si eta gaueko iluntasunaren pean, Santa Eugeniako kultur etxearen inguruan hartu zuten lurra atzo, asteartea, Gobelako piratek. Eraikineko defentsak kanoikadaz garaitu ostean, bataila erreza ron kupelen artean algaraka ospatu eta larunbat honetan, otsailak 2, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetan ospatuko dituzten inauterietan herritarrak parte hartzera deitu zituzten. Izan ere, Ziztu Bizian, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta gaztetxeko txalupa-neska-mutilek lagunduta, eta Getxo eta Leioako Udalei zein Eroski Fundazioari lapurtutako altxorrak direla medio, ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute herri pirata horretan: jolasak eta tailerrak, gaztelu puzgarriak, bazkari herrikoia, kalejira herriko kaleetatik, erromeria eta abar luze bat. Gobelako piratek herri hori banatzen duen mugaren bi aldeetan, Leioako Pinuetan eta Getxoko Itzubaltzeta / Romon, berdin lapurtuko dituzte atso, agure, neska-mutil zein helduen irribarreak. Aldiz, mozorrotuta ez dabilen hiritarrak gatibu eramateko mehatxua egin dute: "galeretara eramango ditugu ibaitik gora, ahateen irlan geldi daitezen, beraien barnean umore ona hazi arte". Beren seme-alabak mozorrotu bai baina haiek mozorrotzen ez diren gurasoekin "bereziki krudelak" izango direla diote: "oinazpietan kili-kiliak egingo dizkiegu faisai lumez".

Hiru tripulazio izango dira abordaje horren erantzuleak, norberak bere kapitainak dituen trebeziez baliatuta. Ziztu Bizian Eskatut Taldea, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta Gaztetxea itsasontziek kultur-dinamika aberatsaren haizeaz baliatuta Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta herri bizia izatea dute helburu. Horregatik, norberaren eguneko lanez gain, indar metaketa eta komuneko lana indartu dute, horrela galeoi handiagoak suntsitu dituztelakoan, herrian dinamizazio bateratua ematearena kasu. Hori dela eta inauteri edo aratuste herrikoiak, kritikoak, lotsagabeak eta zazpi itsasoetako piratek beraiek pirata guztientzako eginda, hots herritarrek herritarrentzat eginikoak, burutuko dituzte, umorea duen inor kanpoan utzi gabe.
Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Inauterietako egitaraua:
12:00etatik 14:00etara, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Rokodromoa
- Puzgarriak
- Perkusio tailerra
- Malabarismo tailerra
- Jai eta musika giroa
- Ping-pong
- Mahai-futbola
- Umeentzako jolasak
- Umeentzako mozorro lehiaketa. Sariak ume guztientzat egongo dira.
15:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Herri bazkaria
16:30etik 18:00etara, Pinuetako Cervantes parkean:
- Puzgarriak
- Jolasak eta tailerrak
- Txokolatada
18:30etik, Pinuetako Cervantes parketik abiatuta:
- Kalejira Pinueta eta Itzubaltzeta / Romotik zehar, herriko koadrilak eta animatzen den jende guztiarekin.
20:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan:
- Txokolatada
- Erromeria Trakets taldearekin
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.