Mezua: Gazteok Bat Irabaziko Dugu! ekimena aurkeztu dute Itzubaltzetan 350 lagunen aurrean

2008-04-13

Permalink 19:57:28, Atalak: Itzubaltzeta  

Gazteok Bat Irabaziko Dugu! ekimena aurkeztu dute Itzubaltzetan 350 lagunen aurrean



UKBERRI.NET: Ehunaka lagunek, 350 eta 400 bitartean Itzubaltzeta gaztetxeko iturrien arabera, parte hartu zuen atzo, larunbata, Itzuibaltzeta / Romoko gaztetxean eginiko Gazteok Bat Irabaziko Dugu! plataformaren aurkezpenean. Bertan, "herriko gazte eragile guztiak" ekimena abiatzera eraman zituen arrazoia azaldu zuten Gazteok Bat Irabaziko Dugu!-ren bozeramileek: "gazteon aurkako errepresioa inoiz baino handiagoa da, maila guztietan: atxiloketak, torturak eta bortizkeria, desalojoak, adierazpen ukatzea, eguneroko jarduerak debekatzea...". Gazteak "terroristatzat" hartzen dituztela salatu zuten ere: "nahikoa da kartelak jartzea terrorista izateko". Plataforma berriak egoera horren aurka jardun, gazteriak pairatutako errepresioa salatu eta gazteak laguntzea ditu helburu. Dagoeneko, Itzubaltzeta / Romoko honako gazte erakundeek bere sostengua eman diote: "HNT, Segi, Ikasle Abertzaleak, Ez Jaun Ez Jabe eta Itzubaltzeta gaztetxea".

Gazte ekimena aurkezteaz gain, Ovarios Varios punk bertsioak egiten dituen emakume gazteen taldea, El Trono de Judas Iruñeko punk-rock talde ezaguna eta Los 4 elementos banda sarturtziarra entzuteko aukera eman zuten antolatzaileek. Era berean, kontzertuan atera zen dirua Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen desalojoaren harira jarritako isunak ordaintzeko bideratuko dute.

Gazteok Bat Irabaziko Dugu! gazte plataformaren oharra:

Garai honetan gazteon aurkako errepresioa inoiz baino handiagoa da, maila guztietan: atxiloketak, torturak eta bortizkeria, desalojoak, adierazpen askatasuna ukatzea, eguneroko jarduerak debekatzea...

Halaber, sarritan terroristatzat hartzen gaituzte, inongo eskubiderik errespetatu gabe. Pasa den urtean ehunaka gazte espetxeratuak izan ziren aitzaki hori erabiliz. Nahikoa da kartelak jartzea terrorista izateko. Eta hau guztia beldurra eta indarkeria erabiltzen trebeenak diren eskutik.

Aipatutako guztiari aurre egiteko eta elkartasuna emateko Gazteok Bat Irabaziko Dugu! deitutako gazte taldea sortu dugu Erromon. Herriko gazte eragile guztiak parte hartzen dute horretan, errepresioaren aurrean batzeko, plataforma baten moduan.

Gazteon ametsa argi eta garbi dago: bidezkoa ez den errealitate hau aldatu nahi dugu, sistemaren aurka egingo dugu, geure irtenbideak aurrera eramango ditugu...

Zuen komunikabideak, "segurtasun" indarrak, espetxeak eta abar erabil ditzakezue gure aurka, baina ezin izango duzue inoiz ekidin gure ideien alde borrokatzen jarraitzea.

Gazteriarekin ezin izango duzue!

Gazteok bat irabaziko dugu!

Gazteok Bat Irabaziko Dugu!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution