Mezua: Eztizen-ek proposaturiko ebaluazio teknika

Eztizen-ek proposaturiko ebaluazio teknika

2007-09-28

EBALUAZIO TEKNIKA (EZTIZEN)

Helburua(k):

- Guztion partaidetza lortzea

- Aldagai desberdinak norberaren ikuspuntutik ebaluatzea

 

Garapena:

1.        Ebaluazioa era desberdinetako aurpegiak margotuz burutuko da. Ebaluatu beharrekoak kolore desberdinetako orrietan idatziko dira eta gelan sakabanatuta itsatsiko dira.

2.        Bakoitzak guztiak ebaluatu beharko ditu hiru motatako aurpegiak margotuz:

- Aurpegi tristea: ez zait gustatu, txarto egon da eta hobetu beharko da.

- Aurpegi normala: nahiko gustatu zait, hala nola egon da. Hobetu daiteke.

- Aurpegi tristea: asko gustatu zait, oso ondo egon da.

3.   Aldagai bakoitzaren orria hartu eta bertan agertzen dena edota bakoitzak jarri duena guztion artean komentatuko da.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Balorazioa

- Elkartasuna

- Errespetua

- Lankidetza

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Norberaren iritzien defentsa eta besteenak errespetatzea.

- Elkartrukeak ematea, taldekide eta koordinatzailearekin komunikatzeko gai izan.

- Elementu, egoera edo gertaeren behaketa zuzena edo zeharkakoa eta azterketa.

- Aktiboki parte hartzea.

- Ebaluatu beharreko kontzeptu desberdinak: edukiak, taldea, hizlaria, koordinatzailea...

Behar diren baliabideak:

Materialak: kolore desberdinetako orriak, boligrafoak edo arkatzak.

Giza-baliabideak: talde osoa

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Taldea motibatuta egon da?

- Koordinatzaileak, ahal izan duen neurrian, parte hartu du?

- Hizlariaren jarrera nolakoa izan da?

- Lekua egokia izan da?

- Edukiak eta metodologia aproposak izan dira?

Tresnak:

- Erabilitako materiala egokia izan da teknika aurrera eramateko?

- Teknikaren Garapen berdina mantenduz, ze nolako materiala erabili daiteke?

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)