Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-26

Permalink 13:54:29, Atalak:  

Sagardotegiko fauna

Sagardotegiko faunari buruzko irratsaioa entzun dugu gaur euskaltegian. (Hemen)

Itxura denez, lau animalia mota daude sagardotegietan.

Sagardozale tradizionalak: 40 urtetik 60 urtera bitartekoak dira, eta astegunetan talde txikitan joaten dira, eta normalean gizonak dira.Sagardoa edateko postura berezia daukate: kupeletik gertu, hankak zabalik eta ondo asentatuta. Nagusiaren lagunak dira, eta horregatik kupel berezietatik dastatzen dute.

Sagardozale tradizional gazteak: 20 urtetik 30 urtera bitartekoak dira gazte hauek. Normalean gizonezkoak dira. Bere arropa sport estilokoa da: bakeroak eta kamiseta. Edan eta gero esaten dute "guay", "de puta pena"... hiztegia aldatzen dute eta zaharrengandik ikasten dute.

Sagardozale berriak: Duela 3 edo 4 urte hasi ziren sagardotegira joaten. Lanbide liberala daukate: batzuetan sport jantzita doaz, eta beste batzuetan korbata eta trajearekin doaz. Lehenengo, edalontzia  pixka bat betetzen dute, gero usaindu eta dastatu,ardoa bezala. Eta bukaeran ardoa eskatzen dute.

Talde handiak: talde hauek autobusez etortzen dira. Euskaltegiko taldeak, kulturtaldeak, bertso eskolak eta abar. Talde hau ez doa bakarrik ondo pasatzera, euskal kultura entenditzera baizik. Trikitixa eramaten dute eta koaderno bat euskal abestien letrekin ere bai.



Bestelako animalia motarik ezagutzen al duzu?
Eta zu, zein taldetakoa zara?
----------

2007-01-16

Permalink 16:29:42, Atalak:  

Ezagutzen dituzue?

Interneten saltseatzen ari nintzen bitartean, beasaindar batek egindako bloga aurkitu dut (Hemen). Ezagutzen dituzue hor aipatzen diren izenak eta musika taldeak? Zer dakizue horiei buruz?


----------

2007-01-11

Permalink 11:11:48, Atalak:  

Arropa zaharrekin, zer?

Orain, merkealdian gaude. Ia denok erosten dugu arropa berria. Badakigu gehiago erabiliko ez dugun arropa daukagula etxean. Zer egiten dugu arropa zaharrekin? Ideia on bat da edukiontzi zurietan botatzea, gero birziklatzeko. Horrela, beste pertsona batzuek aprobetxatu dezakete. Beasainen San Inazio kalean, Igartza-Oleta kalean, Tren geltokian eta Porterian daude kontenedore zuriak.



Eta zuk, zer egiten duzu arropa zaharrekin?
Arropa gehiegi erosten dugu?
Edukiontzi zuriak erabiltzen dituzu?
----------

jikasleak blog

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasleak gara.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution