Pandora.com web zerbitzu berri bat da, berari esker zuk zure "irrati musikal" propioa sortu eta entzun dezakezu.
Horretarako erregistratu ondoren zure gustoko abesti edo abeslari bat sartzen duzu sisteman eta berehala musika mota berdineko talde edo abeslari desberdinen abestiak entzun ahal izango dituzu etengabe.
Probatu dut eta oso ondo entzuten da baina beti musika mota berdina entzuteaz aspertu ere egin zaitezke. Horretarako "irrati" desberdinak sortu ditzakezu eta ladatzen joan. Erabilera oso erraza da
Aurreko egun batean medinalia zerbitzua ezagutu nuen. Zerbitzu honen bitartez mundu osoko 900 telebista kate eta 3.800 irrati kate baino gehiago ikusi ditzakegu gure nabigatzailean klik bat eginda.
![]()
Probatu dut eta nire 300 kbpsko konexioarekin ez da ondo ikusten baina entzun oso ondo entzuten da. Internet Explorererako bakarrik dago prestatuta eta irudia ebaki ere egiten da baina dena den aurrerapausu izugarria iruditzen zait eta gainera doan.
Euskarazko kateak ere badaude eta irratia oso ondo entzuten da. Adibidez hemen EITB IRRATIA entzun dezakezu.
Dena den, nire lagun batek zerbitzu hau Hego Amerika edo Asiako telebista kateei esker hemen ordainduta diren futbol partiduak (ppv) "por el morro" ikusteko erabiltzen du. ;)
Sustatu bidez enteratu naiz OpenOffice-ko 2.0 beta ;) bertsioa martxan dagoela. Ez dago osorik euskaldunduta baina dirudienez erabiltzeko moduan dago.
Oso lan ona egin dute euskalgnu-koek.
Open Office euskaraz deskargatu nahi ba duzu jo helbide honetara: ooo.euskalgnu.org
Askotan izan dut web 2.0 aplikazioekin mesfidantza puntutxo bat, zeren datu eta informazio pilla uzten ditugu hortik zehar, mundu zabaleko zerbitzarietan. Horrek bertigo piska bat ere ematen du, datuen kontrola galtzen dugu eta. Dena den, badaude aplikazio batzuk zure bloga, edo beste batena edo webgune bat zure disko lokalean gordetzeko aukera ematen dizutenak.
Nik nire ordenagailuan Linux Fedora Core erabiltzen dut eta era erraz bat aurkitu dut nire blogen seguritate kopia egiteko, wget komandoa.
Horretarako, lehendabizi terminal bat zabalduko dugu eta cd komandoarekin kopia egingo dugun direktorioan jarriko gara. Orduan ondoko komandoa erabiliko dugu:
wget -m -p -np [blogaren URLa]
eta kopia egingo da.
-m aukerak webgunearen azpidirektorio guztiek kopiatzeko aukera ematen du.
-p aukerak behar diren fitxategi guztiak kopiatuko ditu eta ez htmlak bakarrik.
Azkenik -np aukerak ez du uzten direktorio aitara iristen.
Webguneen diseinua edo diseinu grafikoa gustatzen ba zaizkizu, askotan kolore baten bere balio hexadezimala aurkitu ezinik ibiltzen gara. Ba webgune honetan era errazean lortu ditzakezu zenbaki hoiek. Oso erabilgarria. Probatu!
Azken denbora honetan sarean edukiak partekatzeko aplikazio ugari agertu dira. Euren artean sarean argazki albumnak sortzeko eta publikatzeko aukera ematen dizuten flickr, zooomr eta beste batzuk.
Flickr ez zait inoiz gustatu, agian hasieran bai, baina Yahook erosi zuenetik,... ez dakit ez da oso garbia, beste zerbitzu batzuetako kontuak behar dituzu eta abar. Horregaitik gustatzen zitzaidan zooomr; baina arzotxo batzuk izan ditut eta gauza gehiago bilatzea erabaki nuen.
Horrela nenbilela, beste izen bat etorri zitzidan belarrira, BUBBLESHARE oso simplea, erraza erabiltzeko eta zooomr-ek zituen arazoak honek oso era errazean konpondu ditu.
Nire beste blogean probatu dut eta oso erraza da erabiltzeko. Permalinkak ere ematen ditu; nahi izanez gero probatu ahal duzu hemen.
Teknologia, Informatika, Hezkuntza.