Mezua: Mac-eroak ere Linuxera pasatzen ari dira!!!

2006-06-17

Permalink 12:00:00, Atalak: LINUX  

Mac-eroak ere Linuxera pasatzen ari dira!!!

Web 2.0 deritxogun internet berri honetan erreferentzitzat hartzen den Nicholas Carr-ek polemikarako, edo behintzat debaterako, artikulu bat idatzi du bere Rough Type blogean.

Artikulu horretan (Whither the PC elite?) esaten digu nola Silicon Valley-n lan egiten duen "elitea" bere konputagailuetako sistema eragilea aldatzen ari dela MacOS-tik GNU/Linux-era eta horren adibide ugari ematen digu.

Orain arte nik uste nuen Linux-ek Windows-i eta bereziki Unix-i egin diola kalte eta Mac-eroak "gerra" honetatik at geratzen zirela baina Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat denez laster hemen ere izango dira debateak.

Ni azarotik aurrera Fedora Core-rekin nabil inongo arazo barik eta Windows-era pasatzen naiz laneko gai batzuk egiteko ezin bestekoa dudalako baina Mac-eroak beti esan didate beraiek ez dutela zergatik aldatu behar. Agian Gorka edo Alberto  aldaketan pentzatsen hasi beharko dira.

Sarean gai honi buruz bilatzen hasita John Gruber-e bere blogean (Daring Fireball) gai honetaz konparaketa polit bat egiten du txirrinduekin, irakurtzekoa da.

Saski-Naskin ere publikatuta.

Technorati:

Erantzunak:

Bidaltzailea: teknosexua [Kidea]
Oraintxe eskatu ditugu enpresarako bi MacBook. OSX oso sistema ederra da, eta ez diegu kenduko, baina partizio bat egin eta normalean Linux Ubuntu erabiliko dugula uste dut. Hain egokia da...
Permalink-a mezu RSS 2006-06-17 @ 23:58
Bidaltzailea: aitor [Bisitaria] · http://aitor.mundua.com
Ez ahaztu Mac OSX Unix bat dela, sistema eragilearen Darwin kernela FreeBSD-ren kernelean oinarriturik dagoela.

Unix bat izateak abantaila ugari ematen dizkio Mac OS X-i, printzipioz Linux/Unix-en aplikazio ugari erabil ditzake eta honek Linux erabiltzaileei Mac OSX bat erostera bultzatu al die.

Egia esango da artikuluak dioena, baina seguru kontrakoa ere gertatzen ari dela. Nik behintzat, epe laburrean erosiko dudan portatila, MacBook bat izango dela badakit, nahiz eta azken 5 urteetan FreeBSD eta Linux sistemak soilik erabili ditudan.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-18 @ 12:38

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

SASKI-NASKI 2.0

Teknologia, Informatika, Hezkuntza.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution