2007-06-24

Permalink 16:56:14, Atalak: jongas, littera, ist, ist  

Hitz espezializatuen definizioak: itzulpen automatikoa, lagunduriko itzulpen automatikoa, eduki eleanitzaren kudeaketa eta itzulpengintzaren teknologia

  • Itzulpen automatikoa: hizkuntza baten dagoen testua beste hizkuntza batera pasatzean oinarritzen da modu automatiko batean ordenagailuaren bitartez. Testu hauek ez dira itzultzaile profesional baten bitartez itzuliak izaten eta horren ondorioz, kalitate gutxiagokoak dira. Hala ere, nahiz eta oraindik itzultzaile automatikoaren prozesamenduan akats linguistiko eta teknikoak sortzen diren, itzulpena egokia izan daiteke pertsona baten arazoak konpontzeko hizkuntza bat ulertzen ez duenean. Dena dela, profesional asko ari dira tradukzio batzuk hobetzen eta artikuluen aldizkako eguneraketak egiten dituzte itzulpena hobea izan dadin.

 

  • Lagunduriko itzulpen automatikoa: itzulpen bat egiterakoan ordenagailuak akatsak sortzen ditu. Horregatik, hizkuntza banandu egin beharko litzateke; alde batetik, testuen analisian oinarrituta dagoena eta bestetik, jakinduria eta dedukziozko analisian oinarrituta dagoena. Lehenengo ordenagailuak itzultzen du eta gero gizakiak zuzendu egiten ditu akatsak. Horrela, gizakiarentzat zaila dena makinen esku uzten da eta makinentzat zaila dena gizakiaren esku, gizakiarentzat azken hau (jakinduria eta dedukziozko analisian oinarrituta dagoena) erraza izango baita. Helburua gizakiaren ahaleginak gutxitzea da eta produkzioa handitzea aldi berean. Honeri deitzen diogu lagunduriko itzulpen automatikoa.

                  

  • Eduki eleanitzen kudeaketa:  kudeaketa sistema hauek edukian informazioa daukate, gehienetan testu dokumentu gisa egituratua gutxi gorabehera, baina askotan entzutezko klipak, bideoklipak edota irudiak barneratzen dituzte. Gutxienez, datu edukien berreskuraketa eta gordeketa mekanismoak eskaintzen ditu sistema gisa, baina batzuetan dokumentuen "indexing"an, sailkatutako dokumentuen edizioan, bertsio kudeaketan eta ikuspuntu desberdinen eta ibilbide gidatuetako generazioan lagundu dezake. Gure gizarte osoan, ezinbestekoa da eduki bat hainbat hizkuntza desberdinetan aurkitzea. Batzuetan, beharrezkoa da mantentzea bertsioak hizkuntza desberdinetan zeinen eduki baten ikuspuntua dokumentu berarena den. Dokumentu hoien sortzea eta mantentzea da eduki eleanitzen kudeaketaren oinarria. 

 

  • Itzulpen teknologiak: hauen alde egiten den argumentuetariko bat itzulpenaren kalitatea hobetu egiten dutela da informazioaren kontrol eta kudeaketa aukerei esker. Hau horrela bada, itzulpenaren zerbitzu kalitatea ezin daiteke ziurtatu herraminta informatikoekin bakarrik, kalitate globaleko sistema bat ere behar da, adibidez, kalitate estandareak. Kalitateaz gutxi arduratzen diren enpresa eta profesionalek, itzulpen teknologiak eguneratuta ez badaude... ezin izango dute lanik egin bezero onenentzat. Eguneroko lana eta formazioa hobetzeaz arduratzen direnek, eta itzulpen teknologiak eta merkatu globalizazioak sortzen dituzten industria aldaketetara egokitzen direnek bakarrik lortuko dute bizirautea. Itzulpengintzaren sektorean kalitatezko itzulpenak egiten dituzten enpresak eta profeionalek bakarrik lortuko dute bizirautea, konpetentzia handia baitago. Kalitatean konpetitzeko, beharrezkoa da kalitatzeko sistema bat ezartzea lan metodo batekin zeinek itzulpen zerbitzuek espezifikazio jakin batzuk betetzen dituzten bezeroaren beharrizanetarako.

Informazio iturriak: 

http://littera.deusto.es/prof/abaitua/hlt/hlt0304/Definicion%20de%20traduccion%20automatica

http://tdil.mit.gov.in/mat/ach-mat.htm

http://wscc.info/index.php?show=53044_SWE&&page_anchor=http://wscc.info/p53044/p53044_swe.php

http://www.uem.es/web/ott/estandares.htm

----------

2007-06-23

Permalink 12:36:19, Atalak: jongas, littera, ist, ist  

MT sistemaren bidezko itzulpen orriak

Hainbat MT sistema desberdin aurki ditzakegu egin nahi ditugun itzulpenen arabera:

Hurbileko hizkuntzekin egin nahi baditugu itzulpenak, ondoko hauek egokiak dira:

Urruneko hizkuntzekin egin nahi baditugu itzulpenak, ondoko hauek dira egokiak:

----------
Permalink 12:34:32, Atalak: jongas, littera, ist, ist  

FEMTI informea

Framework for Machine Translation Evaluation in ISLE (FEMTI) itzulpen automatikoaren sistema ebaluatzeko erabiltzen diren metodoak organizatzeko saiakera bat da, eta baita horiek erlazionatzea sistemaren asmo eta kontestuarekin. FEMTI bi sailkapen edo taxonomi koerlazionaturekin eginda dago:

  1. Lehenengoko sailkapena erabiltzaileen beharrizanen arabera erabiltzean pentsatua dago eta ebaluatzaileei uzten dizkie mugak jartzen aurrez pentsatutako testuinguruaren erabilera  itzulpengintza automatiko sistemarentzako ebaluatzeko. Ondoren, ezaugarri bakoitza lotu egiten zaio dagokion karakteristikari eta metrika bigarren klasifikazioan sartzen da. 

  2. Bigarren sailkapenean itzulpengintza automatikoaren sistemaren kalitatearen ezaugarrietan oinarritzen da eta hauek potentzialki interesgarriak dira. Lehenengo taxonimian egiten diren aukeraketen arabera, posible izan behar da aukeratzea ezaugarri horiek zeintzuk egokiak diren ageriko egin dituzun beharrizanetarako.

                          

FEMIT informearen arabera, honako hauek dira itzulpen lanaren ezaugarri nagusiak besteak beste:

  1. Asimilazioa
  2. Zabalkundea
  3. Komunikazioa
  4. Funtzionaltasuna
  5. Fidagarritasuna
  6. Erabilpena
  7. Eraginkortasuna
  8. Mantentze kapazitatea
  9. Portabilitatea

Informazio iturria:

http://www.issco.unige.ch/projects/isle/femti/

----------

2007-04-30

Permalink 07:07:52, Atalak: jongas, littera, ist, ist  

Hizkuntzalaritza Konputazionalaren nazioarteko bilerak

Aurten ere, urtero bezala, Hizkuntzalaritza Konputazionalaren nazioarteko bilerak ospatuko dira Pragan, Sevillan eta Ronchesterren. Biltzar hauetan Hizkuntzalaritza Konputazionalean espezializatuta dauden profesionalek hartzen duten parte eta batzar hauen helburua gai honi buruzko jakinduria handitzea eta informatzea da. Gainera, ekitaldi hauek izaten dira egokienak gai hau ongi ulertzeko, izan ere, profesionalen ahoetatik entzuten baitugu.

  • The Annual Conference of the North American Chapter of the Association for Computational Linguistics 2007. Biltzar hau izan da Hizkuntzalaritza Konputazionalari buruz urte honetan egin den lehenengokoa eta Ronchesterren ospatu zen. Jardunaldiak 2007ko apirilaren 22tik 27ra bitartean egin ziren. Bertan hainbat ekitaldi desberdin antolatu ziren eta gauza desberdinei buruz hitz egin zen: Machine Translation, Language understanding, Conversational systems... 

                                        

  • Association for Computational Linguistics. Urte honetako Hizkuntzalaritza Konputazionalaren bigarren hitzaldia Pragan ospatuko da. Jardunaldiak 2007ko ekainaren 23tik 30era bitartean izango dira eta hemen ere hainbat ekitaldi antolatuko dira hainbat adituren eskutik: Word Sense Disambiguation, Semantic Role Labeling eta Language Resources besteak beste.

 

  • XXIII Congreso Anual de la Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural. Hau izango da urte honetan egingo den azken biltzarra eta Sevillan ospatuko da. Jardunaldiak 2007ko irailaren 10, 11 eta 12an izango dira eta helburua gai honi buruzko informazioa zabaltzea da orokorrean. Horretarako 12 arlo desberdin jorratuko dira: itzulpengintza automatikoa, testu eduki baten analisi automatikoa, ahotsaren errekonozimendu eta sintesia besteak beste.

Informazio iturriak:

http://www.cs.rochester.edu/meetings/hlt-naacl07/

http://ufal.mff.cuni.cz/acl2007/

http://www.lsi.us.es/~sepln2007

----------
Permalink 07:07:04, Atalak: jongas, littera, ist, ist  

Giza Hizkuntzen Teknologiak ikasteko bost arrazoi

Giza Hizkuntzen Teknologiak ikasteko hainbat arrazoi daude gaur egun, baina nik bost aipatuko dizkizuet:

  1. Joseba Abaitua irakasleak proposaturikoa izango litzateke lehena: Scholarships. Beka batean oinarritzen da, hizkuntzalari batentzako doktore aurreko beka, hain zuzen ere. Donostiako Informatika Fakultateko IXA ikerkuntza taldeak EHU/UPV-ren doktore aurreko beka bat du hizkuntzalari batentzat, hau da, doktoratu aurrekoentzako ikerketarako laguntza bat izango litzateke beka hori.
  2. Beste arrazoi bat honako hau izango litzateke: Giza Hizkuntzen Teknologien kapazitatea asko hazi da azken urteotan bai laborategiko ikerketetan bai merkatu komertzialean. Ondorioz, eremu zabala dago HLT sistemen aplikazioentzako: biltzarren transkripzio automatikoa, hizkuntzen arteko itzulpena (filologontzat bereziki garrantzitsua dena), galderen erantzute automatikoa...
  3. Aurrekoari jarraituz: HLT erabiltzen dituzten sistemak eguneroko bizitzan aurkitzen dira, bai internet bezalako bilatzailetan, bai mugikorretan... eta ordenagailu eta "telecoms" konpainia internazional garrantzitsu gehienek ondorioz, kontratatu egiten dituzte HLTren ikerketarako eta garapenerako. Beraz, eguneroko bizitzan agertzen zaigun gauza bat denez, ezin dezkegu baztertuta utzi HLT-a.
  4. Laugarren arrazoia honakoa izango litzateke: Uszkoreitek dioenagatik, argi dago gai honen gainean oinarri jakin bat izan behar dugula, izan ere, honela laburtzen baitu bost puntutan HLTa: "ordenagailuei jendearekin hitz egiten erakusten diegu, software ulerkor batek entzun eta hitz egin beharko luke, ordenagailuek hizkuntza desberdineko pertsonekin komunikatzen laguntzen digute, lenguaia da web-aren osagarri eta azkenik, ikerketak benetako aplikazioak eta ikuspegi aurreratuak uztartzen dizkigu".
  5. Eta azkenik, amaitzeko: filologo izango naizen aldetik, informatika eta hizkuntzalaritza guztiz uztartuta doazela ikustea logikoa da, izan ere, denbora igaro ahala, geroz eta lan gehiago egiten ditugu ordenagailu aurrean. Ondorioz, beharrezko dugu ordenagailua kontrolatzen jakitea, izan ere, orri baten aurrean baino denbora gehiago egiten baitugu pantaila baten aurrean. Eta gizarte mailan gertatzen diren aurrerapenen aurka ezin gaitezke joan, "atzeratuta" gelditzeko arriskua baitaukagu.

Informazio iturriak:

http://www.shef.ac.uk/dcs/postgrad/taught/hlt

http://littera.deusto.es/prof/abaitua/hlt/hlt0607/ScholarShips

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Jongas

Blogaritik wordpress-era salto egin nuen bere momentuan blog desberdinen arteko aldeak ikusteko... beraz informazio gehiago aurkituko duzue helbide honetan: http://jongas.wordpress.com/

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Jon Gastelurrutia Cengotitabengoa

jongas

Kontaktu formularioa

http://www.blogari.net/jongas

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution