Mezua: 7 Katu aurrera!

2008-02-22

Permalink 13:01:21, Atalak: Itzubaltzeta  

7 Katu aurrera!



7 Katu gaztetxearen mezuaren laburpena:

Pasa den astelehenean goizean Bilboko udaltzainek eta ertzainek Bilboko Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxea desalojatu zuten. Ondorioz,Zaurituak izan ziren eta gazte bat ospitalera joan behar izan zen burua apurtu baitzioten. Goiz osoan zehar, guztira 7 gazte identifikatu zituzten. Arratsaldeko 7,30ean asanblada informatiboa eta manifestazioa burutu ziren eta ondoren gazte batzuk gaztetxean sartu eta gaztetxea berreskuratu zuten auzoarentzat. Mehatxu guztien gainetik auzoak behar dituen beharrak asetzeko, gaztetxea defendatzen jarraituko dugu! Horregatik desalojoaren aurka eta gaztetxearen alde astean zehar burutuko diren mobilizazioen berri ematen dizuegu:

Hurrengo deialdiak:

Larunbata 23; iluntzeko 8tan mania zirkularretik

Ondorengo egunetan, egunero izango dira asanbladak iluntzeko 7tan Zazpi
katu gaztetxean bertan.

Gogoratu nahi dugu ere, mehatxuak jarraitzen duela, eta datorrean astean
otsailak 27rako OLABEAGAKO GAZTETXEAK desalojo agindua duela. Desalojoen
aurrean, ERRESISTENTZIA

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution