilakideek etzuten deus erraten, Inaki eta Idoiak amore eman zutela eta pozik ziren.

 

 

Denbora pasa zen, eta gauzak berdin jarraitzen zuen, Idoia eta Inakik bakeak egiteko prest baina Jose eta Encarna haiek jo eta jo, bultzaka, ukabilkadaka, irainka…. Idoia eta Inakiri pazientzia agortu zaien arte.

 

Orain,  Inaki eta Ïdoia berriz ere borrokan hasi dira eta Jose eta Encarnari mundua erori zaie gainera.eztakit baina diotenez borroka luzarorako dute, ...auskalo noiz arte!

 

Hala bazan hala ez bazan….

Ongi segi!

----------

2007-05-27

Permalink 21:36:23, Atalak: julen, erausian  

Jau!

kaixo! lehenik eta behin, nahi nuke pedir perdon zeba azken aldian eztut ezer idatzi baina eske nabil super agobiado con mil istorias eta...baina ikus dezazuen, que nunca es tarde,...

Agian a estas alturas del texto batek baino gehiagok duda jarri izanen du ni naizela el autor de esto baina eske barruak horrela idazteko agindu dit. azkenaldian asperturik edo,ibili naiz  nabegando en varios blogs,fotologs,webs de koadrilas ..distintos eta  aitortu behar dut que me ha chocado bastante alditan jendearen espresatzeko manera berri honek.Enaiz inoiz joan de filologo por la vida baina nik uste hau ia  dela la gota que colma el vaso.Jenderi ahantzi ote zaio euskaraz solasten? euskaraz idazten?  solasean erderara jotzea me parece lamentable baina ia idazteak ematen duen pentsatzeko aukera horrekin, mezuak, ia euskañol patetico horretan irakurri beharrak manda huevos!

2005eko Bertsolari txapelketako finalean "el patillas" bota  zuen que el euskera ezta hitzegin beharko litzatekeena ,hitzegiten dena baizik, hala ere eztakit zer pentsatu.Hau baldin bada el euskera que queremos...

Bueno,erran duten bezala ezta nire estiloa joatea de  filologo gruñon por la vida eta honekin nahikoa izanen dela uste dut, si alguien se ha sentido identificado eta mindua ba allakuidaus su conciencia!!Lasai hurrengo mezua "euskara garbiyan" izanen da ta!

ongi segi!

----------

2007-04-27

Permalink 15:20:18, Atalak: julen, erausian  

Bestak

Gertatzen da informazio bat bila hasi eta hori arrapatu gabe bertze batekin topo egitea.Hori pasa zait gaur niri ere. Egunkaria irakurtzen hasi naiz notizi baten nondik norakoak jakin nahian  eta  kasualidadez Txantreako jaiak iragartzen zituen orrian ireki dut.nere sorpresa:" aiba! dagoeneko Txantreako jaiak? ...a ba bai, egia...nola doaien denbora!". Ondoren orria pasa eta Andoain, Lazkao,...buruari buelta batzuk eman eta Iruritakoak ere bertan behar dutela ohartu naiz. heldu dire bestak, hau hasi bertzerik ezta egin.

Zer pentsatua eman dit horrelako datak in-fraganti harrapatu izanak. Normalean memoria ona dut, dena egunean eramaten  saiatzen naiz eta bestak, Egun bereziak....normalean ongi kalkulatzen dut noiz diren, zenbat falta den, .... eta bestak hasi direla pasatu izana bada zerbaiten seinale.aurtengoa "lapsus" bat baino gehiago da ustez. Duela urte batzuk hau idatziko banu seguruaski idatziak harridura ikur gehiago izanen lituzke. Orduan antsiaz hartzen nituen horrelakoak, orain pereza pixko batekin.Enuen erran nahi baina bai;"baguzi adinean gotti!" 

Hori bai, herrikoak orainik urrun daude baina hoiek bai, hoiek sakratuak dire.

ongi segi! 

 

----------

2007-04-19

Permalink 19:50:58, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

haurrek zenbat dakiten...

Aurrekoan gertatua.Haur eskolan jostailu kaxa bat dugu. Bertan animali mordoa dugu. Halako batean han ari nintzen haur baten jakituria proban jartzen. Txerria hartu eta:

-Ea, hau zer da?

-zelia!

-hagitz ongi!

behia hartu eta:

-behia!

zaldia hartu eta:

-xaldia!

lehoia hartu eta:

Lehoia!

Tigrea hartu eta

-Leopaldoa!

eta bai, etzen tigrea. Leopardoa zen...gehiagotan joan beharko dut zoora!

ongi segi!

 

----------

2007-03-17

Permalink 11:46:29, Atalak: julen, erausian  

Libratuko nintzelakoan baina...

Ba bai, hortan nengoen, "nork emanen dit ba niri txanda nere bortz kontu kontatzeko?...." ta ala! miraria! (kasu hontan deitzeko modu egokia)...horra ba Mirarik hala eskatuta nere "meme-a"

Bat: 6 urterekin , Txirri Mirri eta Txiribitonen "don don kikilikon" programan egon ginen, batzuk ikusle eta bertze batzuk, ni tartean, parte hartzen. Nik "lan roberran" kantatu behar nuen. Kontua da kantatzera atera aintzinetik pixagurea sartu zitzaidala eta komuna non zen galdetzeak lotsa eman antza, ta amak jantzitako galtza grix argiak , grix ilun bihurtu zirela....Ondoren aldatzeko arropa eskeini zidaten baina nik " amattok ala jantzi dit eta nik ala kantatuko dut!" ...eta hala atera nintzen bi hankak juntuan jarri diximulatzeko ta aro berde batekin "lan roberran" kantari...arratsean negar puska egin nuen eta berriz ere enintzela telebistara joanen ere erran nuen...mihiluzera joan ginen arte.

Bi:bertsotan hasi aurretik, herriko bertso paper lehiaketan sari bat irabazi nuela ta kantatu behar eta hantxe joan nintzen nere paper eta guzi oholtzara.Kantatzen hasi eta nerbioen eraginez begiak lerrotik kanpo joan eta gelditu behar izan nuen galdu nintzelako, orduan "jode, kauensos!! bat bota nuen. Gauean etxera joan eta amarekin solasean , "Manolo Arozena lesakako Bertsolariak" bertso eskolan hastea eskeini zigula ta ...amaren erantzuna: "ba!gaur baino lasaiago eta hobe egiten al duzu ba bertsolari izateko!"....hasiera zailak!

Hiru: erdifinalak, finalak, eta horrelako saio "potentetara" kantatzera joaterako orduan, kotxean bakarrik joateko ohitura dut. Ezta nere mania bat, hori kotxean bakarrik kantari joateko ohitura dudalako da, burua "hamarzortzi" eta "zazpiseira" moldatu eta beroketa batzuk egiteko probexten dut.Ustaritzera, euskal herrikora 3 kotxetan joan ginen, bi beteak, eta nirean ni bakarrik, iaz elizondora ere bi kotxetan, batean 4 koadrilako eta aurrean ni bakarrik....aurten ni ere bakarrik joanen naiz, atzean konpañiarik izanen dudan...

Lau:nere fustraziotako bat trikitixa ongi jotzen ez ikastea da. 19 urtetan hasi nintzen, bortz pieza ikasi, trikia erosi eta seigarren piezan erabaki nuen hura etzela nirea eta denbora eskatzen zuela ta...orain bost pieza hoiek dakizkit eta duela hilabete eskas egin nuen jendaurreko debuta Haur eskolan inauteriak genitula eta "pintto pintto" jo nien bospasei aldiz...enuen arrakasta haundirik izan baina bueno ...panderoarekin jarraitu beharko!

Bost: baten batek erran izan dit, eta arrazoia ematen diot, inpuntuala naizela baina alderantziz. Geratu naizen ordura berandu iristeko beldurrarekin lekutara badaezpadako denbora sobrarekin ateratzen naizenez, gehienetan denbora sobrarekin iristen naiz eta ondorioz denbora mordoxka itxarotea tokatzen zait, iritsi naizenetik geratu garen arte+geratu garenetik bertzea(k) iritsi arte...ba pentsa!....baina 5 minutu beranduago iristea ere eztut gustoko beraz,inpuntuala izaten segituko dut beti bezala.

Beno hau zen nirea, orain txanda, Sare, Nahia eta Etxekalteri pasatzen diot...zuena da hitza

Ongi segi!

----------

2007-03-11

Permalink 18:00:35, Atalak: bertsolaritza  

Zortzikotea iruditan

----------
Permalink 10:33:54, Atalak: bertsolaritza, bertsoak, bertsolaritzaz  

Zortzikotea Prest

Listo. Bukatu dire erdifinalak eta sailkapenak osatu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen zortzikotea:

Xabier Silbeira

Erika Lagoma

Iñigo Olaetxea

J.J Zubieta "Etxabe"

Jon Barberena

Julen Zelaieta

M.M Elosegi "luze"

Bittor Elizagoien

Zita ere jarria dago: Martxoaren 24a, larunbata, Elizondoko LUR dantzalekuan arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Orain zitara animatzea bertzerik etzaizue falta

ongi segi!

----------

2007-02-14

Permalink 23:25:45, Atalak: bertsolaritzaz  

tramankulua

Plastikozko txiringito-aulki bat,kartoizko bi kaxa,zaborra biltzeko pala bat, disolbente botila bat, irudimena...eta hasi kantuan! ...eta hori mikrofono hanka etxean ahantzi nuelako. ongi segi!
----------

2007-02-11

Permalink 23:27:54, Atalak: julen  

Zenbakiak

Eskola garaian, nola ikasi behar zen eta hamaika teoria ikasi genituen, eta tartean bazen kontu bat atentzioa deitzen zidana: "ikasterakoan irakurtzen ari zarela zure istorioa egin eta gauzak eta kontzeptuak irudimenez elkarrekin erlazionatu ezkero gauzak errexago sartzen dira buruan.

Zenbakiekin halako zerbait gertatzen zait, izan ere betitik batipbat 1etik 10erako zenbakiei ,pertsonalidadea jarri izan diet...irakurtzen dudanean zenbaki bakoitzak bere pertsonalidadea du neretzako eta horren baitan errexag egiten ditut ariketak. Adibidez, 7-a beti iruditu izan zait zenbaki alaiena, 8- aldiz serioena eta errespetu gehien ezartzen duena, 4-a honen morroia, 2-a zenbaki familiarra, ariketak errexak direlako 2-arekin. 5-a protagonista izanen litzateke, 5 eta 0 duten zenbaki guztiak dituelako multiplo, 0a aldiz hutsaren hurrena da, biderkatu edozeinekin eta hutsa ematen duelako, 9-a zenbaki bakarreko zarrena denez horregatik dago bizkar okertuarekin eta 3-a bilobatzat dut, batetik multiploak direlako eta bertzetik bizitzan bertan 30urtekoen aitona amonak 90en bueltan dabiltzanez badu bere bigarren zentzua ere....eta horrela zenbaki gehienekin.

Aunitzeri paranoia irudituko zaio, bertze aunitzek blogean erantzunak uzteari utziko diozue eroa nagoela pentsatuta baina bueno, behin hontaz idazteko eskatu didatenez...halare kontu bat..ni letretakoa naiz!

Ongi segi!

----------

2007-02-07

Permalink 23:40:12, Atalak: bertsolaritza, bertsoak, bertsolaritzaz  

Tximeletak

Tximeletak. Ez naiz udaberriaz ari, orainik urruti baitago apirila. Ez naiz ere msnko tximeletaz ari, hamaika elkarrizketa ordu goxotako aukera ematen didan arren.Bertze tximeleta mota batez ari naiz, sabelean dantzan hasi diren tximeletez, urte bete hortik zehar ibili ondoren nire sabelera bueltatu diren tximeleta hoietaz. 3 aste falta dira urteroko "azterketa" iristeko eta orainik "ikasteko" denbora dudan arren badakit azken unerarte ez naizela mugituko eta azterketara "gehiago prestatu banu" duda horrekin joango naizela, eta han gaizki pasako dudala, azterketa egiten, zirkoan soka gainean doana bezala, larri, estu, erortzeko arriskuarekin. Eta tentuz ibili beharko dut, izan ere azterketa honetan eztago "tipexa" erabiltzerik, botatakoa botata dago eta eztago errepasatzerik. Eguna orainik urruti ikusten da eta bidenabar tximeletekin bizitzen ikasi beharko dut, hoiek ere sabela desalojatzeko eguna,lekua eta motiboa jarria dute: martxoak 3, Goizueta,Nafarroako bertsolari txapelketako erdifinala. Hangoa pasa ezkero hurrengo azterketako tximeletak desberdinak izango dira, tximeletak baina ilusioz betetako tximeletak.
----------

2007-01-29

Permalink 15:54:17, Atalak: julen, erausian  

Etxeko Erregina

Lanera noanean hor geratzen da bera lotan goxo goxo, burua altxatzen du, begiratzen dit, buelta erdia eman eta lo gelditzen da. Izugarrizko inbidia ematen dit, .baina inbidia, orohar bere bizimoduak ematen dit, miresten dut nola bizi den. Lanik eztu egiten,egun osoa libre;libre nahi duena egiteko. Jan edanik etzaio falta. mende erdiko hipoteka batean sartu gabe hor du etxe berria, haundia eta dotorea,zerbitzari eta garbitzaile eta guzi;dena beretzat bakarrik. Bertze "zera" hortarako ere auzoan etzaizkio pretendienteak falta eta nik dakidala oraindik eztu sekula kalabazarik jaso. Nik dudarik ez dut, hurrengo bizi posible batean, bera bezala izan nahi nuke;etxeko erregiña bezla: etxeko txakurra bezala. ongi segi!
----------

2007-01-19

Permalink 18:09:56, Atalak: julen, erausian  

asteburua

Asteburua berriz ere.Normalean asteburua ailetzeko desiotan egoten gara,hala ere, urteko lehen bi asteburuei erreparatu eta zer pentsatua ematen du hurrengoa badatorrela ikusteak. Desioak normalean urte hasieran eskatzen dire eta urte osora begira. Kasu hontan asteburuari begira eskatu egin nahi nuke. Arren, asteburu normala izan dadila.Bihar atsaldean siesta lasai egin, lagunekin geratu, F1 edo txirrindularitzako elkarrizketa batean zertaz hitzegiten duten jakin ezinik ibili,gauean parrandatxoa bota, igande goizean sekulako buruko minarekin ernatu,igande gauean bi egun arrapaladan pasa diren sentipena izan,... gezurra badirudi ere hori da asteburu honi eskatzen diodana;asteburu normal bat izan dadila.Urteko lehen asteburu normala. Eta bihar ere argi dezala egunak. Goian beude.Ongi segi!
----------

2007-01-02

Permalink 15:11:07, Atalak: julen, erausian  

amaaaaaaaaa!!!

Irriz sartu dire batzuk,harriduraz begiratzen zuten bertzeek, baina segituan hasi dire jostailuekin jostetan beti ere gurasoen urbilean zirela jakinda. Halako batean guraso batek alde egitea erabaki du: "ni banuie, aber zer moduz moldatzen den"...atea ireki, joan, eta umea jostetan gelditu da, halako batean nonbait amaren falta sumatu eta ama-z galdezka hasi da umea.Altxa, ate ondora joan,atea ireki nahian bezala besoa, zerrailara eraman eta ..ama,...ama...aurpegia ximurtu, malko bat, bi malko, ama,...amaaaaaa...!!!!!... eguna amaitu eta ama ezta agertu; atta etorri zaio bila.
ongi segi!
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution