Mezua: On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz

2008-02-27

Permalink 15:49:32, Atalak: jonantxia  

On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz

HABEren eskutik On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz izeneko ikastaroa egiten gabiltza, eta ikastaroa bera ere on-line.

Zertarako uztartu online eta aurrez aurrekoa? Begi bistakoa da; batetik, aurrez aurreko ohiko ikastaroetara etortzeko jendeak gero eta eragozpen gehiago jartzen du, batez ere astirik ez dutelako. Eta bestetik, autoikaskuntzan dabiltzan ikasleei BOGA baino zerbait gehiago eskainiz gero gustura hartzen dute.

Ikastaroaren hasieran, blended learning-ari buruzko zenbait artikulu irakurri ondoren, eztabaidatxoa piztu zen ikastaroko partaideon artean. Ondorioa: gure ikasleen artean autonomia, estrategia, motibazioa, jarrera eta horrelako kontzeptuak lantzeak garrantzi handia izan dezake. Gure ikasleekin ere zergatik ez landu arlo horiek? Ikasleei noizbait jaregin beharko diegu, larrean bakarrik bazkatzen eta artaldeko beste ardien konpainian ibiltzen ikasi beharko dute.

Sarrera txiki horren ondoren, honako blog hau zergatik berpiztu dudan azaldu beharko dut. Egunerokoa egin behar dugu ikastaroan, gure "esperimentuaren" gora-beherak azaldu.

Nire ikasleen berri emanez hasiko naiz. Behe mailako ikasleak dira, emakumezkoak gehienak (euskaltegietan guztiz ohikoa); batzuk etxekoandreak (edo etxean lan egiten dutenak), Osakidetzakoak ere badira, Indar enpresan lanean dabiltzan gizonezko bi, sindikatuko liberatua, eta orokorrean informatikaz eta internetez ezer askorik ez dakitenak. Ez dute posta elektronikorik, lauk izan ezik.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Benito [Bisitaria] · http://karrajua.org
Interesgarria, eredu misto baten aplikazioa zuzenean. Aurrera ba!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-27 @ 19:09
Bidaltzailea: plisti-plasta [Bisitaria]
Interesgarria bai. Nire ustetan bi eredu izan beharrean: ohiko taldea vs auto-ikaskuntzakoa (hau ere b-learning finean) badira hamaika aukera, alegia birtualitatea eta presentzialtasuna hainbat proportziotan konbina litezke.

Eskertuko nizuke ikastaroari buruzko informazio gehiago ematea, nortzuk ari zareten , zein den tutorea...

Hitz egingo dugu. Bitartean, arretaz jarraituko dugu zuen esperientzia. Mila esker.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-27 @ 19:43

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

jonantxia blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution