Egilea: Ane Perez
Bingo! | |
Helburua(k): - Modu dinamiko batean, taldekideen izenak ikastea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Memoria.
|
|
Behar diren baliabideak: | |
- Papera - Boligrafoa | |
Jolasaren garapena: | |
Bingoan jokatzea bezalakoa litzateke. Partaide bakoitzak bere izena paper batean jartzen du eta dinamizatzaileari ematen dio. Dinamizatzaileak aurretiaz bi taula egin beharko ditu. Batean, partehartzaile bakoitzaren izena jarri beharko du, berak nahi duen ordenarekin. Bestean, taula huts bat marraztuko du. Azken hau, partehartzaile bakoitzari emanez. Orduan, hauek, beraien taldekideen izenak jarri beharko dituzte taula hutsean, gogoratzen dituzten ordenaren arabera. Argi dago beraz, irabazlea izango dela, dinamizatzaileak jarritako izenen ordenak, bat egiten duenean berak jarritakoarekin. | |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Etorri, etorri dantzatzen edo abesten baina etorri | |
Helburua(k): Taldekideen izenak ikastea ,sormena garatzea eta lotsa alde batera uztea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Sormena. | Talde izaera |
Behar diren baliabideak: | |
Aulkiak | |
Jolasaren garapena: | |
Bakoitza aulki batean eseritako da eta korroan kokatuko dira. Korroan dagoen pertsona batek ondorengo hau esango du: “ ni ...... naiz eta nire aulkian ....... jesartzea nahi dut eta korrika , dantzatzen ... etortzea nahi dut”. Ondoren lekuz aldatuko dira eta dantzatzen edo kantatzen lekuz aldatu denak jokoa jarraituko du. | |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Aurkeztu gaitezen isilean | |
Helburua(k): - Taldekideen izenak ikastea | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
- Memoria - Parte hartzea bultzatzea
| Besteenganako jakinmina eta interesa adieraztea
|
Behar diren baliabideak: | |
Bizkaralde gabeko bankuak
| |
Jolasaren garapena: | |
Hasieran bankuetan kokatuko gara, bankuekin borobil bat eginez. Aurkezpena egin eta jolasa azalduko dugu. Bankuen gainean, zutik jarriko gara eta izenen arabera, alfabetikoki sailkatuko gara. Baina hau guztia hitz egin gabe eta bankutik jaitsi gabe egingo dugu. Norbait ahulkitik jausi ezkero bakoitza hasierako tokira bueltatu beharko da jokoa berriro hasiz.
| |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Kualitateen izenak | |
Helburua(k): - Pertsonen izenak ikastea - Pertsonak ezagutzea. - Ingurugiro egokia sortzea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Partehartzerako komunikazioa erraztu.
| Komunikazioa |
Behar diren baliabideak: | |
Ez da espazio handirik behar. | |
Jolasaren garapena: | |
Pertsona bakoitzak bere izena esango du, eta horrekin batera bere inizialarekin hasiko den kualita bat. Hurrengoak aurrekoak esandako izena eta kualitatea esango ditu jarraian bere izena eta inizialarekin hasiko den kualitate bat esanez. Horren ostean, hirugarrenak, lehenengo eta bigarren partaideen izen eta kualitateak esango ditu berak ere bereak esanez. Horrela partaide guztiak egin arte. | |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Gustura zaude zure auzokoekin? | |
Helburua(k): - Taldekideen izenak finkatzea (taldea denbora gutxi badarama elkarrekin) - Harreman parte-hartzailea erraztea - Giro lasaia bultzatzea - Ondo pasatzea
| |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
. Bizkortasuna
| Besteenganako errespetua izatea.
|
Behar diren baliabideak: | |
Aulkiak. Taldekide guztiek bat izango dute, batek izan ezik. | |
Jolasaren garapena: | |
Partaide guztiak borobilean eseriko dira bat izan ezik, erdian egongo dena. Horrek jokoari hasiera emango dio beste bati galdetuz: “gustura zaude zure auzokoekin?”.
Erantzuna ezezkoa bada, beste bi pertsonen izenak esan beharko ditu oraingo auzokoak direnekin aldatu ahal izateko. Bitartean, erdian dagoen partaidea leku bat hartzen saiatuko da.
Erantzuna baiezkoa izatekotan, taldekide guztiak leku bat mugituko dira eskumara. Baiezko hiru erantzun jarraian entzuten direnean (nahiz eta taldekide desberdinek esan) borobilean dauden guztiak tokiz aldatuko dira (alboetako tokiak hartu gabe). Bitartean, erdian dagoenak aprobetxatu beharko du leku bat hartzeko.
| |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Mazedonia | |
Helburua(k): - Taldekideen izenak ezagutzea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Taldekideen izenak ongi ezagutu eta menperatzea.
| Interesa adieraztea |
Behar diren baliabideak: | |
Ez da materialik behar. | |
Jolasaren garapena: | |
Borobilean jarri behar dira guztiak. Partaide bakoitzaren ezkerreko pertsona LIMOIA izango da eta eskumakoa berriz LARANJA. Partaide bat borobileko erdialdean kokatuko da eta borobileko pertsona bati laranja edo limoia esanez honek albokoen izenak esan beharko ditu. Okertzen bada erdira joango da eta jokuak aurrera jarrituko du.
| |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Nor naiz ??? | |
Helburua(k): - Taldekideak hobeto ezagutzea - Giro entretenigarria sortzea - Bakoitzaren nortasunaren zati bat ezagutzea
| |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
- Nork bere burua onartu - Aniztasuna onartu - Interesa azaldu
| - Lagunartekotasuna - Errespetua |
Behar diren baliabideak: | |
- Materialak: orriak edo kartulinak, arkatzak edo boligrafoak eta kutxa bat. - Giza-baliabideak: talde osoa, moderatzailea
| |
Jolasaren garapena: | |
Bi modutan egin daiteke: 1. Bi talde eginez (lehiaketa): talde bakoitzak beste taldearen partaideak asmatu beharko ditu. 2. Talde handian: bakoitzak paper bat kutxa batetik hartu beharko du eta ezaugarriak irakurri ondoren pertsona hori nor den asmatu. Moderatzaile baten rola sar daiteke papera irakurtzeko. Era horretan letragatik ezin izango litzateke asmatu. Aldagaien adibideak: adina, anai-arreba kopurua, mutil edo neska lagunik? | |
Maleta | |
Helburua(k): - Taldeko partaide guztien izenak ezagutzea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Memoria eta interesa | Parte hartze aktiboa bultzatzea |
Behar diren baliabideak: | |
- Maleta baten marrazkia paper batetan.
| |
Jolasaren garapena: | |
Borobilean jarri behar dira taldeko partaide guztiak.Paperez egindako maleta bat egongo da; maleta egokitzen zaion partaideak bere izena, gogoko bidaia bat eta zer eramango lukeen esan beharko du. Horrela bakoitzaren datu guztiak maletan sartuz joango dira eta hurrengoek aurrekoek esandakoa errepikatu beharko dute. Horrela denak amaitu arte.
| |
Oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jokoarengatik
Puxikekin jolasten!!! | |
Helburua(k): Parte hartzen duten partaideak ezagutzea eta beraien izenak ezagutzea. | |
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak |
Jarrera irekia bultzatu. | Talde izaera |
Behar diren baliabideak: | |
- Puxikak - Errotulagailu permanenteak | |
Jolasaren garapena: | |
Partehartzaile bakoitzari puxika bat egokituko zaio eta errotulagailuz bere izena idatziko du bertan. Korroan daudelarik puxikak erdialdera botako dituzte eta bakoitzak berea ez den puxika bat hartuko du. Ondoren, erditik hartu duen globo hori, dagokion pertsonari eman beharko dio. Bakoitzak bere puxika duenean banan banan bere izena altuan esango du gainontzeko taldekideek entzuteko. | |
oharra: eskerrak Janire Zubiaur-i jolas honengatik
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienek iksten ez dabelako,dakienek berba egiten ez dabelako baino"

![]()