Mezua: Zelan egin zure blogaren seguritate kopia.

2006-05-11

Permalink 20:32:15, Atalak: OROKORRAK  

Zelan egin zure blogaren seguritate kopia.

Askotan izan dut web 2.0 aplikazioekin mesfidantza puntutxo bat, zeren datu eta informazio pilla uzten ditugu hortik zehar, mundu zabaleko zerbitzarietan. Horrek bertigo piska bat ere ematen du, datuen kontrola galtzen dugu eta. Dena den, badaude aplikazio batzuk zure bloga, edo beste batena edo webgune bat zure disko lokalean gordetzeko aukera ematen dizutenak.
Nik nire ordenagailuan Linux Fedora Core erabiltzen dut eta era erraz bat aurkitu dut nire blogen seguritate kopia egiteko, wget komandoa.
Horretarako, lehendabizi terminal bat zabalduko dugu eta cd komandoarekin kopia egingo dugun direktorioan jarriko gara. Orduan ondoko komandoa erabiliko dugu:

wget -m -p -np [blogaren URLa]

eta kopia egingo da.

-m aukerak webgunearen azpidirektorio guztiek kopiatzeko aukera ematen du.
-p aukerak behar diren fitxategi guztiak kopiatuko ditu eta ez htmlak bakarrik.
Azkenik -np aukerak ez du uzten direktorio aitara iristen.

Technorati:

Erantzunak:

Bidaltzailea: blogari [Kidea]
Kasu honetan, blogari.net-eko jendeak (guk :P) segurtasun kopia egiten dugu normalean. Baina horrelako ideiak oso onak dira. Zorionak artikuluxka honengatik!
Permalink-a mezu RSS 2006-05-11 @ 22:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

SASKI-NASKI 2.0

Teknologia, Informatika, Hezkuntza.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution