Artxiboak: Abuztua 2007

Uraren defentsa

2007-08-20

TEKNIKAREN IZENA

Uraren Defentsa

Helburua(k):

Uraren garrantziaz jabetzea , edozertarako egunean zehar
erabiltzen dugun uraren beharra eta balioaz jabetzea.
Taldea dinamizatzeko eta honen barruan 2 taldeak egiteko dagoen eretatik bat
ikastea.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Abiadura eta atentzia landu.

Kidetasuna, harreman ona izatea.

Parte-hartzea bultzatzea.
Euskararen erabilera

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Uraren balioa ikastea.

Taldearekiko errespetua.

Espazioaren antolaketa, jolasaren mugen bitartez.

Espazioa.

Garapena:

Zelaia prestatzeko , zelaia bitan banatuko dugu eta zati
bakoitzaren amaieran 2L-ko ur botila bi jarriko ditugu , horretarako  2 modu
planteatu ditugu; batetik baga-biga higa korro batean eta bestetik , harri
horri ar eran, parte hartzaileek nahi dutena aukeratzeko.
Talde bakoitzak bere botila defendatuko du, baina zirkulu barrura sartu
gabe, beste botila botatzen saiatuko delarik.Baloia taldekideen arten
pasatuz egin behar da aurrera, baina pilota duena ezin daiteke mugitu.
Pasatzerako orduan kendu daiteke baloia.

Behar diren baliabideak:

MATERIALA:  -2L-KO  2 botila beteta
                         - borobila egiteko tiza.
                         -Zelai bat edo frontoia.

ADIN TARTEA: -6TIK GORA.
KOPURUA:12
DENBORA 10-15 MIN

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

-ahozko komentarioa , galderen bidez :
-Gustatu zaizue?
-Zaila izan da ura zaintzea?
-Etxean uraren erabilera egokirako ze hobetu daiteke?
-Zertarako erabiltzen dugu ura?
-Ze garrantzi du urak gure bizitzan eta gure ohituretan?

Tresnak:

Harrapaketa eta kooperazio jolasa

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

Harrapaketa eta kooperazio jolasa

Helburua(k):

 Ondo pasatuz gizakiak oihanaren suntsitzean duen eragina ikustea.
 taldea dinamiza tzea.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Euskararen erabilera.

Parte hartzea bultzatzea.

Kidetasuna bultzatu. Harreman ona.

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Desinibizioaren eta sormenaren balorazioa.

Azkartazuna

Mugimenduaren oinarrizko habilidadeen erabilera egotea.

Zuhaitzen balioa jokuaren bitartez landu.

Espazioaren antolaketa.

Zuhaitzen balioa.

Garapena:

Hasieran pilota batekin bakarrik arituko gara.Guztiok zuhaitzak izango gara
eta pilota duena aizkolaria. Pilota edozein pertsonak har dezake eta
zuhaitzei jaurtiz hauek moztuko ditu.(lurrean eseri beharko dira). Lurrean
dagoen zuhaitz batek pilota hartzen badu eta beste moztutako zuhaitz bati
pasatu libre geratuko da (beraien arteko kooperazioa).Jolasak ez du
bukaerarik beraz beste pilota bat sar genezake.

Behar diren baliabideak:

Leku zabal-zabala, basoa adibidez.

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

-zer gertatu da???
- Bi aizkolari badaude zer gertatzen da zuhaitzekin??
-Eta pilota zuhaitzek dutenean????

ADINA: 6tik gora
LEKUA: IREKIA ETA MATERIALA  PILOTA BAT EDO BI

KOPURUA  10ETIK GORA.

Tresnak:

Oharra:eskerrik asko Janire

Lantxak

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

LANTXAK

Helburua(k):

-Motibazioa eta taldekideen arteko erlazioak lantzea.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Partaideen arteko harremanak.

 

Partaidetza

Edukiak:

 

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Interesa, errespetua eta azkartasuna

Espazioaren antolaketa

Espazioa, taldekatzea

Garapena:

Taldea espazio baten inguruan ibilitzen joan behar da suposatuz ontzi handi batean doazela. Ontzia hondoratuko delaren egoeran daudela, koordinatzaileak lantxetan igotzeko taldekan jarri behar direla azaltzen du. Beraz, zenbaki bat esanda ahalik eta denbora gutxien erabiliz esandako zenbaki kopuruan taldekatu beharko dira denak. Lantxetan igotzeko taldeetan sartzen ez diren partaideak, lurrean eseri beharko dira arrainak balira moduan!!Horrela, zenbaki desberdinak esanez eta kideak eliminatuz.

Behar diren baliabideak:

Espazio handia

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

Arauak errespetatu

Denbora: irabazle bat edo bi geratu arte luzatu daiteke teknika.

Tresnak:

oharra: eskerrik asko Janire

Ehunzangoaren atzerako lasterketa

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

“Ehunzangoaren atzerako lasterketa”

Helburua(k):

- Elkarrekintza eta lankidetza bultzatzea

- Taldekideen artean koordinatzea

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Batez ere koordinazioa eta oreka izatea taldekideen artean. Hori izanez gero bizkortasuna lortuko baita eta horrek helmugara eramango dituelako partaideak.

Taldekideen artean elkarrekintza, lankidetza eta laguntza egotea.

 

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Jolasak aurrera egiteko gogoa jarri

- Taldekideak laguntzeko prest egon

 

- Ilaran jarrita eta taldekideen artean koordinatuz, atzeraka aurrera egin helmugara heldu ahala izateko

- Eskuma eta ezkerraren nozioa ( eskuak ondo elkartzeko)

- Ilararen ordena (noiz tokatzen zaigun jakiteko)

- Zutik eta etzan egoteko ekintzen menperatzea

Garapena:

Taldea zenbait azpitaldetan banatzen da (azpitalde guztietan taldekide kopuru berbera dagoelarik).

Azpitalde bakoitzeko taldekideek eskuak elkarri hartzen diote hanken artean (norberaren ezkerreko eskua aurrekoaren eskumako eskuarekin lotuko da eta eskumako eskua atzekoaren ezkerrekoarekin). Sortutako ilarak abiapuntuari atzealdea emanez jarriko dira.

Irteera ematerakoan, lehenengo lehiakidea (ilarako azken taldekidea dena), aurrekoari eskua askatu gabe, ahoz gora etzango da. Modu horretan, ilara aurrera egiten hasiko da bere gainetik pasatuz (bera pisatu gabe, noski). Gainontzeko taldekideek gauza bera egiten joango dira ilarak aurrera egin ahal izateko.

Guztiak zoruan etzanda daudenean zutituko dira eta mekanismo berbera errepikatuko dute. Helmugatik pasatzen den lehenengo azpitaldea izango da irabazlea.

 

Behar diren baliabideak:

Ez da materialik behar

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Norbera taldekideekin ondo konpondu da?

- Arazoak edukiz gero ondo moldatu dira aurrera egiteko?

- Bizkorrak izan dira?

- Lehiakorrak izan dira?

- Ondo pasatu dute?

Adin tartea: 8tik aurrera      Denbora:  15 min., lasterketa amaitu arte.

Tresnak:

Ez dago materialik ebaluatzeko.

Oharra: eskerrik asko Janire

Stop!!!

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

Stop!!!

Helburua(k):

Mugikortasuna bultzatzea.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Mugikortasuna

Komunikazioa

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Errespetua

Komunikazioa

Mugikortasuna lantzea, azkartasuna

Mugimendua kontzeptu bezala

Garapena:

Garapena: Harrapaketa jolasa da.Bat beste guztiak harrapatzen saiatuko da. Norbaitengana hurbilduz gero, ertsona hori harrapatua izateko zorian dagoenean STOP ohiuka dezake. Horrela pertsona hori geldi geratzen da eta momentu hortatik harrapaezina bihutzen da. STOP egoeran dagoen pertsona hori mugitu ahal izateko, norbait bere hanken azpitik pasatu beharko da.

Ez da baliabide materialik behar. Leku zabal bat izan behar da, baina mugatua.

Behar diren baliabideak:

Ez da baliabide materialik behar. Leku zabal bat izan behar da, baina mugatua.

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

ahoz

Tresnak:

Oharra: eskerrik asko Janire

Iñurri gorri- iñurri beltz

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

Inurri gorri- inurri beltz

Helburua(k):

zauden taldearekin harremanak sendotzea.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Estrategia.

 

Lagunartekotasuna.

 

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Errespetua

Agresiboa ez izatea

Bikotedekiadearekin komunikatxeko gaiizatea

Arauak errespetatzea

Jolas motaren arabera

Garapena:

Jolaskide guztiak bi taldetan banatuko dira. Talde bat inurri gorrien taldea izango da, eta, bestea, inurri beltzena. Talde bakoitzak bere inurritegia izango du: inurritegi gorria eta inurritegi beltza. Jolasa hasi aurretik jokalari bakoitzak jolasteko hiru gauza edukiko ditu: pintza, klera eta zapia.

Jolasa hasteko deia egin ondoren inurri guztiak korrika abiatuko dira beste taldeko norbait harrapatzera. Baten bat harrapatuz gero, biak ados badaude, bien arteko lehia egin behar dute. Harrapatua izan denak aukeratuko du zer lehia mota egin nahi duen: pintzarena, klerarena edo zapiarena.

Lehia mota bakoitzean jolas bana egin behar da:
PINTZAREN LEHIA: pintza
beste lehiakidearen arropan jartzen saiatu behar dute. Hori lehenengo lortzen duenak beretzat hartuko du beste inurriaren pintza. Adibidez, inurri gorriak irabazten badu, inurri beltzak bere pintza eman beharko dio.
KLERAREN LEHIA: klerarekin hanketan marra egiten saiatu behar dute. Hori lehenengo lortzen duenak beretzat hartuko du beste inurriaren klera. Adibidez, inurri beltzak irabazten badu, inurri gorriak bere klera eman beharko dio.
ZAPIAREN LEHIA: inurri bakoitzak praken atzealdean zintzilik jarriko du bere zapia. Helburua beste inurriari zapia kentzea izango da. Hori lehenengo lortzen duenak beretzat hartuko du lehiakidearen zapia. Adibidez, inurri gorriak irabazten badu, inurri beltzak bere zapia eman beharko dio.

Irabazitako pintzak, klerak edo zapiak inurritegietara eraman behar dira. Helburua inurritegietan ahalik eta gauza gehien biltzea da. Jolasak aurrera egin ahala, negoziazioak egin daitezke

Behar diren baliabideak:

Tiza batzuk, zapiak eta pintzak.

Taldeean arteko distintiboak (camisetak, koloreak....)

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

Zenbat eta material gehiago lortu gero eta hobeto.

Adin tartea: 8 urteti aurrera

Denbora: 20 min.

Tresnak:

Oharra: eskerrik asko Janire

Baloi eseria

2007-08-06

TEKNIKAREN IZENA

EHIZTARIAK

Helburua(k):

Kontaktu fisikoaren bidez taldekideen erlazioa hobetu

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

-Taldekideen autoestima eta erlazioaren garapena

 

- Kontaktu fisikoaren garrantzia erlazioaren hobekuntzarako

 

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Kontaktu fisikoa eta besarkadak apreziatzeko gogoa.

 

-Kontaktu fisikoa erabiltzea

-Errespetua

-Gorputzaren ezaguera

Garapena:

  Bi pertsona besarka-ehiztariak izango dira eta beste taldekideak espazio baten zehar sakabanatzen dira. Koordinatzailearen seinalean taldekideak bikoteka jarri behar dira, kidea besarkatuz; eta seinalea errepikatzen den bakoitzean bikoteak aldatu behar dira. Bitartean, besarka-ehiztariak taldekideak harrapatu behar dituzte, hau da, kide baten ipurdia, buruaedo hanka (adoztu zuena artean) ikutu behar dute kidea besarkada baten bila doan bitartean.

Behar diren baliabideak:

Ezer ez

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

-Parte hartze aktiboa

Tresnak:

Oharra: eskerrik asko Janire

Baloi eseria

2007-08-04

TEKNIKAREN IZENA

Baloi eseria

Helburua(k):

Entretenitzea eta mugimendua edota kirola egitea

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Azkartasuna, solidaritatea, estrategiak,

agresibitatea ...

Taldearekin estrategiak egitea eta solidaritatea

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Desinibizioaren, berezkotasunaren, plastizitatearen eta sormenaren balorazioa.

Mugimenduaren oinarrizko habilidadeen erabilera egotea

Espazioaren antolaketa

Garapena:

Pertsona batek baloia botatzen du (koordinatzaileak, irakasleak....). Taldeko norbaitek baloia hartu eta taldeko  beste bati botatzen dio, gorputzeko edozein lekutan jotzeko helburuarekin, jotzen dion horreri eseri egingo da. Eserita dagoenak baloia hartzea lortzen badu libratu egingo da eta berriro altxatu beharko da; eserita dagoela, eserita dauden gainontzekoei pasa diezaioke guztiak libratuz.

Behar diren baliabideak:

Talde bat bakarrik sortuko denez, baloi bat bakarrik behar izango da, talde gehiago izanik, talde bakoitza baloi bat izan beharko du.

Espazio mugatua.

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

Jolaskide bakoitzaren jarrera ikusiko da, taldearekiko daukan jarrera eta nola.

Arauak errespetatzea.

 

Tresnak:

Baloia erabiltzerakoan ez da ostikorik eman beharko ezta askoren artean tiraka egin, ez apurtzeko.

Adin taretea: 6 urtetik aurrera

Denbora tartea: 10 min.

Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoagatik

Nor falta da?

2007-08-04

TEKNIKAREN IZENA

Nor falta da?

Helburua(k):

Taldearen tentsioarekin amaitu nahi da. Aldi berean,barre egiteko, ridikulua egiteko beldurrari aurre egiteko eta mugimendua estimulatzeko helburua du.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

Mugitzeko eta pentsatzeko azkartasuna lantzea.Talde kideen kontzientzia edo ezagupena izatea.

 

Laguntasuna bultzatuko da, hau da, kide guztien presentzia garrantzitsua dela eta nor falta den konturatzea. Talde kontzientzia lortzea.

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

Jarrera aktiboa eta dinamikoa izatea. Beldurra gainditu eta konfiantza sortu taldean

 

Mugimendua