Mezua: Apirilak 1ean Lurrikara

2006-03-20

Permalink 15:08:12, Atalak: bertsolaritza, bertsolaritzaz  

Apirilak 1ean Lurrikara

XX(:PHeldu da apirilak 1a, heldu da Lurrikara.asteburu honetan erabaki da ze zortzikotek kantatuko duen apirilak 1ean Lur Dantzalekuko oholtzan.

Xabier Silbeira
Estitxu Arozena
Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
Jon Barberena
Julen Zelaieta
Erika Lagoma
Iñigo Olaetxea
Julio Soto

Egia errateko, kartel polita aurtengo finalarena.Silbeira faboritoa,Erika eta Julio, bi aurpegi berrien freskotasuna, Estitxu eta bere 15 txapelketetako 15.finala,Etxaberen ahotsaz gozarazteko ezik goian ibiltzeko gogoa, Barberenaren poesia eta goxotasuna, nere "arratsalde on batean saio on batekin gozatzeko" gogoa, eta Inigo Olaetxearen itzulera eta seguruenik nerekiko izanen duen errebantxarako desioa, izan ere duela 3 urte erdifinaletan enpate egin genuen 8 eta 9.postuetan eta noski bat finalera(ni) eta bertzea( bera) finaletik kanpo, egoera gogorra baina hola dire gauzak, orain dugu aukera desenpaterako!


Dudarik gabe final haundia izan daitekenaren itxura du aurtengoak, final bitxia ta bixia, nafarroako bertsoaren egun haundiak eskatzen duen gisako saioa.

Nafarroako bertsolaritza gotti duaie dudarik gabe eta ez bakarrik datuetan, mailan ere bai eta aunitzentzat finala da nafarroako bertsolaritzaz ikusten duten bakarra, beraz "eskaparate" gisako bat dela erran dezakegu, hala ere nafarroako bertsolaritza ezta bakarrik finala, nafarroako bertsolariak eztire bakarrik finalistak aunitzek hala uste arren. Horregatik ezin ditugu ahantzi 9.gelditu den Diego( basetxeko diego) Bittor, Juan Mari,Elizetxe,Aleman,Iñigo,Oier,...izan ere gai egile talde,epaile talde zein antolakuntzarekin batera denak gara txapelketaren parte, nahiz eta protagonismoa 8k bakarrik eramen.
Horregatik, apirilak 1 ekoak ahalegin berezia merezi du. Jon Martinek Euskal Herriko finalerdietan kantatu bezala:

...gozarazteko gaude gu
eta goza dezakegu
pasa eztiren guziei
horrenbeste zor diegu

zorrak zor dira eta emanen dugu merezi duen haina, nik eztut dudarik egiten!!

ongi segi!!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Azken esprineraino heldu haiz, orain Silveira "Petacchi" eta Estitxu "Zabel" menperatu behar dituk! Zorionak finalera heltzeagatik, adi adi egongo gaituk finala irratian edo telebistan segitzen :)
Permalink-a mezu RSS 2006-03-20 @ 16:55
Bidaltzailea: Anne [Bisitaria]
Eztakitzenbatgarren aldiz, ZORIONAK hi!!!!

Ta gogoeta interesantia, Julen.

Nik uste mezitako helmugara alletu zala, ta oan gozatzia tokatzen tzattula. Ta nola ez, hara hurbiltzeko aukera izango dugun guziyai gozaraztia.

Han ikusiko ga!!!!

Ta dudik ez izan nere txaloik indartsunak zutzako gordeko ttutela...
Permalink-a mezu RSS 2006-03-21 @ 12:45
Bidaltzailea: ZaPo [Bisitaria] · http://www.kamiyoplanet.com
Oaindik Boonen dettu berko it ta dena hi...

jajaja, zorionak mote!! Ta nahiz ta aurten marearik ez antolatu hiri animatzea juteko (lengo urtian trixtia izan yun ta obe ez errepikatzia) hantxe eongo nak al beste animatzen!

Ba hoixen hi! Aste hau ondo pastak ta larunbaian BIZI!!!! Eta zergaitik ez amestu eta IRABAZI! ;)
Permalink-a mezu RSS 2006-03-26 @ 21:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution