Fedora Core-n ez dago MP3-erako euskarririk beraz ezin duzu entzun zure gogoko musika. Dena den oso erraza da XMMS (X Multi Media System), audiorako softwarea martxan jartzea. Windowserako Winamp ezagutzen baduzu oso antzekoa da hau.
Programa hau instalatzeko fitxero hauek bajatu behar dituzu saretik zure ordenagailuko karpeta edo direktorio batera:
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-alsa-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-esd-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-mikmod-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-vorbis-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-gl-1.2.10-1.i386.rpm
Fitxero hauek instalatu aurretik programaren beste bertsio bat ez duzula instalatuta egiaztatu behar duzu. Horretarako sartu root moduan konsola batean eta tekleatu:
# yum remove xmms
Orduan lehengo fitxeroak gorde dituzun karpetara joan eta programa instalatu hurrengo komando honekin:
# rpm -iv *.rpm
Prozesua amaitu ondoren zabaldu programa xmms tekleatuz eta zure mp3 fitxeroak entzun ditzakezu Fedora Core 4n.
Badaramagu denboratxo bat web 2.0 kontzeptu honek ekarri digun aukera berrien informazioa eskaintzen, oraingo honetan Google faktoriaren beste produktu baten berri ematera gatoz.
Orain dela gutxi Google-ek Writely proiektua erosi zuen eta argi zegoen bere produktu propioa aterako zuela. Ba dagoeneko eskuragarri dugu, bere izena Google Docs & Spreadshests da.
Webgune honetan textu dokumnetuak eta kalkulo orriak egin ditzakegu gure ordenagailuan ezer instalatu barik. Dokumentu hoiek era partehartzaile batean egin ditzakegu erabiltzaile ugariren artean eta baita importatu beste dokumentu mota batzuengandik.
Sistema hau erabiltzeko gmail-eko kontu bat behar dugu eta momentuz ingeleraz bakarrik dago
Euskal Herriko Unibertsitateak bere EHUX linux distribuzioaren bertsio berria atera du. Distribuzio honek Ubuntu-linux erabiltzen du ituuri moduan eta live CD batean banatzen da. Sistema guztia euskaraz dago eta gainera ez dator bakarrik, baliabide ugari jarri dira eskuragarri sarean:
Dena den Distribuzioaren ISO irudia lortu nahi baduzu hemen daukazu.Euskalhard ataria sortu dute ordenadoreei buruzko informazioa emateko euskaraz. Bertan bai softwarea eta bai hardwareari buruzko gidak, deskargak eta baita bideoak ere lortu ditzakezu.
Webgune berria bisitatzeko www.euskalhard.net.
Teknologia, Informatika, Hezkuntza.