Mezua: Bihar zine politikoaren zikloan, "911 mysteries"

2008-04-05

Permalink 19:38:26, Atalak: Itzubaltzeta  

Bihar zine politikoaren zikloan, "911 mysteries"



Resumen Latinoamericano agerkariak antolatutako zine politikoaren zikloaren barruan, 2001eko irailaren 11ko atentatuen alde ilunari buruzko "911 Mysteries" filma proiektatuko dute bihar, igandea, 19:30ean Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Zine politikoaren zikloa martxoaren 12an hasi zen eta "laugarren boterea" delakoa, hau da, hedabideak hartu ditu gaitzat, martxoan zehar antolatutako proiekzioetan, Hain zuzen ere, ziklo horretakoa da "911 Mysteries" filma, martxoaren 23an proiektatzea aurreikusita zegoena, baina Gazte Topagunea dela eta atzeratu zena. "911 Mysteries" filma jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta erdarazko azpitituluekin emango dute. Bertan, 2001eko irailaren 11n AEBetan gertatutako atentatuen gainean hedabideek zabaldutako bertsio kontrajarriak ditu hizpide. Hurrengo emanaldiak, berriz, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Latinoamerikako herrialdeetan duten esku sartzeaz jardungo dute.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution