Mezua: Bihar arratsaldean laugarren urturreneko aurkezpena eta 11n Gazte Eguna!

2008-09-29

Permalink 20:55:05, Atalak: Itzubaltzeta  

Bihar arratsaldean laugarren urturreneko aurkezpena eta 11n Gazte Eguna!



"Lau urtez... herria astintzen!"
lelopean, Itzubaltzeta gaztetxeak laugarren urteurrena ospatuko du bihar hasi eta urriaren 12ra arte. Urtebetzeaz gozatzeko jardunaldiak bihar arratsaldean aurkeztuko dugu Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaleko gaztetxean bertan, 19:30ean. Handik aurrera, hitzaldiak, antzezlanak, abesbatza eta kantautoreen emanaldiak, manifestazioa, zinema, gastronomia saioak eta urriaren 11n herrian ospatuko dugun Gazte Eguna izango dira gazte zein ez hain gazteei egindako eskaintzaren osagaiak.

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea, izen hori daraman bigarren gaztetxea da, izan ere, sei hilabetez jardun ondoren, 2004ko irailaren 27an Getxoko Udalaren aginduz, Ertzaintzak Santa Eugenia kaleko gaztetxea zena bortxakeriaz hustu zuen. Hiru egun beranduago, Errekagane kaleko aroztegi zaharrean Itzubaltzeta gaztetxe berria ireki zuten herriko gazteek. Handik hona, herriko koadrilen arteko komunikazioa eta elkar-ezagutza sustatzea, herriko dendariekin denda txikien egoera aztertzea, gazteek herrian bertan erosketak egin ditzaten kontzientziazio ekimenak eta etxebizitzari buruzko hainbat kanpaina izan dira Itzubaltzetako Gazte Asanbladak burututako lana.


Lau urteko jarduera

2004ko irailaren 30ean okupatu zuten gazteek Errekaganeko Itzubaltzeta gaztetxea. Lehenengo hilabeteetan garbiketa lan gogorrak igarota, makina bat jarduera burutu dituzte Itzubaltzeta gaztetxeko lagunek: mota guztietako tailerrak, bideo emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak, gaztetxeko egitura hobetzeko auzolanak... eta era berean hainbat talde ezberdinei beren azpiegitura utzi diete jarduerak egiteko. Horren lekuko izan dira jai batzordeak, antzerki taldeak, musikariak, kultur eta gazte mugimenduak, euskalgintza, internazionalistak, software askearen aldekoak, sindikatuak, kirolzaleak, presoen aldekoak, pertsonen laguntzarako elkarteak eta abar luze bat. Ondoren etorri ziren herriko gazte lonjetan, parkeetan, institutuan eta kalean egin zituzten inkestak, herriko gazteek beraiek haien errealitatea zelan ikusten zuten ikusteko. Arazo nagusitzat jo zuten koadrilen arteko harreman eta komunikazio ezari erantzunez, gaztetxeak bere funtzionamendua aldatu zuen, kultur emankizun askotarikoak eginez, kirol jarduerak bultzatuz eta koadrilen arteko harremana errazten dituzten ekimenak abiatuz.

Inkestetan agertutako gazteen beste kezka garrantzitsu bat ere izan dute hizpide Itzubaltzetako neska-mutilek. Itzubaltzeta / Romoko herriko denda txikien etorkizun iluna dela eta bertako dendari batzuekin bildu ziren, haien arteko sare lana errazteko asmoz. Gainera, gazteen artean sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak bideratu zituzten, bertako dendetan erosteko.

Kultur jarduerekin batera, iaz zein aurten etxebizitzaren gaiari ere heldu diote gaztetxeko kideek. Alde batetik, gaiaren inguruko informazioa bildu dute, zenbaki gorri gordinak era errazean azaltzeko. Beste aldetik, eragile "espekulatzaileei" leporatu diote haien ardura. Ibilbide hori guztiori gogoratzeko, hobetzeko eta saritzeko urteurreneko jaialdi luzea jarri du abian zentro okupatuak.

Lau urtez... herria astintzen!

Itzubaltzeta gaztetxearen 4. urteurreneko egitaraua:

Asteartea, irailak 30
19:30ean, urteurrenaren aurkezpena, hainbat ezusteko tarteko (gaztetxean)

Astelehena, urriak 6
19:30ean, kukaña eta autoekoiztutako txalupa txapelketak (Gobela ibaian)

Asteartea, urriak 7

19:30ean, Gorrondatxe abesbatzaren emanaldia (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, Bizkaiko okupazio mugimenduari buruzko hitzaldia (gaztetxean)

Asteazkena, urriak 8
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:30ean, "Zetazeak" antzezlana (gaztetxean)

Osteguna, urriak 9
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, "Emboscada de Pasaia" liburuaren aurkezpena (gaztetxean)

Ostirala, urriak 10
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, Mani-Fest-Akzioa (Santa Eugenia plazan)
21:00etan, Klaro Ke Si eta Sagradole kantautoreen emanaldia, eskenatoki irekia eta karaokea (gaztetxean)

Larunbata, urriak 11, Gazte Eguna

12:00etatik 14:00etara, eskalada-murrua, puzgarriak, tirolina, tailerrak, ping-pong eta mahai-futbola (Herri Gunean, Santa Eugenia plazan)
12:00etatik 14:00etara, munduko borrokak, hip-hop eta eragileak (Borroka Gunean, elizan)
12:00etatik 14:00etara, musika folk, grafittilariak, harrizulatzaileak, bertsolariak eta herri azoka (Kultur Gunean, Areetako Xake plazan)
15:00etan, herri bazkaria, pailazoak eta trikipoteoa herrian zehar.
21:00etan, kontzertua: Hesian, D.A.R. eta Fredirenak erromeria taldea.

Igandea, urriak 12
14:00etan, lehiaketa gastronomikoa (gaztetxean)
16:00etan, espekulatzaileari tiro (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, film laburren emanaldia: "Ahora" eta "Muchos cuerpos para un funeral" (Santa Eugenia plazan)

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution