Egilea: Ane Perez
TEKNIKAREN IZENA : ARTEA
| |||
Helburua(k): ¨Kideak era baten edo bestean egindako jolas , dinamika , lekua ... ebaluatzea lotsarik gabe.
Garapena: Edozein material hartuko dugu eta ebaluatzen diren kontzeptu edo gauza guztiak ebaluatzeko orduan monumentu bat egin beharko dute.Hau da adibidez , lekua ebaluatu behar dugunean parte hartzaileak monumentu bat egin beharko dute daukaten materialaren bidez.Hori bai iruditu zaien arabera. | |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
- Egindako gauzak ebaluatzen jakitea
| - Kidekotasuna
| ||
Edukiak: | |||
Jarrerazkoak | Prozedurazkoak | Kontzeptualak | |
- Parte hartzea , ebaluatzea guztion onerako izango da eta.
| - Monumentuak egin kritikotasunez | - Lotsa kentzea | |
Behar diren baliabideak: | |||
Materiala : -Edozein material mota erabili dezakete monumentua egiteko.Hori bai dauden tokian ikusita , horren arabera monumentua egin.
| |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: Ebaluatzeko teknika hau ebaluatzeko orduan , ahoz egingo dugu.Parte hartzaileak ebaluatzeko tresna hauxe zer iruditzen zaien esan beharko dute eta erabilgarria den. | |||
Tresnak: Ebaluatzeko materialik ez dugu behar ahoz egingo dute eta.Teknika guztirako denbora 20 minutukoa izango da edo guztion iritzia entzun arte
| |||
TEKNIKAREN IZENA : EGURALDIA | |||
Helburua(k): Saioa nola irten den ebaluatzea gauza positibiak eta negatiboak adieraziz
Garapena: Bost kartel desberdin marraztu behar dira eta hauek gela guztian zehar zabalduta egongo dira. Karteletako marrazkiak eguraldiaren aldeketekin zerikusia izango dute. Bakoitza bere iritziaren arabera kartel baten inguruan edo bestean jarriko da | |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
- Ondo iruditu zaiguna eta txarto iruditu zaiguna esanez taldearen hobekuntzarako iritzia ematea.
| - Kidekotasuna - Errespetua | ||
Edukiak: | |||
Jarrerazkoak | Prozedurazkoak | Kontzeptualak | |
- Parte hartzea , ebaluatzea guztion onerako izango da eta.
| - Kartelen inguruan jarri, pentsatzen dugunaren arabera | - Lotsa kentzea | |
Behar diren baliabideak: | |||
- Kartulina eta margoak kartelak egin ahal izateko.
| |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: Ebaluatzeko teknika hau ebaluatzeko orduan , ahoz egingo dugu , leku batean koaktu ostean .Parte hartzaileak ebaluatzeko tresna hauxe zer iruditzen zaien esan beharko dute eta erabilgarria den.
| |||
Tresnak: Ebaluatzeko materialik ez dugu behar ahoz egingo dute eta.Teknika guztirako denbora 20 minutukoa izango da edo guztion iritzia entzun arte
| |||
EBALUAZIO TEKNIKA (BINGEN)
| |||
Helburua(k): - Denon ahotsak entzutea - Ebaluazioa errespetuz ematea
Garapena: KARTEL BATZUK JARRI (KARTULINAK): Pegatina berdeak ados, pegatina horiak hala nola eta gorriak ezadostasuna adieraziko dutelarik.
| |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
- Adierazpena - Elkartasuna | - Komunikazioa - Errespetua | ||
Edukiak: | |||
Jarrerazkoak | Prozedurazkoak | Kontzeptualak | |
- Besteen iritziak ezagutzeko jakinmina eta interesa - Besteekiko errespetua | - Aktiboki parte hartzea
| - Ebaluatu beharreko kontzeptu desberdinak: edukiak, taldea, hizlaria, koordinatzailea... | |
Behar diren baliabideak: | |||
- Kartulina - Pegatinak | |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: - Taldeak parte hartze egokia izan du? - Koordinatzailearen jarrera nolakoa izan da? - Hizlariaren jarrera nolakoa izan da? - Lekua ekintza aurrera eramateko egokia izan da? - Edukiak eta horiek lantzeko erabilitako metodologia egokia edo aldagarria? | |||
Tresnak:Erabilitako materiala kalitatezkoa eta ona izan da? | |||
EBALUAZIO TEKNIKA (EZTIZEN) | |||
Helburua(k): - Guztion partaidetza lortzea - Aldagai desberdinak norberaren ikuspuntutik ebaluatzea
Garapena: 1. Ebaluazioa era desberdinetako aurpegiak margotuz burutuko da. Ebaluatu beharrekoak kolore desberdinetako orrietan idatziko dira eta gelan sakabanatuta itsatsiko dira. 2. Bakoitzak guztiak ebaluatu beharko ditu hiru motatako aurpegiak margotuz: - Aurpegi tristea: ez zait gustatu, txarto egon da eta hobetu beharko da. - Aurpegi normala: nahiko gustatu zait, hala nola egon da. Hobetu daiteke. - Aurpegi tristea: asko gustatu zait, oso ondo egon da. 3. Aldagai bakoitzaren orria hartu eta bertan agertzen dena edota bakoitzak jarri duena guztion artean komentatuko da. | |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
- Balorazioa - Elkartasuna | - Errespetua - Lankidetza | ||
Edukiak: | |||
Jarrerazkoak | Prozedurazkoak | Kontzeptualak | |
- Norberaren iritzien defentsa eta besteenak errespetatzea. - Elkartrukeak ematea, taldekide eta koordinatzailearekin komunikatzeko gai izan. | - Elementu, egoera edo gertaeren behaketa zuzena edo zeharkakoa eta azterketa. - Aktiboki parte hartzea. | - Ebaluatu beharreko kontzeptu desberdinak: edukiak, taldea, hizlaria, koordinatzailea... | |
Behar diren baliabideak: | |||
Materialak: kolore desberdinetako orriak, boligrafoak edo arkatzak. Giza-baliabideak: talde osoa | |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: - Taldea motibatuta egon da? - Koordinatzaileak, ahal izan duen neurrian, parte hartu du? - Hizlariaren jarrera nolakoa izan da? - Lekua egokia izan da? - Edukiak eta metodologia aproposak izan dira? | |||
Tresnak: - Erabilitako materiala egokia izan da teknika aurrera eramateko? - Teknikaren Garapen berdina mantenduz, ze nolako materiala erabili daiteke? | |||
TEKNIKAREN IZENA: Urtaroak | |||
Helburua(k): Ikas-prozesua ebaluatzea.
Garapena: Gela bateko lau izkina lau urtaroak izango dira, uda, udaberria, udazkena eta negua. Ikas-prozesuan eman diren une desberdinak aipatuko dira eta partaide bakoitzak une horretan nola sentitu den bere gorputza izkina (urtaro) batean ipiniz adieraziko du. Imajinatu beharko dugu praka motzak eta kamiseta daramagula, urtaroen subjektibotasuna objektiboagoa izateko. Partaide bakoitzari galdetuko zaio bere aukeraketaren zergatia. | |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
-Azalpenak erraztasunez eman
| -Auto-balorazioa -Errespetua -Talde-balorazioa
| ||
Edukiak: | |||
Jarrerazkoak | Prozedurazkoak | Kontzeptualak | |
-Aditasuna -Azalpenak erraztasunez eman
| -Urtaroen bidez ikas-prozesua ebaluatu. | -Ebaluazioa | |
Behar diren baliabideak: | |||
- Edonon egin daiteke, lau puntu zehatz finkatzen baditugu.
| |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: - Partaidetzarako interesa eta metodoarenganako egokitasuna. | |||
Tresnak:
| |||
TEKNIKAREN IZENA: SEMAFOROA | |||
Helburua(k): - Taldekideen gogo-aldartea nola dagoen ikustea. - Taldearen egoera nola dagoen ebaluatzea.
Garapena: Taldearekin zerikusia duten baloreak, ikas giroa, etab. dituzten esaldi batzuk irakurtzen dira. Ados badago kolore berdeko objektua altxatuko da, ados ez badago gorria, eta dudan badago anbar kolorekoa. Komenigarria da ere, gertatu den guztia komentatzea eta bakoitzak bere iritzia ematea.
| |||
Garatu nahi diren gaitasunak | Bultzatuko diren baloreak | ||
-Beste pertsona batzuen aurrean bere iritzia ematen ikastea. -Balorazioa -Adierazpena
| -Errespetua. -Kritika, azterketa, bereizgoa -Komunikazioa, kanporapena. | ||
Behar diren baliabideak: | |||
- Espazio zabala, taldekide guztiak ondo ikusteko moduan. - Kartoi mehe, puxika edo kartak (berde, gorri eta anbar kolorekoak). | |||
Zelan ebaluatuko den: | |||
Adierazleak: - Taldearen egoera ebaluatzea.
| |||
Denbora: - 20 minutu gutxi gora-behera, taldearen arabera.
| |||
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienek iksten ez dabelako,dakienek berba egiten ez dabelako baino"

![]()