
Astelehenean abiatu genuen autogestio astea bihar, larunbata, amaituko da, baina oraindik badago aukera ondo pasatzeko.
Gaur, ostirala, Beñat eta Peru Vidal leioaztarrak, Itxaso Paya guaitoa eta Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek beraiek abestuko dute 22:00etatik aurrera egingo den bertso-afarian. Sarrera bost eurotan jaso daiteke.
Bihar, berriz, goizeko 11etan zabalduko dugu artisau azoka, ondoan astelehenetik irekita dagoen herri-denda ondoan izango duela. Artisau azokan herriko hainbat artista gazteen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira eta herri-dendan berriz, eskualdeko hainbat eragileen materiala eskuratu, tartean HNT, Ez Jaun Ez Jabe, Segi, IA, Askatasuna edota gaztetxearena berarena. Iluntzeko 9etatik aurrera, berriz, kontzertua abiatuko da, Josu Distorsion y los del puente Romano banda mitikoarekin eta baita Extorsion eta Atadxs a Nada taldeekin ere. Sarrera gaztetxearen atean bertan erosi ahal izango da, hiru eurotan.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.