Itzubaltzeta / Romo herriak Gazte Egunaren III. edizioa ospatuko du bihar, larunbata. Ekimena laugarren urteurrena betetzen duen gure Itzubaltzeta gaztetxeak antolatu du eta bertan ume, heldu eta, batez ere, gazteentzako kultur eskaintza parte-hartzaile, askotariko eta zabala izango da, hiru gune ezberdinetan. Jolasak, jokuak eta kirolek Herri Gunea izendatu duten Santa Eugenia plaza hartuko dute. Era berean, munduko borrokak, hip-hop eta herriko eragileen lana Borroka Gunean, elizan, topatu ahal izango dira. Hirugarren gunean, Areetako Xake plazan kokatuko duten Kultur Gunean, herrietako musika, graffitiak, herri kirolak, bertsolariak eta azoka izango dira. Azkenik, herri bazkaria, pailazoak, trikipoteoa eta Hesian eta D.A.R. taldeen kontzertuak osatuko dute, erromeriarekin batera, eguneko egitaraua. Itzubaltzeta / Romoko Gazte Eguna Gazte Enbata konpartsa eta aisialdi taldeak abiatu zuen 2005ean, elkartearen bosgarren urteurrenarekin batera. 2007an utzi zion egiteari eta aurten gaztetxetik berreskuratu dugu.

HESIAN!

DALE KE AUN RESPIRA! (DAR)

ERROMERIA FREDI ETA LAGUNEKIN....
... ETA ASKOZ GEHIAGO!
.... HEMEN!
.... ITZUBALTZETA GAZTETXEAN!!!!
Egitaraua:Larunbata, urriak 11, Gazte Eguna12:00etatik 14:00etara, eskalada-murrua, puzgarriak, tirolina, tailerrak, ping-pong eta mahai-futbola (Herri Gunean, Santa Eugenia plazan)
12:00etatik 14:00etara, munduko borrokak, hip-hop eta eragileak (Borroka Gunean, elizan)
12:00etatik 14:00etara, musika folk, grafittilariak, harrizulatzaileak, bertsolariak eta herri azoka (Kultur Gunean, Areetako Xake plazan)
15:00etan, herri bazkaria, pailazoak eta trikipoteoa herrian zehar.
21:00etan, kontzertua: Hesian, D.A.R. eta Fredirenak erromeria taldea.
Igandea, urriak 12, IV urteurreneko azken eguna14:00etan, lehiaketa gastronomikoa (gaztetxean)
16:00etan, espekulatzaileari tiro (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, film laburren emanaldia: "Ahora" eta "Muchos cuerpos para un funeral" (Santa Eugenia plazan)
Lau urtez... herria astintzen!