Gaur Durangon egon naiz,"euskal liburu eta diskoen kontsumitzaileen mekan"(Arkaitz Kanoren hitzak).Jendetza ikaragarria zegoen baina beno ibili zitekeen eta atzoko eta biharko jendetzarekin konparatuz egun lasaia izan da gaurkoa, eguerdi partean behinpin bai.Niri egia erran etzaizkit horrelako jende uholdeak gustatzen eta gaur, ezpanu Bertsozale Elkarteko "garitoan" egon behar, ba enintzen joango seguruaski.Haraino joan, aparkalekua bilatu, azokan sartu, bultzaka ibili deus ez ikusteko,...uf! nik lasaitasuna behar dut!, hala ere Gaurkoa "entrenamendu" ona izan da datorren Abenduaren 18rako.Gargero, 10000sarrera saldu dira eta 12000ra iritsi eta Bizkaia Arena beteko dugulakoan nago eta hura bai izango dela jende uholde ikaragarria! ni oroitzen naiz 93an 13 urterekin nola joan ginen belodromora eta han 11ooo entzule "geunden" beno, 10999entzule eta ikusle bat(ni), bertso eskolan hasi berria nintzen hartan eguna ze jendetza ikaragarria zegoen arritua pasa bainuen,...eta bertsoak bigarren planora pasa ziren. Ba, beno, aurten badirudi 12ooo izanen garela, hala ere nik duda ttiki bat dut, zifra ikaragarri hori, elkartearen komunikazio planaren fruitu izan da, eta aurtengo txapelketako datuak izugarriak dira,bapateko boom hau etzelako espero, baina,Abenduaren 19tik aintzinera zer? jendeak segituko al du bertsozale izaten? herrian saio bat antolatu eta betekadak izango al dira 93 urte inguruan gertatzen zen bezala?,...urtarrilak 7an saioa dut Zumaiako Antzokian gaueko 1oetan,...ea nor joaten den saio hori ikustera, (ojala nere irudipenak bakarrik izatea!). ongi izan!!!
Julen Zelaietaren txokoa
