Aurreko egun batean medinalia zerbitzua ezagutu nuen. Zerbitzu honen bitartez mundu osoko 900 telebista kate eta 3.800 irrati kate baino gehiago ikusi ditzakegu gure nabigatzailean klik bat eginda.
![]()
Probatu dut eta nire 300 kbpsko konexioarekin ez da ondo ikusten baina entzun oso ondo entzuten da. Internet Explorererako bakarrik dago prestatuta eta irudia ebaki ere egiten da baina dena den aurrerapausu izugarria iruditzen zait eta gainera doan.
Euskarazko kateak ere badaude eta irratia oso ondo entzuten da. Adibidez hemen EITB IRRATIA entzun dezakezu.
Dena den, nire lagun batek zerbitzu hau Hego Amerika edo Asiako telebista kateei esker hemen ordainduta diren futbol partiduak (ppv) "por el morro" ikusteko erabiltzen du. ;)
Teknologia, Informatika, Hezkuntza.