Uszkoreitek Hizkuntzalaritza eta Informatika ikasi zituen Berlingo Unibertsitate Teknikoan eta Austinen aurkitzen den Texaseko Unibertsitatean. Austinen egon zen bitartean, Hizkuntzalaritzako Ikerketa Zentruan itzulpen automatikoari buruzko proiektu handi baten lan egin zuen ikerketa-bazkide gisa.
Uszkoreitek Texaseko Unibertsitateko hizkuntzalaritza arloko Ph.D-a lortu zuen eta 1982tik 1986ra, informatiko gisa lan egin zuen Menlo Parken (Ca) aurkitzen den SRI Internazionaleko Inteligentzia Artifizialeko Zentruan. Denbora tarte honetan ere, Hizkuntzaren eta Informazioaren Ikasketaren Zentruko kide izan zen Stanfordeko Unibertsitatean.
1986an, sei hilabete igaro zituen Stuttgarten aurkitzen zen Alemaniako IBMko Zientzia Dibisoko IBM Ikerketa Elkartean. 1986ko abenduan, berriz bueltatu zen Stuttgartera Alemaniako IBMrentzat lan egitera proiektu lider gisa LILOG (Alemaniar Testuak Ulertzeko Linguistika eta Metodo Logikoak) proiektuan.
1988an Saarland Unibertsitateko Linguistika Konputazionalerako eratu berri zen aulkira izandatu zuten eta orduan hasi zen Linguistika eta Fonetika Konputazionalaren Departamentua. 1989an Uszkoreit bilakatu berri zen DFKIko Hizkuntzen Teknologia Laborategiko buru bihurtu zen. Bera izan zen DFGko (German Science Foundation) Dibisio Ikerketaren Kolaboratzeile Bereziko (SFB 378) "Resource-Adaptive Cognitive Processes" fundatzaile eta ikertzaile nagusia. Uszkoreit "European Postgraduate Program Language Technology and Cognitive Systems"-en fundatzaile eta irakasle da, Edinburgh-ko Unibertsitatearekin lotura duen Ph.D. programan.
Uszkoreit honako talde hauetako kide da gaur egun:
International Committee of Computational Linguistics (ICCL)-ko kide finkoa da.
European Academy of Sciences-ko kidea.
European Association for Logic, Language and Information-eko presidente izandakoa.
European Network of Language and Speech-ko kontseiluko zuzendaria.
European Language Resources Association (ELRA)-ko Kontseiluko kidea, baita argitaletxe internazionaleko eta Kontseiluko aholkularia.
XtraMind Technologies GmbH, Saarbruecken, acrolinx gmbh, Berlin, eta AnswerBus GmbH, Saarbrücken-ko bilatzaile eta Kontseiluko kidea.
2006 geroztik, dropping knowledge-ko iniziatiba internazionaleko Kontseiluko Zuzendarien presidentea da.
Bere gaur egungo interesak hizkuntza naturalaren ulerketaren eta ekoizpenaren ordenagailu modeluak dira, baita informazio sistema semantikoak, hizkuntzaren eta jakituriaren fundazio kognitiboak, gramatika formalismoak eta beraien inplementazioa, Alemaniako gramatika eta hizkuntza naturalaren semantika eta sintaxia bezalako hizkuntzaren eta jakituriaren teknologien aplikazio aurreratuak bezalakoak.
Informazio ¡turria:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blogaritik wordpress-era salto egin nuen bere momentuan blog desberdinen arteko aldeak ikusteko... beraz informazio gehiago aurkituko duzue helbide honetan: http://jongas.wordpress.com/
