Bart gauean Euskadi Irratian, Susana Mujikak aurkezten duen Deja Vu saioan, azaldu nintzen bideojokoei buruz hitzegiten. Elkarrizketa bat egin zidaten lehenago eta gero Itziar Arangurenek erreportaia bat egin zuen neure ahotsa bertan sartuta, Londresen ospatuko den Game On erakusketa aitzaki hartuta.
Ez nekien Londresen holako erakusketa bat egongo zenik, eta horregatik apur bat googleatu ondoren euren webgunea bisitatu dut. Insteresgarria izango da erakusketa hori dudarik gabe, bideojokoen historia errepasatuko dutelako 40 urtetan zehar, 1962tik 2002ra.
Erreportaia entzuteko sakatu play botoiari edo jeitxi mp3 fitxategia esteka HONETATIK
Aldiro bideojokoen munduko berriak, jokoen analisiak eta aisia digitalaren inguruan egindako euskarazko podcast edo i-rratsaioa estilo ezberdinetako musika libreaz nahasturik. Entzule Mapa