Joxemi, agur
Norbait hiltzen denean, zaila egiten zait beraren inguruan hitz egitea malkorik bota gabe; eta zurekin, errazago gertatu zait.
Herenegun, Klasekideekin egon nintzen zuri buruz hizketan, eta bakoitzari ezaugarri ezberdin bat zetorkigun burura… baina ez zen egon ezer txarrik esateko gai izan zenik. Gainera, guztiok bat etortzen ginen zerbaitetan: zu, ez zinen azterketa gainditzeko helburuarekin irakasten zuen horietakoa, ezberdina zinen. Zure nahia, ikasleok Euskara hizkuntza gisa maitatzea zen, eta bai. Lortu zenuen.
Hori gutxi balitz, pertsona bezala ere asko erakutsi zenigun. Gure irakaslea izateaz gain, gure laguna bilakatu zinen, eta hori, oso gutxik lortzen dute… Aiiis, zu bezalako irakasle gehiago egongo balira…
Eskerrak eman nahi nizkizun guztion izenean, zure ezagutzak gurekin konpartitu izanagatik. Jakin ezazu, zauden lekuan zaudelarik, gure bizitzako une garrantzitsu batetan egon zinela, eta beti-beti, bihotzean izango zaitugula.
Zizurren Larrain dantza entzuten dugun bakoitzean, bertan dantzatzen irudikatuko zaitugu.
Agur Joxemi, agur bihotzez
Maialen Itxaso
Erantzunak:
Erantzun: