Erabilitako Moodle –erremintak:
Ikasleen jarrera eta lanaren ebaluazioa
Ikasleen jarrera ona izan da. Moodle aurkeztu genienean eta plataformarekin lanean jardun zutenean gustura ibili ziren. Baina bestela izan zen etxean euren aldetik lan egin behar izan zuetnean, edo etxean lan egitea proposatu zitzaienean. Hor, zenbaiten kasuan, ezintasuna nabarmednu beharko genuke; ez zeuden Internet bidez lan egiteko prestatuta: batzuek ez zeukaten helbide elektronikorik, beste batzuen kasuan senarrak edo seme-alabek baino ez zuten erabiltzen; bi ikasleren kasuan ikusi genuen aukera haiekin lan egiteko (Arantxa eta Lurdes). Horrek asko mugatu zuen esperimentua, taldea osorik ezin baitzen inplikatu eta mugatu egin zuen dena.
Argi-ilunak: Eskaintzan txertatu nahi badugu, garbi izan behar da zein ikasle motarengan pentsatzen ari garen: teknología berri hauetan moldatzeko gaitasuna edo ibiltzeko ohitura duena, autonomoa, parte hartzailea (astirik ez eta denborari “etekina” atera nahi diona)
Modu konbinatuan lan egiteko ahultasun eta indarrak: Heziketa kontua dela uste dut, neurri handi batean behintzat. Irakasleok eta ikasleok hezi beharra ikusten dut.
Tutorearen rola: Taldea dinamizatu, parte hartzera bultzatu, ikasleen autonomia eta estrategiak aktibatu.
Etorkizuneko aurreikuspenak: aurrera egin beharra dago, gure eskaintza osatu dezake edo autoikaskuntzaren garapen moduan ere aurkeztu daiteke. Azken batean, tecnología berriek eskaintzen dizkiguten baliabide horiek guztiak zergatik ez erabili jende gehiagorengana heltzeko eta jende gehiagori erantzun ahal izateko?
Ez daude Erantzunak mezu honetan...