Mezua: Durangotik bueltan

Durangotik bueltan

2008-12-07

Goizean Durangon izan naiz, urtero bezala. Lehenengo, goizeko 11:00etan, Gotzon Garateren omenezko ekitaldira joan naiz. Xumea eta polita izan da. Gustura egon naiz bertan. Eguerdian sartu naiz azokan eta hor ibili naiz batetik bestera. Jende dezente zegoen, jada, 12:00etan, eta, 13:00ak aldera, gehiegi, aukeran. Liburu batzuk erosi ditut eta disko bat ere bai: Rafa Ruedaren "Zuhaitz adar okerretan gora noa"; dedikatorioa eta guzti gainera, Rafa bertan zegoen eta. Baina, ez dakit nolako errotuladorea erabili duen idazteko, ze diskoan begiratu dudanerako, idatzitakoa zirriborratu egin da. Orain dela pare bat urte ere gauza bera gertatu zitzaidan Jabier Muguruzaren disko batekin. Agian beste errotuladore "permanent" horietako bat eman beharko liekete diskoak sinatu behar dituztenei.  Ez al duzu uste?

Liburuak, berriz, batzuk neuretzat eta beste batzuk oparitzeko, honakoak: "Bilbao-New York-Bilbao", Kirmen Uriberena; "Munduko zazpi herrialdetako ipuinak" eta "Gau ilunekoak" Jose Sarrionaindiarenak; "Zoaz infernura, laztana", Anjel Lertxundirena eta "Mundua lo dagoen bitartean" Patxi Zubizarretarena. "Thebalde" aldizkariaren ale batzuk ere eskuratu ditut, beti bezala, debalde; eskerrik asko.

Beste kontu bat: banekienez gauza dezente erosi behar nuela,  aurten neure poltsa eraman dut eta, horrela, ez dut hainbeste alferrikako zorro eskatu. Zein ekologikoa naizen, ezta? Innocent

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)