2010a! nork erranen zigun “laurogeitamapikoan” 2010a hain hurbil zenik? Baina denborak ez duela denborarik galtzen eta gu ere baguzila adinin gotti!
Aurten,azken urteetan bezala koadrilan ospatu dugu urteko azken afaria.aurtengoak hala ere izan du berezitasun bat, hamabi mahatsak jaten akitu orduko,hamabiren faltan hamairugarren kanpaikada bat ere izan dugula.

Ezohiko kontua baina era berean ohiko egoera, edo behintzat ohitu beharreko egoera dudarik gabe. Aintzinetik bertze bi kanpaikada adituak genitun, eta 2010a eta ondorengoak kanpaikadaz betetako urteak izanen direla susmatzekoa zen, adin hontan arraroena edo tristeena kanpai soinurik ez aditzea bait da. Lehen erran duten bezala, gu ere baguzi aintzinera!
Kontuak kontu, Kanpaiek dilindan segitu bidenabar, kanpandorrerako bidea zein den ikasten ere hasi beharko gara, batzuk orainik ez dugu eskailerarik zapaldu ere egin eta!
Eta bueno ixilduko naiz, irakurleak “kanpaiak jotzeko” kontuarekin behar ez dena pentsatu eta txiste txarrak egiten hasi baino lehen…
Ala! Ongi hasi urtea! Eta ongi segi!
Bada denbora hemen fundamentuzko deus idatzi gabe eta gaur probexten ahal dut, oporretan nagola eta denbora librearen aitzakian zerbait idazteko edo kontatzeko.
Konta nezake, urte berria heldu dela eta horrekin batera txapelketa ere bai, baina aurten motibo pertsonalak tarteko bertan parte hartzeari uko egin diotela,…buruak opor ttiki batzuk behar izaten ditu tartean eta urtebeteko deskantsua ez zaigu gaizki etorriko eta.
Konta nezake bertzalde,Eusko Jaurlaritzak 2010eko Martxorako A8ko peajeak kentzea erabaki duela, herritarren eskariz, edo AHTko obrak bertan bera gelditu direla , hau ere herriak hala eskatuta.Nafarroako gobernuak azkenean, euskal hedabideei dirulaguntza duhinak ematea erabaki berri duela ere aipa nezake eta Migel Santzek Nafarroako hegoaldea eremu euskalduna izendatu berri duela ere. denak ere labetik ateri berriak diren notizi frexkoak!
Edo bertzelaz, konta nezake Erreala hurrengo urterako lehen mailan aritzeko errefortzu bila hasia dela enteratu garela eta oraingoz “Lionel messi” izeneko jokalari argentinar batekin negoziaketetan dirauela Errealeko Zuzendaritzak. Eta kirolekin segituz azken orduko bertze berri baten berri ere eman nezake: Juan Martinez de Irujori,larunbateko BBK masterseko txapela eta 18000 €-ak itzularazi dizkiotela, hantza, dopin kontrolean, odolean bezperako txanpainaren arrastoren bat edo bertze topatu diotelako.
Zorionez edo zoritxarrez, gauza hauek eta gehiago ere konta nitzazke gaur. Baina hori bai, gaur bakarrik: bihar ia ez.
ongi segi!
Bueltatu da Patxi Vila txirrindularia berriz ere pelotoira. Berak aitortu bezala, berriz ere txirrindulari sentitu da. Duela urte t`erdi Testosteronagatik positibo eman ondotik bi urtetako zigorra ezarri zioten baina zorionez, urte t`erdi hontako infernuaren ondotik, zigorra 6 hilabete murriztu eta berriz ere txirrindula gainean da beratarra.berez maiatzean zen bueltatzekoa baina azkenean azarora aintzindu zaio berragerpenerako ordua.berak aitortu bezala, ez zuen espero halakorik gertatuko zenik, izan ere justizian fede gutti omen zuen.
Uste dut azken egunetan gehienok izan dugun sentipen berdina dela; ez txirrindula gainera bueltatzearena, justiziarengan fede gutti izatearena baizik. Izan ere Nagore Lafaggeren hilketaren egilearen aurkako epaiketa egin berri da eta epaia hamabortz egunen bueltan emanen bada ere zinpeko epaimahaiak erabaki du Jose Diego Ylllanesek Nagorerekin egindakoa ez dela hilketa, homizidioa baizik, zer eta egin zuena alkolaren eraginpean egin zuenez une hartan egiten zuenaren jabe ez zelako.Ondorioz 12tik 15 urte bitarteko espetxe zigorra eskatu du zinpeko epaimahaiak
Bertzalde,aurki eginen da Egunkaria kasuan auzipetuta dauden lagunen kontrako auzia, eta bertan, tartean egunkariaren bidez ETA laguntzen omen zutenaren salaketa absurdoa eta sinesgaitza baldin badago ere,, Egunkariko sortzaile, langile, kudeatzaile….hau da,hitz guttitan erranda euskaldun izan eta euskararen alde lan egiteagatik 12 eta 15 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte bost inputatuentzat.
Beraz justiziaren arabera, bistan da, emakume bat bortxatu nahi izan eta hiltzea, eta euskarazko prentsa bultzatzea delitu berdina dela.
Ni letretakoa naiz baina matematiketan “logika” eta “hirukote erregela” ongi ikasi nituelakoan nago, eta zer nahi duzue erratea;etzaizkit kontuak ateratzen. Gaur egun, mozkor gidatzen arrapatu ezkero,positibo eman eta gainera, gidabaimena punturik gabe utzi ezkero, urtebeteko kartzela zigorra jartzen omen dute. Yllanesek, neska gixajoa erahil gabe bortxatu izan balu 12 urteko zigorra ere seguru aski urtebetera jeitsiko liokete, edo nork daki, agian ez luke kartzelik zapalduko ere. Orduan zer,mozkorra egonik gidatzea kartzelan sartzeko moduko delitua da baina bortxaketa bat ez? Euskal prentsaren bultzatzaile izan eta frogarik gabe ETAri laguntzearen parekoa da emakume bat bortxatu nahi izan, eta erahilketa frogatua? Ematen du bai, zer pentsatua neri behinpin, lehen aipatu bezala, etzaizkit kontuak ateratzen.
Bukatzeko, bloga ia hiru hilabetez eguneratu gabe abandonatua uzteaz ez dakit zenbateko delitua izanen den, hala ere irakurle fidelek barkatzeko modukoa izanen dela espero dut! Ongi segi!!
Gaur, orain arte blog honetan egin ez dudan zerbait egin behar dut: bertze blog baten "propaganda".
Urteak dire Gure Txokoa Dantza taldea sortu zela. Bertatik pasa gara herriko gazte eta ez hain gazte gehienak.Kontua da azken urte honetan, taldeko "beterano" batzuk taldea utzi eta hau gazte talde baten esku gelditu dela.Aipaturiko taldeak gogoz ekin dio bide berri honi, umeen taldeak taldekieen artean banatuz,ideia berriei bide emanez,...taldea aintzinera ateratzeko intentzioarekin.Azkeneko berrikuntza ateri berri duten Bloga duzue:
http://guretxokoadantza.blogspot.com/
Bertan ikusiko duzuenez, herriko dantzei buruzko informazioa agertzeaz gain,dantza taldearen Flirck-erako sarbidea ere badu eta bertan dantzarekin lotutako gure herriko hainbat ohiturei lotutako argazki xorta ikusteko aukera dago.
Orria ireki berria da baina seguru gaude dantzarako duten adina ilusioarekin mimatzen eta elikatzen badute bloga, herriko ohiturak eta kontuak matte ditugunon kuriositatea ase eta nork daki, geroan edozertarako tresna baliagarria izanen dela.
Animo gaztik!!!
Ongi segi!!

Zamoraren azken minutuko golak emandako 80ko liga hilabete batzurengatik ez nuen ezagutu, orainik jaio gabea bainintzen.81ekoa , ezagutu bai baina bizi,…noski, urtebeterekin gauza haundirik ezin bizi, baloia borobila zela ere ez nekien artean eta gainera txanpainik ezean biberoiarekin ospatzen ere ez ginen hasiko, ez?
87ko Kopa, Txirri,Mirri eta Txiribitonen txorakeriei kasu egiten ari nintzela pasa zitzaidan.
Itxi zen Atotxa, bota zuten Atotxa,… eta Julen Atotxan partidurik ikusi gabe gelditu zen (Bordatxon ligatu gabe bezala!jeje!).Azken neurketa, Sagarzazu zenaren semearen azken gol sinboliko hura,...denak ere telebistan ikustearekin konformatu behar!
Anoetako lehen partidua iritsi zen gero eta hura ere aintzinekoa bezala,telebistaz ikusi behar izan nuen. Halakoren batean Atletik etorri zen eta Errealak 5-0 irabazi zion…hura ere galdu nuen!
Ondotik bazkide egin, Anoetara joaten hasi eta Albazeteri 8-1 irabazi zion partidu hura ere 3.filako nere aulkitik ikusi eta bizi beharrean ikasbidaian geundela eta Malagatik irratiz jarraitzea tokatu zitzaidan. 2003an,Vigora joateko aukera izan nuen arren lan kontuak tarteko ere ezin izan nuen 9000 zale txuriurdinekin batera taldea animatzera Joan…
Atzo bertze egun historiko bat galdu nuenaren sentsazioa dut. Ehun urte ez dira egunero betetzen eta atzokoan ere Anoetara hurbiltzerik ez eta bertso saio bat amaitu eta etxeratzean telebista piztea izan zen egin nuen lehen gauza.Partidu aurreko ekitaldi eta ospakizunak galdu nituenaren penarekin, afaldu bidenabar, tarteka "ETB"-n , tarteka "la Sexta"-n partidua ikusten hasi nintzen, jada lehendabiziko zatia amaitzen ari zen, baina ongi, banekielako oraindik onena iristear zegoela . Partidua zen gutxienekoa, are gehiago erranen nuke nik, partidua kenduko nuke,…partidu osteko ekitaldiekin ia emozionatu egin nintzen ,ehun urte hauetan bizi izandako uneen irudiak agertu eta ondotik argiak itzali zirenean, garaikurren artean “Zorionak Zuri” kantatu zen unean, su artifizialei paso eman aintzin armailak bete zituzten 30000 ikusleek ereserkia kantatu zutenea, zelai guzia batera Errealaren aldeko ohiu eta kantuekin hasi zenean ...orduan izan nuen zerbait haundia galdu nuenaren sentipen hori.beti pentsatu izan dut Errealeko zaleak nahiko "hotzak" garela, batez ere zelaia ere halakoa dugulako baina atzokoan ez, atzokoa desberdina izan zen.
Baina bueno, aintzinera begiratzea bertzerik ez zaigu gelditzen eta aukera guzti hauek galdu ditugun bezala, Ekainean igoera ziurtatuko digun partidua eta ondorengo ospakizuna biziko ditudalakoan nago .(azken komentario honek Atletikzale Bilbotar batena dirudien arren)
Bertzerik gabe , kantuak dion bezala; Ehun urtez Aupa Reala, beti Reala bihotzean!!
Zorionak!!
Eta zuei ongi segi!!
Julen Zelaietaren txokoa