2007-06-14

Permalink 20:05:49, Atalak: ari garela  

ostirala

OPORRAK ATE JOKA

 Deskriba ezazu argazkia

Eta zu joan zara inoiz oporretan kanpin-denda hartuta?

Uda partean, askotan gertatzen da seme-alabek oporrak izatea eta gurasoek lanean jarraitu behar izatea. Horrek hamaika arazo sortzen du etxe askotan zure egoera halakoa al da?

  • Seme-alabek noiz hartuko dituzte oporrak?
  • Zuk noiz hartuko dituzu? Eta zure senarrak/emazteak?
  • Seme-alabek oporrak dituzten bitartean zuek lanera joan behar baduzue, nola konponduko duzue arazoa?

Zer egingo duzu aurten oporretan? Badukazu planik edo asmorik?

Nolakoak lirateke ametsetako oporrak?

----------

2007-06-10

Permalink 14:55:27, Atalak: ari garela  

astelehen, astearte, asteazken eta ostegun

UDA ETA OPORRAK

 Lotu argazkia udako oporrekin, ea zer bururatzen zaizun

 

Uda partean askotan gertatzen da seme-alabek oporrak izatea eta gurasoek lanean jarraitu behar izatea. Horrek hamaika arazo sortzen du etxe askotan, eta zurean

  • Seme-alabek noiz hartuko dituzte oporrak?
  • Zuk noiz hartuko dituzu? Eta zure senarrak/emazteak?
  • Seme-alabek oporrak dituzten bitartean zuek lanera joan behar baduzue, nola konponduko duzue arazoa?

Zer egingo duzu aurten oporretan? Badukazu planik edo asmorik?

Zer egingo duzu aurtengo udan euskara mailari eusteko?

----------
Permalink 14:31:36, Atalak: ari garela  

zazpiak

OPORRAK

A- Udako oporrak prestatzen ari zara. Pentsatu

  • Nora joango zarete?
  • Noiz joango zarete?
  • Nola joango zarete?
  • Zer egingo duzue han?

   Orain zure ikaskide bat gonbidatuko duzu oporretara. Kontatu: Nora/Noiz/Nola... eta gonbidatu zuekin joatera.

 

B- Ikaskide batek oporrak pasatzera berarekin joateko esango dizu. Azalpenak emango dizkizu, baina zuk zehaztasu edo detaile gehiago eskatu

  • Zein hoteletara?
  • Zein egunetan? Zein ordutan?
  • Norekin joango zarete?
  • Zer egingo duzue han?

Amaitzeko, kontatu

  • Zer egingo/egiten duzue udan?

 

 

----------

2007-06-07

Permalink 19:37:58, Atalak: ari garela  

ostirala

HERRIA ALA HIRIA NAHIAGO?

Alderatu argazki hauetan agertzen diren herrietako jendearen bizimodua. Azaldu nola uste duzun bizi direla herri horietako umeak, gazteak, helduak eta adinekoak.

 

Antzeko arazoak izango al dira bi herri horietan?

  • Zeintzuk dira hirietako arazoak?

 

  • Zeintzuk dira herri txikietako arazoak?

 

 

 Eta zure herriaz zer esan dezakezu?

  • Nolakoa da?
  • Aipatu arazorik larrienak eta konponbideak proposatu
  • Zer kenduko zenuke?
  • Zer egin, ekarri edo ipiniko zenuke?

Non bizi nahiko zenuke?

Saldias Nafarroako herri txiki bat da eta Aizu aldizkarian argitaratutako artikulu honetan bertako arazo baten berri ematen digute. Animatzen bazara irakurri eta kontatu gero klasean.

Hirietako arazo larrienetakoa auto-pilaketena izan ohi da. Horri buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzu, hemen daukazu aukera.

----------

2007-06-05

Permalink 09:41:20, Atalak: ari garela  

asteazkena

HERRIA ALA HIRIA

 Ea zenbat ezberdintasun aurkitzen dituzun bi argazkien artean

 

Non bizizara herrian ala hirian?

  • Nolakoa da?

Erantzun ondorengo galderak arlo hauek kontuan izanda:

AISIALDIA (kultura eta kirola) / OSASUNA / HEZIKETA / GARRAIOA / LANA ...

eta adinaren arabera: UMEAK / GAZTEAK / HELDUAK / ADINEKOAK

  • Zer dauka?
  • Zer dauka soberan?
  • Zer falta zaio?

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

segarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution