Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-22

Permalink 18:33:50, Atalak: Uribe Kosta  

"Lapurrek" esbastika margotu dute Txorimalon



Txorimalo gaztetxearen oharra:

¿¿??

Hona hemen lapurreta ondoren ezezagunek egineko pintada gaztetxe barruan.Beste lapurretan eta mihaketetan burutu zirenean ez zen agertu honako pintada edo arrastrorik.

----------
Permalink 13:04:17, Atalak: Uribe Kosta  

Txorimalon lapurtu egin dute!



Txorimalo gaztetxearen oharra:

Gaur gauean lapurreta izan da Txorimalo Gaztetxean. Sukaldeko lehiotik sartu eta bertan zegoen Bideo camara, dvd eta 2 motxila desagertu egin dira. Informazio gehiagorik ez daukagu oraindik

----------
Permalink 13:01:21, Atalak: Itzubaltzeta  

7 Katu aurrera!



7 Katu gaztetxearen mezuaren laburpena:

Pasa den astelehenean goizean Bilboko udaltzainek eta ertzainek Bilboko Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxea desalojatu zuten. Ondorioz,Zaurituak izan ziren eta gazte bat ospitalera joan behar izan zen burua apurtu baitzioten. Goiz osoan zehar, guztira 7 gazte identifikatu zituzten. Arratsaldeko 7,30ean asanblada informatiboa eta manifestazioa burutu ziren eta ondoren gazte batzuk gaztetxean sartu eta gaztetxea berreskuratu zuten auzoarentzat. Mehatxu guztien gainetik auzoak behar dituen beharrak asetzeko, gaztetxea defendatzen jarraituko dugu! Horregatik desalojoaren aurka eta gaztetxearen alde astean zehar burutuko diren mobilizazioen berri ematen dizuegu:

Hurrengo deialdiak:

Larunbata 23; iluntzeko 8tan mania zirkularretik

Ondorengo egunetan, egunero izango dira asanbladak iluntzeko 7tan Zazpi
katu gaztetxean bertan.

Gogoratu nahi dugu ere, mehatxuak jarraitzen duela, eta datorrean astean
otsailak 27rako OLABEAGAKO GAZTETXEAK desalojo agindua duela. Desalojoen
aurrean, ERRESISTENTZIA
----------
Permalink 12:52:15, Atalak: Itzubaltzeta  

Gaur bertso-afaria... eta bihar, artisau azoka eta kontzertua!


Astelehenean abiatu genuen autogestio astea bihar, larunbata, amaituko da, baina oraindik badago aukera ondo pasatzeko.

Gaur, ostirala, Beñat eta Peru Vidal leioaztarrak, Itxaso Paya guaitoa eta Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek beraiek abestuko dute 22:00etatik aurrera egingo den bertso-afarian. Sarrera bost eurotan jaso daiteke.

Bihar, berriz, goizeko 11etan zabalduko dugu artisau azoka, ondoan astelehenetik irekita dagoen herri-denda ondoan izango duela. Artisau azokan herriko hainbat artista gazteen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira eta herri-dendan berriz, eskualdeko hainbat eragileen materiala eskuratu, tartean HNT, Ez Jaun Ez Jabe, Segi, IA, Askatasuna edota gaztetxearena berarena. Iluntzeko 9etatik aurrera, berriz, kontzertua abiatuko da, Josu Distorsion y los del puente Romano banda mitikoarekin eta baita Extorsion eta Atadxs a Nada taldeekin ere. Sarrera gaztetxearen atean bertan erosi ahal izango da, hiru eurotan.

Sioux taldeak hainbat arazo tartean ezin izango da etorri eta hortaz, kontzertua ordu batez atzeratu dugu 8etatik 9etara, 7 Katuren aldeko manifara joan ahal izateko eta kontzertuak gehiegi atzeratu gabe gero auzokideei trabarik ez sortzeko.
----------

2008-02-18

Permalink 15:04:01, Atalak: Itzubaltzeta  

7 Katu gaztetxearekin bat, arratsaldean 19:30ean Bilboko Santiago plazan




Gaur goizean Bilboko Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxea desaljatu dute Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak. Desalojoa 8:45ak eta 13:15ak bitartean eman da, teilatura heldu den gaztea jaitsi dutenean eta kargaz Solokoetxe, Errondabide eta inguruko kaleak hustu ondoren. Gazte bat larrialdietan sartu dute ertzainek sortutako zauriak direla eta. Gazte Asanbladak kontzentrazioa eta kalejira deitu du arratsalderako Bilboko Zazpi Kaleetako Santiago Katedralaren aurrean.

Desalojorik ez, erantzunik gabe!
----------

2008-02-11

Permalink 19:40:51, Atalak: Itzubaltzeta  



Larunbatean mendira goaz!

Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadek jarraitzen dute eta larunbat honetan izango dugu puntuagarria den hurrengo proba: mendi txangoa Pagasarrira. Goizeko 8etan, gaztetxean. Ez ekarri autorik, garraio publikoz joango baikara. Kantinplora edota zahatoa berriz ez ahaztu!

Ah! eta aurretik ez ahaztu izena ematen kartelean agertzen diren taberneren batean.

----------

2008-02-07

Permalink 13:23:16, Atalak: Itzubaltzeta  

Ostiralean, sexu gaua!

----------

2008-02-01

Permalink 18:32:35, Atalak: Itzubaltzeta  

IZUGARRIZKO TXAPELKETA PASADAN ZAPATUAN!!!

bikaina ospatu zen Itzubaltzetako frontoian.

Zapatuan goizeko 11-ketarako, 16 bat kuadrilek, frontoia okupatuta zeukaten. Pankarta pare bat ta musika jarri eta frontoiko giroa berotzen hasi zen!!

 

Gazte asanbladak partidak antolatu eta txapelketa hasi zan. Bi partida jokatu zuten kuadriletako bikote bakoitza. Bat eskupilotan ta bestea paletan, partiduak 9 tantutara jokatu ziren.

Izerdi nahiko bota zuen bat baino gehiagok!!!.

 

Egurdi aldean txapelketan geldiune bat egin zan. Algortan 13.30etan uribe kostako gazteok hitzordua geneukan. Gazteok bat lemapean eskualdeko gazteak elkartu giñen.

 

Eguerdirako final-laurdenak ta finala ospatu behar ziran. Hauek izan ziren partidu jarraituenak eta frontoiko giroa gori-gori jarri zen!!.

Txapelketari bukaera emateko bertsoak eta luntxa euki zuten txapelketan parte hartu zutenek. Gazte asanbladak ekintza ezberdinak antolatzen gaude jo ta ke!!. Gure helburua kuadrila ezberdinen arteko komunikazioa lantzea eta haien artean harremank sendotzea da.

Hurrengo ekintza prestatzen hasi gara!!. Beraz kujadrilak adi ibili!!!

----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution