2006-10-26

Permalink 20:20:15, Atalak: jokopod  

Bideojokoen inguruan hitzegiten Deja Vu saioan.

Bart gauean Euskadi Irratian, Susana Mujikak aurkezten duen Deja Vu saioan, azaldu nintzen bideojokoei buruz hitzegiten. Elkarrizketa bat egin zidaten lehenago eta gero Itziar Arangurenek erreportaia bat egin zuen neure ahotsa bertan sartuta, Londresen ospatuko den Game On erakusketa aitzaki hartuta.

Ez nekien Londresen holako erakusketa bat egongo zenik, eta horregatik apur bat googleatu ondoren euren webgunea bisitatu dut. Insteresgarria izango da erakusketa hori dudarik gabe, bideojokoen historia errepasatuko dutelako 40 urtetan zehar, 1962tik 2002ra.

Erreportaia entzuteko sakatu play botoiari edo jeitxi mp3 fitxategia esteka HONETATIK

----------

2006-04-23

Permalink 17:42:39, Atalak: jokopod  

Jokopod 3. saioa

Archive.org fitxategiak ostatatzeko zerbitzuarekin arazo bat izan ondoren,hemen duzue Jokopod-en podcast berri bat. Saio honetan bideojokoen azken albisteak, BurnOut Revenge jokoaren analisia, Retrospektiba atala Atari-ri buruz eta musika librea The Electronic Church Blues band taldearen eskutik izango dugu.

Aipatutako estekak:

Nola entzun?

  • Klik egin HEMEN eta zuzenean zure disko gogorrera jeitziko da mp3 audio fitxategia.
----------

2006-03-20

Permalink 18:41:52, Atalak: jokopod  

Jokopod 2.Saioa

Hilabete bat igaro ondoren hemen dago Jokopod-en bigarren alea deskargatzeko prest.Bidejokoen berriak,frozen bubble, Sega master System eta beste kontu batzuk egongo dira entzungai.
Punk Ska doinuak aldiz Guarapita taldearen eskutik, Musicalibre.info gunetik hartuta creative commons lizentziarekin.

Aipatutako estekak:

Nola entzun?


CC SymbolCC Symbol
This post is licensed under a Creative Commons License.

----------

2006-02-12

Permalink 19:11:13, Atalak: jokopod  

Jokopod 1. saioa

Lehenengo saioa izango dugu hau, eduki hauekin:
-Berriak: Astean zehar bildutako berri eta nobedade aipagarrienak
-Analisia: Nintendo DS-ren Mariokart DS aztertuko dugu
-Retrospektiba: Podcast honi retro ukitua emateko, Nintendoren NES 8 bit-etako bideokontsolaz arituko gara.
-Entzuleen txokoa: Atal hau betetzeko zuen laguntza eskatzen dizuet, zuek jolastutako jokuen analisiak, iruzkinak, audiomezuak helbide honetara bidaliz jokopod@gmail.com
-Musika Magnatune.com gunetik artu dut horaingoan ere, Roots of Rebelion talde metaleroa izango dugu entzungai.

Aipatutako estekak:

Nola entzun?


CC SymbolCC SymbolCC Symbol
This post is licensed under a Creative Commons License.

----------

2006-02-04

Permalink 18:06:09, Atalak: jokopod  

Jokopod 0. saioa frogatzen..

Bideojokoei buruz I-rratsaio bat egitera animatu naiz eta hemen daukazue lehenengo alea. 0. Saioa da hau eta dena ondo doan jakiteko froga bezala argitaratu dut.

Hurrengo saioetan parte hartu nahi baduzu idatzi e-posta helbide honetara jokopod@gmail.com

Musika Barbara Leoni-ren eskutik dator eta magnatune.com gunean aurkitu dezakezu.

*Jokopod 0.saioa entzun (MP3 128 kbps 20.8M)
*Jokopod 0.saioa entzun (OGG 15.6M)
*Jokopod 0.saioa entzun (MP3 64 kbps 10.4M)

CC SymbolCC SymbolCC Symbol
This post is licensed under a Creative Commons License.

----------

Jokopod

Aldiro bideojokoen munduko berriak, jokoen analisiak eta aisia digitalaren inguruan egindako euskarazko podcast edo i-rratsaioa estilo ezberdinetako musika libreaz nahasturik. Entzule Mapa

Podcast hau sindikatu

Bilaketa

Atalak

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution