Mezua: Egin beharrekoak

2006-11-03

Permalink 13:43:18, Atalak: jonantxia  

Egin beharrekoak

Blogak helduen irakaskuntzan nola erabili lantzen gabiltza HABEk antolaturiko ikastaro batean, eta horren harira sortu behar izan dut honako blog hau.
Ez dakit zertaz idatziko dudan, baina helduen irakaskuntzan aspalditxoan nabilenez  gero, arlo horri loturiko kontuak izango dira gehien bat. Gainera, ematen du azkenaldian gure mundu honetan - helduen irakaskuntzan, jakina- zerbait aldatzen ari dela. Une erabakigarrian gaude, kazetariek esango luketen moduan. Larregitxo aukeran,  esango duzue; baina, badakizue, kazetariek ez dute jakiten neurria hartzen.
Bestetik, blogen kontu honek bazterrak nahasteko egokia ematen du; ikusita, gainera,  perretxikoen antzera sortzen direla, neurri, kolore eta "zapore" guztietakoak: zapore ederrekoak, bikainak, "deliziosuak", jangarriak, "sukaldaritzarako" balio handirik gabekoak, toxikoak,  eta baita pozoitsuak ere, oso pozoitsuak.
Lehenago, esaten zen bizitza honetan egin beharreko hiru gauza zeudela: umea ekarri, arbola sartu eta liburua idatzi. Samurrena arbola landatzearena izango da, seguruenik. Umea ekartzea, ordea, batzuei zailtxoagoa begitanduko zaie. Eta beste batzuentzat liburuak idaztea umea ekartzea baino errazagoa izango da beharbada (Euskal Herrian, bai- esango dute askok). Lehen apaizek horregatik idazten ote zuten hainbeste? (Konpentsatze aldera edo). Nire kasuan, ikastolan "ospatzen" genuen zuhaitzaren egun horietako batean aldatu nuen nire lehen zuhaitza. Umearena ere eginda daukat; seme-alaba bi ditut-eta. Liburua idaztea, berriz, -abade izateko bokaziorik  inoiz izan ez dudalako edo- zail ikusten dut. Hori dela eta, liburuaren ordez bloga proposatuko nuke, liburua idatzi beharrean norberaren bloga sortu eta bertan idaztea. Hala, bizitza honetan egin beharrekoak hauexek izango lirateke:  umea ekarri, arbola sartu eta norberaren blogean idaztea.  Ondo geratzen da, ezta?

Erantzunak:

Bidaltzailea: jonbikendi [Kidea]
Aupa Jon!!
Blogari inaugurazio idatzi ederra jarri diozu. Horrelako idatziekin aisa idatz zenezake liburu bat! Apaiza ez baina... monagiloa agian? Animo!!
Permalink-a mezu RSS 2006-11-03 @ 14:05
Bidaltzailea: hordagoabant [Kidea]
Ongi etorri, eta liburua dela, bloga dela, irakurtzeko desiatzen gaude.
Permalink-a mezu RSS 2006-11-15 @ 01:28

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

jonantxia blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution