Artxiboak: Ekaina 2006

2006-06-28

Permalink 20:07:14, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Diagramak eta eskemak egiteko web aplikazioa

Jarrai dezagun dirudienez hain modan dauden web aplikazioekin. Oraingo honetan diagramak eta eskemak egiteko aplikazioa aurkeztu nahi nizueke: GLIFFY

Aplikazio hau Visio famatuaren antzekoa da eta egin ditzakezun gauzak ere antzekoak. Irudian gliffy-rekin egindako organigrama baten adibidea erakusten dizuegu.

flowchart

Technorati:
----------

2006-06-26

Permalink 23:08:28, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Aurkezpenak internet bidez.

Aurkezpenak internet bidez egiteko web aplikazioak sortzen ari dira sarean; hauetako bi  Zoho Show  eta Thumbstacks dira. Probatzeko modukoak.

Technorati:
----------

2006-06-21

Permalink 20:43:29, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Proiektuak kudeatzeko web aplikazioa

Basecamp proiektuak kudeatzeko web aplikazioa dugu. Berarekin proiektu bat aurrera ateratzeko planifikazioan eta kudeaketan parte hartzen duten pertsona guztiek daukate beharrezkoa duten informazio guztia eskura internetera konektatutako ordenagailu baten bidez.

Aplikazio hau erabiltzeko salneurri desberdinetako aukerak ditugu baita doako bat ere. Doako hau erabiliz proiektu bakarra kudeatu dezakezu, egiteko gauzak zehaztu, alertak, denborak zehaztu, agenda eta abar. Doakoak ez duena fitxeroak gordetzeko tokia baina horretarako box.net erabili dezakegu.

Technorati:
----------

2006-06-17

Permalink 12:00:00, Atalak: LINUX  

Mac-eroak ere Linuxera pasatzen ari dira!!!

Web 2.0 deritxogun internet berri honetan erreferentzitzat hartzen den Nicholas Carr-ek polemikarako, edo behintzat debaterako, artikulu bat idatzi du bere Rough Type blogean.

Artikulu horretan (Whither the PC elite?) esaten digu nola Silicon Valley-n lan egiten duen "elitea" bere konputagailuetako sistema eragilea aldatzen ari dela MacOS-tik GNU/Linux-era eta horren adibide ugari ematen digu.

Orain arte nik uste nuen Linux-ek Windows-i eta bereziki Unix-i egin diola kalte eta Mac-eroak "gerra" honetatik at geratzen zirela baina Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat denez laster hemen ere izango dira debateak.

Ni azarotik aurrera Fedora Core-rekin nabil inongo arazo barik eta Windows-era pasatzen naiz laneko gai batzuk egiteko ezin bestekoa dudalako baina Mac-eroak beti esan didate beraiek ez dutela zergatik aldatu behar. Agian Gorka edo Alberto  aldaketan pentzatsen hasi beharko dira.

Sarean gai honi buruz bilatzen hasita John Gruber-e bere blogean (Daring Fireball) gai honetaz konparaketa polit bat egiten du txirrinduekin, irakurtzekoa da.

Saski-Naskin ere publikatuta.

Technorati:
----------

2006-06-15

Permalink 20:28:14, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Irudiak editatzeko web aplikazioa

Gero eta web aplikazio gehiago agertzen ari dira erabilera desberdinetarako. Gaur nire lankide batek galdetu dit ea aplikaziorik neukan irudiak editatzeko eta ezetz erantzun diot zeren ez dut erabiltzen holako programarik baina nire buruari galdetu diot ea web aplikaziorik egongo ote den holako gauzak egiteko eta begiratu zer aurkitu dudan!!!.

Ezer instalatu barik zure ordenagailuan, irudiak aldatu ditzakezu, eta gero zure sisteman gorde edo flickrera igo.

Technorati:
----------

2006-06-14

Permalink 19:22:59, Atalak: OROKORRAK  

Dohako baliabideak

404Web.net eko jendeak baliabide ugari jarri ditu sarean. Hauen artean hurrengo biak nabarmenduko nituzke:

Dena den, erdaraz dagoela abisatu behar dizuet.

Technorati:
----------

2006-06-03

Permalink 09:39:23, Atalak: FIREFOXerako pluginak  

Firefox extensioen zerrenda

firefox Ez dakit oraindik Internet Explorer erabiltzen duzuen, ni orain dela asko pasatu nintzen Firefoxera eta Europako datuen arabera erbiltzaileen 20% pasatu da dagoeneko. Bere abantailak ugariak dira eta niri gehien gustatzen zaidanen artean "extensioak" erabiltzeko aukera da.

"Extensioak" programari atxikitutako aplikazio txikiak dira eta beraiekin nabigatzailearen funtzionalitateak zure gustura aldatu ditzakezu.

Webgune honetan extensioen zerrenda handi bat aurki dazakezu. Ingelesez dago.

Technorati:
----------

2006-06-02

Permalink 20:24:59, Atalak: OROKORRAK  

Technorati claim

----------

2006-06-01

Permalink 20:05:28, Atalak: SOFT LIBREA  

Alternatiba libreak windowserako

Lehengo batean komentatu nuen Alternatibes Proiektua; gauko honetan antzeko beste proiektu baten berri ematera nator: The OSSwin Project. Open Source for windows.

Zerrenda luze batean Windows sistema eragilean dabiltzan software librearen berri ematen digute.

----------
Permalink 19:06:21, Atalak: LINUX  

Nola Instalatu GNU/Linux Windowsetik

Instlux aplikazioa Jordi Massaguerrek zuzendutako proiektu bat da eta dagoeneko erabiltzeko moduan daukagu.

Aplikazio honen bitartez ordenagailu batean windows martxan eta internetera konektatuta badaukagu GNU/Linux instalatu dezakegu linuxeko CD barik eta sistema berabiarazi behar barik.
Instalazioaren irudia
Oraindik OpenSuse eta Ubunturako bakarrik dago prest eta Gazteleraz eta katalanez erabiltzeko moduan.

Hemen proiektuaren informazioa lortu dezakezue eta hemen ingelesez dagoen eskuliburua.

Technorati:
----------
Permalink 18:30:02, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Nazkatuta Google, Yahoo edo MSN-rekin? Probatu SNAP.

Weblearner bidez Snapen berri izan dut.

Snap bilatzaile berri bat da, Ajaxen egina eta oso azkarra. Bere ezaugarri aipagarrienak: oraindik ez duela publizitaterik eta bestalde, pantaila zati bitan erdibitzen duela, ezkerrean bilatutako webguneak agertzen dira eta eskumaldean webgune horren irudia.

snap

Oraindik ingelera hutsean dago baina probatzekoa da!!!.

Technorati:
----------

SASKI-NASKI 2.0

Teknologia, Informatika, Hezkuntza.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution