Artxiboak: Martxoa 2006

2006-03-31

Permalink 19:25:27, Atalak: FIREFOXerako pluginak  

Euskarazko hiztegiak zure Firefoxeko tresnabarran

Euskalbar, Euskara-gaztelera eta gaztelera-euskara hiztegiak erabilteko aukera ematen duen Firefoxerako plugina dugu. Interneten dauden hiztegi batzuk (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia) erabiltzen ditu horretarako. Oso erabilgarria.

----------

2006-03-21

Permalink 23:50:10, Atalak: WEB APLIKAZIOAK  

Zure eskritorioa nahi duzun tokian

Mikel Agirregabiriak bere blogean komentatzen zuen eta probatu egin dut.

NETVIBESi buruz ari naiz. Zer den netvibes? ba zure nabigatzailearentzako hasierako orri pertsonalizatua. Horrela zuk nahi duzun tokian, Internetera konexioa balego, beti izango duzu zure hasierako orria prest. Baina ala eta guztiz ere, zergatik gustatu zait horrenbeste? ba aukera piloa eskaintzen dituelako:

  1. - Egutegia, egiteko gauzak eta notak.
  2. - Zure blog gogokoenetako sindikazioa
  3. - Writelyrekin textu edizioa.
  4. - Eguraldia.
  5. - Erosketetarako salneurrien konparaketa.
  6. - Disko gogor birtuala.
  7. - Gmaileko korreoa irakurtzeko aukera.

Eta abar, eta abar. Hitz batean esateko probatzekoa.

----------

2006-03-11

Permalink 23:33:26, Atalak: LINUX  

Fedora Core gaurkotzeko herraminta

Linux gaurkotzeko beti izan ditugu arazoak. Debianen apt-get komandoa izan dugu baina Red Hat oinarrian duten sistematan ez da izan horrelakorik orain gutxirarte.

Fedoran "yum" komandoa erabili ditzakegu.

Gure sistemarako gaurkotzeak badauden jakiteko

# yum list updates (aplikazioa)

Gaurkotze hoiek instalatzeko

# yum update (aplikazioa)

Fitxeroak "repositorioetatik" bajatu ahal dituzu eta hoien zerrenda yum.conf fitxeroan izango dituzu.

----------
Permalink 00:25:46, Atalak: LINUX  

Ni eta tux-en arteko bizipenak

Atal bat sortu dut ni eta linuxen arteko gora beherak publikatzeko. Laguntza moduko bat izatea espero dut.

Niri gertaturiko arazoak eta arazo hoiei emandako soluzioak saiatuko naiz azaltzen.

Honako honetan hiru komando interesgarri.

# tail -f /var/log/messages

komando honekin sistemaren mezuak ikusi ahal ditugu denbora errealean. Nik erabili dut flash_memory bat montatzeko, zeren eta nire Fedora Core 1ek ez zidan montatzen automatikoki. Komando honekin ikusi dut zein "device-tan" ikusten da gero eskuz montatzeko.

# /etc/init.rd/network (start/stop/restart)

Nire sarea ez zebilen zeren eta ordenagailuak ez zuen hartzen IPrik DHCP zerbitzaritik. sarea berabiarazi restart aukerarekin eta listo!!!

# uname -r

kernelaren ze bertsio erabiltzen dugun jakiteko

----------

SASKI-NASKI 2.0

Teknologia, Informatika, Hezkuntza.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution