Mezua: Itzubaltzetan bizi nahi dugu!

2008-09-29

Permalink 19:53:39, Atalak: Itzubaltzeta  

Itzubaltzetan bizi nahi dugu!

Guaitoek ere etxebizitzaren eske

Etxebizitzaren egoera ikusita, batez ere gazteriari begira, Itzubaltzeta Gaztetxeko Gazte Asanbladatik honen inguruko borroka bat hasteko beharra sentitzen dugu, etxebizitza eskubidea eta ez pribilegioa dela aldarrikatzeko.

Gazteria "ama-aita" hotelera kondenatuta.

Argi dago gazteria independizatu behar dela (EAEko gazteriaren kontseiluaren arabera, %89), baina ezinean gaude!! Etxebizitzaren prezioa 1998tik %91 eta soldatena berriz %27a igo dela argi eta garbi erakusten duen moduan (La Caixa 08). Erromon, metro karratuaren bataz besteko prezioa 4.257€koa da, eta inolako egonkortasunik gabeko gazteok ordaindu beharrean gaude. Izan ere, INEMeko 2006ko datuen arabera lan kontratuen %66 aldi baterako dira.

Egoera hau ez da naturala, baizik eta negozio bilakatu den eskubide baten urraketarena, etxebizitzaren alegia.

Honela banatzen da etxebizitzaren prezioa merkatu librean:
·%60a zoruaren balorea (atera kontuak lur zoruen birkalifikazioaren negozioaz!!).
· %25a konstruktorek eramaten dute (euren gastu guztiak barne).
·%15a zergak.

Bestetik, esan behar da bankuek, espekulatzaileek (eraikitzen diren etxebizitzen herena espekulaziorako da), inmobiliariek eta abarrek ere negozio honetan parte hartzen dutela. Horregatik guztiorregatik, EAEn, hipoteka baten bataz besteko iraupena 26 urtekoa da. Hala ere, interesak direla eta ia bikoizten da, gutxi gora-behera 92 milioietara ailegatuz. Dena dela, gazteria erostearen ezintasunean aurkitzen denez, alokairura jotzen du normalean, auzoan bizitzeko gutxienez 800€ ordaintzera beharturik.

Zer "alternatiba" saltzen digute?

Askotan, BOEz (Babes ofizialeko etxeak) hitz egiten da, baina hauek gazteontzako irtenbide bat izatetik urruti daude, zozketa huts bat direlako. Zozketa honetan parte hartu ahal izateko gutxieneko soldata urteko 9.000€koa da, lanbide arteko gutxieneko soldata 7.200€ den bitartean. Horrela, behartsuenak loteria honetan parte hartu barik geratzen dira. Bestetik, gehieneko soldata parte hartu ahal izateko 43.000€koa da (nork kobratzen du halakorik??!!).

Zozketa hau, askotan aldez aurretik hitzartuta dagoena, etxebizitzaren negozioa zilegitzea dakar soilik, herritarrak pozik edukiz, etxe bat tokatzearen zain!! Horregatik, BOEek, eraikuntzaren negozioa betikotzea baino ez dakarrela uste dugu. Oso adibide garbia Getxoko LZParena ("lurralde zati plana") da, zeinek gutxienez 7.000 etxeren eraikuntza aurreikusten duen Azkorrin, herriko azken baserri gunea suntsituz.

Itzubaltzetako Gazte Asanblada, Azkorriko txaleten eraikuntzaren aurka agertzen da, lehenago Getxon dauden 3.500 etxebizitza hutsei irtenbidea eman beharko litzatekeelako. Izan ere, etxe berriak eraiki arren hauen prezioa ez da jaisten.

Konklusioa

Egoera honen aurrean, gazteoi batzea eta borrokatzea beste irtenbiderik ez zaigu geratzen, inork ez digulako ezer oparituko.

"Bizitza ederregia da makurturik emateko"

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution