Artxiboak: Urria 2008

2008-10-14

Permalink 20:51:11, Atalak: Itzubaltzeta  

"Preso bat, egunkari bat" jaialdia ostiralean gaztetxean



Euskal Herritik urrun sakabanatuta dauden Traparango hiru presoek egunerokotasunez Euskal Herriko bizitza jarraitu ahal izan dezaten, "Preso bat, egunkari bat" kanpaina abiatu dute Trapagarango Basetxe gaztetxea eta bertako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Lehenengo ekimena ostiralean honetan, hilak 17, Itzubaltzeta gaztetxean egingo den jaialdia izango da.

Hiru euroko sarreraren truke, Itziarren Semeak Mungiako ska-reggae-punk musika talde gaztearen doinuez eta La Parockia Meatzaldeko rock&roll biziaz gozatu ahal izango da. Kontzertua gaueko 9etan hasiko da eta bertan aterako den dirua Coruñako Curtis-Texeiro, Kordoba eta Badajozeko espetxeetan dauden Zigor Blanco, Oscar Calabozo eta Nerea Garaizarri egunkari baten urteko harpidetza bana ordaintzera bideratuko dute.

Hasieran, kontzertua Trapagaranen bertan egitekoa zen, baina Basetxeko auzokide batek jarritako oztopoengatik beste leku bat bilatu behar izan zuten. Antolatzaileek zabaldu dutenez, "Erromoko gazteen elkartasunari esker" azken momentuan Itzubaltzetan egitea lortu da. Dena den, kanpainak jarraipena izango du datozen hilabeteetan.
----------

2008-10-10

Permalink 18:10:15, Atalak: Itzubaltzeta  

Eta bihar... espero zenutena... III Gazte Eguna!

Itzubaltzeta / Romo herriak Gazte Egunaren III. edizioa ospatuko du bihar, larunbata. Ekimena laugarren urteurrena betetzen duen gure Itzubaltzeta gaztetxeak antolatu du eta bertan ume, heldu eta, batez ere, gazteentzako kultur eskaintza parte-hartzaile, askotariko eta zabala izango da, hiru gune ezberdinetan. Jolasak, jokuak eta kirolek Herri Gunea izendatu duten Santa Eugenia plaza hartuko dute. Era berean, munduko borrokak, hip-hop eta herriko eragileen lana Borroka Gunean, elizan, topatu ahal izango dira. Hirugarren gunean, Areetako Xake plazan kokatuko duten Kultur Gunean, herrietako musika, graffitiak, herri kirolak, bertsolariak eta azoka izango dira. Azkenik, herri bazkaria, pailazoak, trikipoteoa eta Hesian eta D.A.R. taldeen kontzertuak osatuko dute, erromeriarekin batera, eguneko egitaraua. Itzubaltzeta / Romoko Gazte Eguna Gazte Enbata konpartsa eta aisialdi taldeak abiatu zuen 2005ean, elkartearen bosgarren urteurrenarekin batera. 2007an utzi zion egiteari eta aurten gaztetxetik berreskuratu dugu.



HESIAN!



DALE KE AUN RESPIRA! (DAR)



ERROMERIA FREDI ETA LAGUNEKIN....


... ETA ASKOZ GEHIAGO!

.... HEMEN!

.... ITZUBALTZETA GAZTETXEAN!!!!


Egitaraua:


Larunbata, urriak 11, Gazte Eguna
12:00etatik 14:00etara, eskalada-murrua, puzgarriak, tirolina, tailerrak, ping-pong eta mahai-futbola (Herri Gunean, Santa Eugenia plazan)
12:00etatik 14:00etara, munduko borrokak, hip-hop eta eragileak (Borroka Gunean, elizan)
12:00etatik 14:00etara, musika folk, grafittilariak, harrizulatzaileak, bertsolariak eta herri azoka (Kultur Gunean, Areetako Xake plazan)
15:00etan, herri bazkaria, pailazoak eta trikipoteoa herrian zehar.
21:00etan, kontzertua: Hesian, D.A.R. eta Fredirenak erromeria taldea.

Igandea, urriak 12, IV urteurreneko azken eguna
14:00etan, lehiaketa gastronomikoa (gaztetxean)
16:00etan, espekulatzaileari tiro (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, film laburren emanaldia: "Ahora" eta "Muchos cuerpos para un funeral" (Santa Eugenia plazan)

Lau urtez... herria astintzen!
----------
Permalink 18:05:33, Atalak: Itzubaltzeta  

Mila esker, Gotzon!



Laugarren urteurrenaren harira, Itzubaltzeta gaztetxeak Gotzon Garate zenari publikoki eskertzen dio euskararen alde egindako auzolan aparta. Tartean, orain dela hamar bat urte Bereterretx elkarteak antolatutako hitzaldian 1978an Getxoko Udalak baztertutako herriko antzinako toponimia euskaldunaren berri eman eta sustatzeko deia egin izana. Gaur egun, Gotzoni esker gara Itzubaltzeta gaztetxea. Adiorik ez, Gotzon, gero arte eta mila esker baizik.
----------

2008-10-01

Permalink 22:10:40, Atalak: Itzubaltzeta  

4 urtez... herria astintzen!

----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution