2010-07-20

Permalink 20:31:26, Atalak: julen, erausian  

2(o)ren egutegia

Gaur, uztailaren 20a , 2010-2011ko Espainiar Futbol denboraldiko zozketa zen burutzekoa. Atzo argitaratutako egutegi "fantasma"-ren gaizki ulertuak alde batera utzi eta gaur burutu da aipaturiko zozketa. Horrelakotan egiten dudan moduan, nere jakinmina asetu nahiean Marca espainiar kirol egunkariko  edizio dijitalera jo dut . Eta bai, hortxe zegoen , nik nahi bezala, hurrengo denboraldirako egutegia argitaratua. Gustatu ez zaidana titularra izan da “Barsa-Madrid partidua azaroaren 28an izanen da eta Madrid-Barsa aldiz, apirilaren 17an”. Horixe izan da 20 talde biltzen dituen liga baten egutegia iragartzeko titularra; 20 talderen artean 760 partidu jokatuko dira baina bistan denez Marcarentzat 2 partidu bertzerik ez dira izanen garrantzitsuak.

Titularrak moskeatu xamar utzi nau (eta orainik halaxe nago) eta kuriositatetak bultzatuta, espainiako bertze hedabidetara jo dut, hauetan zer titular jartzen zuen ikusteko.Sarean, harat eta honat ibili naiz eta hara titularren artean ze topatu dudan!:

El mundo:  Azaroaren 28an ,Barsa-Real Madrid.

El pais:Real Madrid eta  FC Bartzelonak Mallorka eta Racing-en auka jokatuz hasiko dute liga.(honek behintzat bi talde gehiago aipatu ditu, gaitzerdi!)

La Razon: Mallorca-Real Madrid eta Racing-Barsa partiduek irekiko dute liga (aupa! Bertze bat!)

Abc: Madrildar bezala Mourinhoren Nou Campeko lehen bixita azaroaren 28an izanen da (nere duda: azaroaren 28ra iritsiko ote da entrenatzaile bezala? Talde hoietan jakina da 3-4 partidu jarraian galdu ezkero non bukatzen duten entrenatzaileek)

Ba,hortxe utzi dut kontua, nere onetik atera baino lehen. 18 taldeei errespetu falta ikaragarria iruditu zait, zer nahi duzue erratea?egia da aurreko denboraldian bien nagusitasuna nabaria izan zela (Zesarri zesarrena), egia da gaur egunean liga irabazteko bi faborito argiak direla,jokalaririk onenak dituztela, futbolik onena egiten dutela, ikuskizuna eskeini,….baina hala ere errespetu falta iruditu zait gaurkoa.

Hitzek ezin dutena erran dezatela ekintzek! Ea nola joaten den aurtengoa!!

Hurren arte!

ongi segi!

----------

2010-07-05

Permalink 21:37:23, Atalak: julen, erausian  

San Pedro ,ez! ...Satanas!

Joan den larunbateko kontua,...bueno, joan den larunbatekoa ere bai:

Larunbata, Sanpedroak,Donezteben bestak,..normalean data hauetan indarrak abuztuko lenbiziko astebururako gorde asmoz, larunbata etxean txintxo gelditzearen aldekoa naiz baina normalean bestara hain errex animatzen ez diren koadrilako batzuk animatuak  zeudela  eta "ba! gaur da eguna, hau probextu beharko da!"...ta bestara ateri nintzen aspaldiko partez.

Afarirako lekua ere lortu genuen, Doneztebe erdi erdian gainera, parranda gunean bertan. Afaltzera sartu eta mahai borobil bat erreserbatua zuten guretzat, komedorea lepo betea eta ondoan "despedidaz" zeuden gipuzkoa aldeko neska batzuk.

Hasi ginen afaltzen, hasi ziren sagardo basoak bete ahala, botilak ustutzen, eta antza ondoko mahaiko neska koadrila ere gure bide beretik zihoan.Animoak gotti,lotsak betti, Tourra, Contador, Amstrong, Hamilton,Alonso eta bertzelakoak larrutzen ari ginela, ondoko mahaitik ixiltasuna eskatu eta hor hasi zen nere sufrikarioa; " bertso bat! bertso bat!,..." Sanpedroak Satanas-ak izatera pasa ziren.Momentu haietan ahal izan banu sutan erreko nituzke denak (eta sentipen hori ezta "hiperbole" bat). Izan ere bi bide nituen eta bietan ondorio txarrak: kaso egin eta komedorea jendez lepo zela bertsoa bota izan banu, haiek gipuzkoa aldera eztakit nola bueltatuko ziren baina nik inguruan nituen ezagun eta zonaldeko jende guzien aurrean erridikulua egin izanaren sentipenarekin geldituko nintzen, ze klaro, gainera gero komentatuko zuten "bai, gainera ze mozkorra zegon!"....eta kantatu ezean ere gaizki geldituko nintzen haiekin,..eta hasieran hala izan zen:ez nuen bertsorik bota eta ixildu ziren. tamalez beti bezala nere kontzientzia izan zen ixildu ez zena.

Gauzak hala, handik guttira berriz ere: oraingoaz bertso bat kantatzen hasi ziren, antza, eta gero baten batek komentatu zuenez, kostata prestatu zuten bertsoa. Eta hor ez nuen bertzelako irtenbiderik izan;bai edo bai. izan ere bertsoa egiten eman zuten denboraren ondotik zer guttiago? ba bota nuen halako "zortziko ttiki" bat, erantzun nien eta gauza hala gelditu zen.

Hala gelditu zen han.buruko motorrak lanean segitu du egun hauetan eta ajeak eta buruko minak gainetik kentzerako hasi dire  nere buruarekin eta inguruarekin izaten ditudan "malaostiak" eta "moskeoak".

Kontua da larunbatean nere helburua koadrilarekin lasai afaltzea zela, parranda polit bat bota, inor molestatu gabe eta inork molestatu gabe...eta hortan ari nintzela, bat batean "jiji eta jaja" egotetik komedore osoa ixil ixilik niri begira egotera pasatu nintzela...nik deus egin gabe.

Badakit kanpotik errex ikusten dela eta txorakeria baten gisan, baina egin fabore ttiki bat: jarri nere aldean.zuek zer eginen zenukete?(erantzunak eta proposamenak onartzen dire!)

Tristeena da ez dela lehendabiziko aldia eta seguruenik ez dela azkena izanen, baina bueno, zorionez hau larunbata arratseak izan zuen momentu txar bakarra izan zen. Bertze guzia ongi egon zen: Aspaldiko partez juerga polita!

Ez dakit ondoko mahaiko neskek zer pentsatuko duten baina,...seguruenik  "bertsolari nafarra ze atxantaua den, ze mozkor zihoan eta ..." pentsatzen bueltatuko zirela, baina bueno, zer egingo zaio?

Ala, nahiko pena kontatu dizkizuet  eta, aber hurrengoan kontu atseginagorik dakarkidan.

bidenabar, ongi segi!

----------

2010-07-03

Permalink 16:08:29, Atalak: julen, erausian  

EeeEeEEeeeeEEEeeEEehhhhHHhH?!?!

..eta hori abisatuta nengoela baina bueno..hori izan zen atzo atsaldean  Beratik Urnietara bidean Irungo ordainsari gunera (euskara garbiyan: Peajera)iritsi eta prezioa ikusi orduko izan nuen lehen erreakzioa. 1,95€ Beratik Oiartzunera, Oreretara,Donostiara...A 8tik joateko. 1.95€! nere kalkulu "borobilekin" erran ezkero, ia 2 euro!

Duela astebete estreinatu zen A8an Donostiako bigarren gerrikoa eta Uztailean sartzearekin bat eman da ordainsariaren igoera. kontua da Donostiara joan behar duenak ez duela bide berria ukitu beharrik ere eta hala ere lehen nahiko eta sobran ordaintzen zen ordainsaria ia bi eurotara igo dutela.Hau da; iada amortizatuta dagoen bide batetik ibiltzeko , erabiltzen ez duzun bide bat ordaindu behar duzu.

Lehen aipatu bezala, sobera iruditzen zitzaidan lehen ere halako errepide bategatik ordaindu beharra ere eta orain gainera to! igoera gainera!

Nere duda: "bigarren gerriko" honen lanak ordaintzeko (bueno, gerrikoa bainoa, luzetasunarengatik "faja" bat dela erranen nuke baina..) hau  ordaintzeko ordainsaririk behar bada, zergatik ez dute bide berrian jartzen?bidea ukitzen ez duenak zergatik ordaindu behar ote du?...errepideko gerrikoa ordaintzeko gureak hainbertze estutu beharra ere...lotsagarria!

Baten batek aipatzen zidan atzokoan txirrindulaz ibiltzea izanen dela hoberena, horrelako bidaiak garai zarretan bezala txirrindula gainean... eta bueno, horri buruz ere badut nere iritzia baina bertze baterako utziko dugu,izan ere pauso hontara , azken aldian ikusiak ikusita uste dut hurrengo testuan txirrindula konturik agertuko dela (eta ez naiz  prezisamente Tourreko kontutaz ariko)...

bidenabar, ongi segi entzule!( uy barkatu,..ohitura...!)

ala, ongi segi!

----------

2010-05-30

Permalink 22:05:47, Atalak: julen, erausian  

Zaleak ere Euskararekin bat?

Duela hilabete inguru jakin zen Gipuzkoako Foru Aldundia Realaren babeslea izanen dela  hurrengo denboraldian, eta futbol klubeko lehen taldeak elastikoan Gipuzkoa euskararekin bat leloa eramango duela.

Hitzarmenaren arabera, talde txuriurdinak  1,2 milioi euro jasoko ditu hurrengo denboraldian eta trukean elastikoan aipaturiko lema eramanen du. Akordioaren aurkezpenean bertzeak bertze Markel Olano, ahaldun nagusia eta Jokin aperribai Errealeko presidentea egon ziren.

Zale naizen aldetik, jasoko duen dirua bezain beharrezkoa ikusten dut Errealak euskararen aldeko mezua eramatea, batez ere zalegoari begira.Aurtengo denboraldirako etxeko jokalarien aldeko apostua egin du taldeak eta zorionez aspaldiko partez, Aranburu,Ansotegi,Labaka,Zubikarai eta konpañiari esker Euskara aditzen da Zubietan, Anoetako aldageletan, zelaian,...eta erreala doan lekuetan.

Hala ere ,talde txuriurdinean dena ez da arroxa kolorekoa.aurten ez naiz partidu auniztan egon , etxeko azkeneko hiru neurketetarako txartela eskuratu arren lehen bitara ezin izan dut joan.Hala ere agertu naizen gutti hoietan bada kezka piztu nauen kontu bat: Zalegoen ohiu eta kantuetan, hamarretik bederatzi erdara hutsean direla. “a por ellos oe” famatutik hasi, Egun da santi mamina doinuan kantatutako “…que no hay equipo en todo el mundo, como la Real Sociedad!” edo  “ yo te sigo a todas partes”-ekin segi  eta aurten taldea ezik zaleak motibatzeko erabilitako “que si,joder, que vamos a ascender!” arte.

Aitortzen dut euskeraz ere gutti batzuk badirela:”bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, REAL” mitikoa, “goazen Erreala, goazen Txapeldun” edo “Erreala, lorololorolorolo” bezalakoak eta tartean ere hizkuntza zehatzik gabeko batzuk ere : “Aitor,Aitor, Aitor Zabaleta”, “Agirretxe, ale ale ale”,…

Nik eztakit animozko ohiu hauek nork egiten dituen, nork sortu(imajinatzen dut ez dela “letrista” bat egonen hortarako, berez sortuko direla) baina “euskal talde” garen aldetik, jokalariak ezik zalegoak ere bere aldetik zerbait ere jarri beharko duela iruditzen zait. Eta gipuzkoa euskararekin bat joanen den bezala, zalegoak ere euskararekin bat joan behar genukela

 Bertze kontu bat: ,aintzineko batean,gargero ez naiz oroitzen non zen, albisteen titularrean zera jartzen zuen:”Villarealek Gipuzkoa osoaren aurka jokatuko du”.

Nire duda: ta atzo Anoetara,joan ziren Nafar, Lapurtar, Bizkaitar…eta orohar Gipuzkoarrak etziren hoiek zer? Ereserkian “Aurrera Gipuzkoa” kantatu beharra, bale;horrat arte bai. Baina Anoetako zale guztiak Gipuzkoartzat hartzea…bueno, honek luze joko luke eta gai hau bertze bateko utziko dugu!

Bidenabar, ongi segi!!

----------

2010-05-18

Permalink 22:29:36, Atalak: julen, erausian  

bizi naizela jakin dezaten...

...bizi naizela jakin dezaten

jartzera noa bertsuak..

 Hala kantatu zuen behin Txirritak eta bueno, nik bertsorik ez bino nik ere antzeko zerbait idatzi beharko dut, kontzientziak azalpen batzuk ematera behartu arazi nau eta. Badire lauzpabortz hilabete luze hemen azkeneko sarrera idatzi nuenetik eta aunitzek abandonatua dutela pentsatuko du baina ez; parentesi ttiki bat bertzerik ez da izan. Urte hasiera mugitu xamarra, denbora falta ideia falta, alferkeria, ...dena elkartu eta emaitza hauxe: Bloga abandonatua uztea!

 Hala ere hasieran aipatu bezala, jakin hemen nagola, bizi garela eta bloga ere bizi dela. Hilabete hauetako atsedena ongi etorri zaidalakoan  espero dut ahal den azkarren hemen berriz ere fundamentuzko zerbait  leitzeko modua izanen dela.

 orain arte ba!

 ongi segi!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution