Mezua: Ostiralean antzerki gazteari ateak irekiko dio Itzubaltzeta gaztetxeak "Soy especial" lanarekin

2008-04-15

Permalink 18:33:41, Atalak: Itzubaltzeta  

Ostiralean antzerki gazteari ateak irekiko dio Itzubaltzeta gaztetxeak "Soy especial" lanarekin


Datorren ostiralean, hilak 18, gaueko 21:30ean, "Soy especial"  Vuela Bonita Korporation konpainiaren antzezlana eskainiko da Getxo udalerriko Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Nagore Hernaezek sortutako gidoitik eta bere zuzendaritzapean, Leire Olaran eta Jose Angel Escobar aktoreek munduko gizonik sineskorrenaren Ilargirako bidaia kontatuko digute 45 minutuko saioan zehar. Izan ere, gure inozoak Ilargira heltzean, "ni ere berezia naiz, uste dut" esan zuen. "Soy especial" da protagonistaren ametsa. Eta antzezlana bere arimatik egindako sarraldia da, bere desioak bisitatzen dituena, haietariko handiena Ilargira teletransportatzea dela. Bidaia humorearen bitartez egingo dugu, nahiz eta protagonistak ez jakin.

Emanaldirako sarrera 2 eurotan erosi ahal izango da gaztetxean bertan. Gaztetxeak hilero antolatzen ditu antzezkizunen bat, herriko oholtza bakarra inguruko artistei eskainiz.

Vuela Bonita Korporation konpainiak pasa den larunbatean, apirilak 12, estreinatu zuen "Soy especial" obra Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, Mugababe zirkuitoaren barruan, eta Itzubaltzeta gaztetxean burutuko dute lanaren 2. emanaldia. Ondoren, maiatzaren 17an, egongo da Algortan ere ikusteko aukera, Getxo Antzokian.

Konpainiari dagokionez, antzerki taldea 2002an sortu zen, Barakaldoko Antzerki-Eskolako hainbat ikasle ohik batu ondoren. Dagoeneko hainbat ekoizpen sortu dituzte, tartean "Mi abuelita me desnuda" jendarte arazoei buruzko kabaret musikala eta umeei kulturartekotasuna azaltzeko familia osorako antzerkia den "Babel Mundua". Horretaz gain, hainbat animazio-ekitaldi burutu dituzte umeentzat zein adin guztiko jendearentzat.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution