Sergiori esker enteratu naiz wikilearning proiektua existitzen dela. Bertan hainbat "ikastaro" aurkitu ditzakezu wiki formatuan. Oso interesgarria.
Fedora Core-n ez dago MP3-erako euskarririk beraz ezin duzu entzun zure gogoko musika. Dena den oso erraza da XMMS (X Multi Media System), audiorako softwarea martxan jartzea. Windowserako Winamp ezagutzen baduzu oso antzekoa da hau.
Programa hau instalatzeko fitxero hauek bajatu behar dituzu saretik zure ordenagailuko karpeta edo direktorio batera:
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-alsa-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-esd-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-mikmod-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-vorbis-1.2.10-1.i386.rpm
http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-gl-1.2.10-1.i386.rpm
Fitxero hauek instalatu aurretik programaren beste bertsio bat ez duzula instalatuta egiaztatu behar duzu. Horretarako sartu root moduan konsola batean eta tekleatu:
# yum remove xmms
Orduan lehengo fitxeroak gorde dituzun karpetara joan eta programa instalatu hurrengo komando honekin:
# rpm -iv *.rpm
Prozesua amaitu ondoren zabaldu programa xmms tekleatuz eta zure mp3 fitxeroak entzun ditzakezu Fedora Core 4n.
Badaramagu denboratxo bat web 2.0 kontzeptu honek ekarri digun aukera berrien informazioa eskaintzen, oraingo honetan Google faktoriaren beste produktu baten berri ematera gatoz.
Orain dela gutxi Google-ek Writely proiektua erosi zuen eta argi zegoen bere produktu propioa aterako zuela. Ba dagoeneko eskuragarri dugu, bere izena Google Docs & Spreadshests da.
Webgune honetan textu dokumnetuak eta kalkulo orriak egin ditzakegu gure ordenagailuan ezer instalatu barik. Dokumentu hoiek era partehartzaile batean egin ditzakegu erabiltzaile ugariren artean eta baita importatu beste dokumentu mota batzuengandik.
Sistema hau erabiltzeko gmail-eko kontu bat behar dugu eta momentuz ingeleraz bakarrik dago
Euskal Herriko Unibertsitateak bere EHUX linux distribuzioaren bertsio berria atera du. Distribuzio honek Ubuntu-linux erabiltzen du ituuri moduan eta live CD batean banatzen da. Sistema guztia euskaraz dago eta gainera ez dator bakarrik, baliabide ugari jarri dira eskuragarri sarean:
Dena den Distribuzioaren ISO irudia lortu nahi baduzu hemen daukazu.Euskalhard ataria sortu dute ordenadoreei buruzko informazioa emateko euskaraz. Bertan bai softwarea eta bai hardwareari buruzko gidak, deskargak eta baita bideoak ere lortu ditzakezu.
Webgune berria bisitatzeko www.euskalhard.net.
Favicon from Pics gunean zuzenean sortu dezakezu zure ikonoa zure webguneari gehitzeko. Oso era erosoan eta gainera bertan adierazten dizue nola ipini zure webgunean.Blog bat erabiltzen baduzu askotan ezin dituzu ico formatuko fitxeroak igo. Beste webgune honetan (traascendentalismos banales) adierazten dizute nola konpondu arazo hori.
Technorati: faviconGure webgune eta blogen itxura txukuntzeko irudiak eta argazkiak erabiltzen ditugu. Askotan jakinaren gainean ez gaudelako edo ez dugulako kontuan hartzen serio eskubideen kontu hori copyrighta duten argazkiak erabiltzen ditugu. Hori ekiditeko aukera izan badugu, hau da Creative Commons edo beste horrelako lizentzia duten irudiak erabiltzea.
Erabiltzerakoan arazoa izan daiteke ea non aurkitu lizentzia hoiek duten argazkiak. Ba horretarako ditugu YOTOPHOTO eta PIXALIA argazki album libreak.
Adibidez hurrengo argazkia YOTOPHOTOtik ateratakoa da. Hor ikusten da zelan geratu den hondartza irailean.

Jarrai dezagun dirudienez hain modan dauden web aplikazioekin. Oraingo honetan diagramak eta eskemak egiteko aplikazioa aurkeztu nahi nizueke: GLIFFY
Aplikazio hau Visio famatuaren antzekoa da eta egin ditzakezun gauzak ere antzekoak. Irudian gliffy-rekin egindako organigrama baten adibidea erakusten dizuegu.

Aurkezpenak internet bidez egiteko web aplikazioak sortzen ari dira sarean; hauetako bi Zoho Show eta Thumbstacks dira. Probatzeko modukoak.
Basecamp proiektuak kudeatzeko web aplikazioa dugu. Berarekin proiektu bat aurrera ateratzeko planifikazioan eta kudeaketan parte hartzen duten pertsona guztiek daukate beharrezkoa duten informazio guztia eskura internetera konektatutako ordenagailu baten bidez.
Aplikazio hau erabiltzeko salneurri desberdinetako aukerak ditugu baita doako bat ere. Doako hau erabiliz proiektu bakarra kudeatu dezakezu, egiteko gauzak zehaztu, alertak, denborak zehaztu, agenda eta abar. Doakoak ez duena fitxeroak gordetzeko tokia baina horretarako box.net erabili dezakegu.
Web 2.0 deritxogun internet berri honetan erreferentzitzat hartzen den Nicholas Carr-ek polemikarako, edo behintzat debaterako, artikulu bat idatzi du bere Rough Type blogean.
Artikulu horretan (Whither the PC elite?) esaten digu nola Silicon Valley-n lan egiten duen "elitea" bere konputagailuetako sistema eragilea aldatzen ari dela MacOS-tik GNU/Linux-era eta horren adibide ugari ematen digu.
Orain arte nik uste nuen Linux-ek Windows-i eta bereziki Unix-i egin diola kalte eta Mac-eroak "gerra" honetatik at geratzen zirela baina Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat denez laster hemen ere izango dira debateak.
Ni azarotik aurrera Fedora Core-rekin nabil inongo arazo barik eta Windows-era pasatzen naiz laneko gai batzuk egiteko ezin bestekoa dudalako baina Mac-eroak beti esan didate beraiek ez dutela zergatik aldatu behar. Agian Gorka edo Alberto aldaketan pentzatsen hasi beharko dira.
Sarean gai honi buruz bilatzen hasita John Gruber-e bere blogean (Daring Fireball) gai honetaz konparaketa polit bat egiten du txirrinduekin, irakurtzekoa da.
Gero eta web aplikazio gehiago agertzen ari dira erabilera desberdinetarako. Gaur nire lankide batek galdetu dit ea aplikaziorik neukan irudiak editatzeko eta ezetz erantzun diot zeren ez dut erabiltzen holako programarik baina nire buruari galdetu diot ea web aplikaziorik egongo ote den holako gauzak egiteko eta begiratu zer aurkitu dudan!!!.
Ezer instalatu barik zure ordenagailuan, irudiak aldatu ditzakezu, eta gero zure sisteman gorde edo flickrera igo.
404Web.net eko jendeak baliabide ugari jarri ditu sarean. Hauen artean hurrengo biak nabarmenduko nituzke:
Dena den, erdaraz dagoela abisatu behar dizuet.
Ez dakit oraindik Internet Explorer erabiltzen duzuen, ni orain dela asko pasatu nintzen Firefoxera eta Europako datuen arabera erbiltzaileen 20% pasatu da dagoeneko. Bere abantailak ugariak dira eta niri gehien gustatzen zaidanen artean "extensioak" erabiltzeko aukera da.
"Extensioak" programari atxikitutako aplikazio txikiak dira eta beraiekin nabigatzailearen funtzionalitateak zure gustura aldatu ditzakezu.
Webgune honetan extensioen zerrenda handi bat aurki dazakezu. Ingelesez dago.
Lehengo batean komentatu nuen Alternatibes Proiektua; gauko honetan antzeko beste proiektu baten berri ematera nator: The OSSwin Project. Open Source for windows.
Zerrenda luze batean Windows sistema eragilean dabiltzan software librearen berri ematen digute.
Instlux aplikazioa Jordi Massaguerrek zuzendutako proiektu bat da eta dagoeneko erabiltzeko moduan daukagu.
Aplikazio honen bitartez ordenagailu batean windows martxan eta internetera konektatuta badaukagu GNU/Linux instalatu dezakegu linuxeko CD barik eta sistema berabiarazi behar barik.

Oraindik OpenSuse eta Ubunturako bakarrik dago prest eta Gazteleraz eta katalanez erabiltzeko moduan.
Hemen proiektuaren informazioa lortu dezakezue eta hemen ingelesez dagoen eskuliburua.
Weblearner bidez Snapen berri izan dut.
Snap bilatzaile berri bat da, Ajaxen egina eta oso azkarra. Bere ezaugarri aipagarrienak: oraindik ez duela publizitaterik eta bestalde, pantaila zati bitan erdibitzen duela, ezkerrean bilatutako webguneak agertzen dira eta eskumaldean webgune horren irudia.

Oraindik ingelera hutsean dago baina probatzekoa da!!!.
Pandora.com web zerbitzu berri bat da, berari esker zuk zure "irrati musikal" propioa sortu eta entzun dezakezu.
Horretarako erregistratu ondoren zure gustoko abesti edo abeslari bat sartzen duzu sisteman eta berehala musika mota berdineko talde edo abeslari desberdinen abestiak entzun ahal izango dituzu etengabe.
Probatu dut eta oso ondo entzuten da baina beti musika mota berdina entzuteaz aspertu ere egin zaitezke. Horretarako "irrati" desberdinak sortu ditzakezu eta ladatzen joan. Erabilera oso erraza da
Aurreko egun batean medinalia zerbitzua ezagutu nuen. Zerbitzu honen bitartez mundu osoko 900 telebista kate eta 3.800 irrati kate baino gehiago ikusi ditzakegu gure nabigatzailean klik bat eginda.
![]()
Probatu dut eta nire 300 kbpsko konexioarekin ez da ondo ikusten baina entzun oso ondo entzuten da. Internet Explorererako bakarrik dago prestatuta eta irudia ebaki ere egiten da baina dena den aurrerapausu izugarria iruditzen zait eta gainera doan.
Euskarazko kateak ere badaude eta irratia oso ondo entzuten da. Adibidez hemen EITB IRRATIA entzun dezakezu.
Dena den, nire lagun batek zerbitzu hau Hego Amerika edo Asiako telebista kateei esker hemen ordainduta diren futbol partiduak (ppv) "por el morro" ikusteko erabiltzen du. ;)
Sustatu bidez enteratu naiz OpenOffice-ko 2.0 beta ;) bertsioa martxan dagoela. Ez dago osorik euskaldunduta baina dirudienez erabiltzeko moduan dago.
Oso lan ona egin dute euskalgnu-koek.
Open Office euskaraz deskargatu nahi ba duzu jo helbide honetara: ooo.euskalgnu.org
Askotan izan dut web 2.0 aplikazioekin mesfidantza puntutxo bat, zeren datu eta informazio pilla uzten ditugu hortik zehar, mundu zabaleko zerbitzarietan. Horrek bertigo piska bat ere ematen du, datuen kontrola galtzen dugu eta. Dena den, badaude aplikazio batzuk zure bloga, edo beste batena edo webgune bat zure disko lokalean gordetzeko aukera ematen dizutenak.
Nik nire ordenagailuan Linux Fedora Core erabiltzen dut eta era erraz bat aurkitu dut nire blogen seguritate kopia egiteko, wget komandoa.
Horretarako, lehendabizi terminal bat zabalduko dugu eta cd komandoarekin kopia egingo dugun direktorioan jarriko gara. Orduan ondoko komandoa erabiliko dugu:
wget -m -p -np [blogaren URLa]
eta kopia egingo da.
-m aukerak webgunearen azpidirektorio guztiek kopiatzeko aukera ematen du.
-p aukerak behar diren fitxategi guztiak kopiatuko ditu eta ez htmlak bakarrik.
Azkenik -np aukerak ez du uzten direktorio aitara iristen.
Webguneen diseinua edo diseinu grafikoa gustatzen ba zaizkizu, askotan kolore baten bere balio hexadezimala aurkitu ezinik ibiltzen gara. Ba webgune honetan era errazean lortu ditzakezu zenbaki hoiek. Oso erabilgarria. Probatu!
Azken denbora honetan sarean edukiak partekatzeko aplikazio ugari agertu dira. Euren artean sarean argazki albumnak sortzeko eta publikatzeko aukera ematen dizuten flickr, zooomr eta beste batzuk.
Flickr ez zait inoiz gustatu, agian hasieran bai, baina Yahook erosi zuenetik,... ez dakit ez da oso garbia, beste zerbitzu batzuetako kontuak behar dituzu eta abar. Horregaitik gustatzen zitzaidan zooomr; baina arzotxo batzuk izan ditut eta gauza gehiago bilatzea erabaki nuen.
Horrela nenbilela, beste izen bat etorri zitzidan belarrira, BUBBLESHARE oso simplea, erraza erabiltzeko eta zooomr-ek zituen arazoak honek oso era errazean konpondu ditu.
Nire beste blogean probatu dut eta oso erraza da erabiltzeko. Permalinkak ere ematen ditu; nahi izanez gero probatu ahal duzu hemen.
Ia software pribatibo guztiak dauka bere alternatiba. Horregaitik, webgune honetan batzen dute arloka software librean daukaguzen aukerak.
Ikusi denak hemen
Orain arte beste mezu batzuetan web 2.0n erabili ahal ditugun aplikazioen berri eman dizuet. Baina webgune hau "definitibotzat" jotzen dut. Aplikazio piloa batu dituzte. Hitz bitan in-presionantea.
Eneko Astigarragak artikulo interesgarria idatzi du bilatzaile akademikoen gaiari buruz. Bertan bilatzaile hoien arteko konparaketa egiten du. Bilatzaile hoiek hauexek dira:
Apirilaren 26an eguneratua: martxan dago Google Académico. espainieraz.
Gero eta gehiegao nire erreferentzi bloga bihurtzen ari diren IKTEROAK, webgune honen berri eman dute.
Neo Binaries honek sarean dauden web aplikazioen zerrenda eskeintzen digute.
Talkdigger zerbitzua, URL baten erreferentzia non egiten den jakiteko erabili dezakegu.
Zerbitzuaren webgunean sartu eta gero, formularioan beste URL bat sartzen dugu, onartu eta segundu batzutan URL hori non agertzen den webguneen zerrenda agertuko zaizu.
Eta zertarako erabili dezakegu zerbitzu hau? ba egileek beraiek proposatzen digute adibide batzuk:
Probatu eta sorpresaren bat ere hartuko duzue.
Technorati: TalkdiggerBeste post batean komentatu nuen nola Netvibes aplikazioari esker zure eskritorioa internetera konektatutako edozein ordenagailuan euki dezakezula. Bere aukerak ikusita erabiltzen hasi naiz eta oso gustura nago; behar ditudan ia gauza guztiak nire interneteko hasierako orrialdean ditut.
Gainera orain hiruzpalau egun susto eta sorpresa handi bat eman zidan. Lehenengo sustoa, sistemara konektatzerakoan denbora asko pasatu zan nire hasierako orria agertu arte, pentsaten nuen ez zuela funtzionatzen. Azkenean agertu zan eta nik ezer egin gabe banuen Netvibeseko bertsio berria nire ordenagailuan.
Eta zeintzuk dira berrikuntzak? ba hauexek:
Dena den gehien arritu nauena izan da web aplikazio bat nola berriztu ahal den erabiltzaileak ezer egin edo instalatu barik.
Nik uste dut Netvibes hau probatzeko gauza dela. Probatu eta komentatu zuen iritxiak.
Flickr: netvibesKriptopolis webean erreferentzi bat aurkitu dezakezue non Stanford-eko Unibertsitateak egindako ikerketa baten berri ematen digute. Ikerketa horren arabera argi geratu da Software libreak programazio akats gutxiago duela software pribatiboak baino. Gainea 1:50 proportzioan.
Webgune horretan agertzen da baita ere, nola seguritate kopiak egiteko Amanda programa suertatu zen txarrena, baina aste beteko epean akats guztiak konpondu ziren.
Ikerketa guzti hauek beti zihurtasun handiz hartu behar dira baina adierazle bat ere badira eta gero eta serioago hartu beharrean egongo gara, seguru.
Webgune honetan Linuxeko informazioaz aparte, bideoz egindako tutorialak dituzue aukeran.
Bestalde beste webgune honetan (Euskalsource), software euskaratzeko herramintak eta proiektuak dituzue.
Euskalbar, Euskara-gaztelera eta gaztelera-euskara hiztegiak erabilteko aukera ematen duen Firefoxerako plugina dugu. Interneten dauden hiztegi batzuk (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia) erabiltzen ditu horretarako. Oso erabilgarria.
Mikel Agirregabiriak bere blogean komentatzen zuen eta probatu egin dut.
NETVIBESi buruz ari naiz. Zer den netvibes? ba zure nabigatzailearentzako hasierako orri pertsonalizatua. Horrela zuk nahi duzun tokian, Internetera konexioa balego, beti izango duzu zure hasierako orria prest. Baina ala eta guztiz ere, zergatik gustatu zait horrenbeste? ba aukera piloa eskaintzen dituelako:
Eta abar, eta abar. Hitz batean esateko probatzekoa.
Linux gaurkotzeko beti izan ditugu arazoak. Debianen apt-get komandoa izan dugu baina Red Hat oinarrian duten sistematan ez da izan horrelakorik orain gutxirarte.
Fedoran "yum" komandoa erabili ditzakegu.
Gure sistemarako gaurkotzeak badauden jakiteko
# yum list updates (aplikazioa)
Gaurkotze hoiek instalatzeko
# yum update (aplikazioa)
Fitxeroak "repositorioetatik" bajatu ahal dituzu eta hoien zerrenda yum.conf fitxeroan izango dituzu.
Atal bat sortu dut ni eta linuxen arteko gora beherak publikatzeko. Laguntza moduko bat izatea espero dut.
Niri gertaturiko arazoak eta arazo hoiei emandako soluzioak saiatuko naiz azaltzen.
Honako honetan hiru komando interesgarri.
# tail -f /var/log/messages
komando honekin sistemaren mezuak ikusi ahal ditugu denbora errealean. Nik erabili dut flash_memory bat montatzeko, zeren eta nire Fedora Core 1ek ez zidan montatzen automatikoki. Komando honekin ikusi dut zein "device-tan" ikusten da gero eskuz montatzeko.
# /etc/init.rd/network (start/stop/restart)
Nire sarea ez zebilen zeren eta ordenagailuak ez zuen hartzen IPrik DHCP zerbitzaritik. sarea berabiarazi restart aukerarekin eta listo!!!
# uname -r
kernelaren ze bertsio erabiltzen dugun jakiteko
Hemen hasten da nire blogari esperientzia. Blog hau Teknologia, Informatika eta Hezkuntzari lotutako gaiak planteatzeko izango da eta gainera euskaraz.
Badut zer ikasi oraindik!
Teknologia, Informatika, Hezkuntza.