Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-31

Permalink 22:55:18, Atalak: Itzubaltzeta  

Gobelako piratek Itzubaltzeta okupatuko dute!!!

si eta gaueko iluntasunaren pean, Santa Eugeniako kultur etxearen inguruan hartu zuten lurra atzo, asteartea, Gobelako piratek. Eraikineko defentsak kanoikadaz garaitu ostean, bataila erreza ron kupelen artean algaraka ospatu eta larunbat honetan, otsailak 2, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetan ospatuko dituzten inauterietan herritarrak parte hartzera deitu zituzten. Izan ere, Ziztu Bizian, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta gaztetxeko txalupa-neska-mutilek lagunduta, eta Getxo eta Leioako Udalei zein Eroski Fundazioari lapurtutako altxorrak direla medio, ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute herri pirata horretan: jolasak eta tailerrak, gaztelu puzgarriak, bazkari herrikoia, kalejira herriko kaleetatik, erromeria eta abar luze bat. Gobelako piratek herri hori banatzen duen mugaren bi aldeetan, Leioako Pinuetan eta Getxoko Itzubaltzeta / Romon, berdin lapurtuko dituzte atso, agure, neska-mutil zein helduen irribarreak. Aldiz, mozorrotuta ez dabilen hiritarrak gatibu eramateko mehatxua egin dute: "galeretara eramango ditugu ibaitik gora, ahateen irlan geldi daitezen, beraien barnean umore ona hazi arte". Beren seme-alabak mozorrotu bai baina haiek mozorrotzen ez diren gurasoekin "bereziki krudelak" izango direla diote: "oinazpietan kili-kiliak egingo dizkiegu faisai lumez".


 

 

Hiru tripulazio izango dira abordaje horren erantzuleak, norberak bere kapitainak dituen trebeziez baliatuta. Ziztu Bizian Eskatut Taldea, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta Gaztetxea itsasontziek kultur-dinamika aberatsaren haizeaz baliatuta Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta herri bizia izatea dute helburu. Horregatik, norberaren eguneko lanez gain, indar metaketa eta komuneko lana indartu dute, horrela galeoi handiagoak suntsitu dituztelakoan, herrian dinamizazio bateratua ematearena kasu. Hori dela eta inauteri edo aratuste herrikoiak, kritikoak, lotsagabeak eta zazpi itsasoetako piratek beraiek pirata guztientzako eginda, hots herritarrek herritarrentzat eginikoak, burutuko dituzte, umorea duen inor kanpoan utzi gabe.


Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Inauterietako egitaraua:

12:00etatik 14:00etara, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Rokodromoa
- Puzgarriak
- Perkusio tailerra
- Malabarismo tailerra
- Jai eta musika giroa
- Ping-pong
- Mahai-futbola
- Umeentzako jolasak
- Umeentzako mozorro lehiaketa. Sariak ume guztientzat egongo dira.

15:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Herri bazkaria

16:30etik 18:00etara, Pinuetako Cervantes parkean:
- Puzgarriak
- Jolasak eta tailerrak
- Txokolatada

18:30etik, Pinuetako Cervantes parketik abiatuta:
- Kalejira Pinueta eta Itzubaltzeta / Romotik zehar, herriko koadrilak eta animatzen den jende guztiarekin.

20:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan:
- Txokolatada
- Erromeria Trakets taldearekin

----------

2008-01-25

Permalink 23:05:06, Atalak: Itzubaltzeta  

Ekin pilotari!!!!!!!!!!!!!!!



Ez ahaztu, koadrilakide hori! Gaur zintzo etxera bihar, larunbatarekin, goizeko 11etan Romo ikastetxeko frontoian hitzordua duzu eta...

Esku pilota eta palan hasiko baitira Itzubaltzetako Koadrilen Arteko Olinpiadak eta saio guztiek puntuatzen dutenez... ezin duzu bat bera ere ez pasatzen utzi. Gainera, gogoratu koadrila bakoitzak hainbat bikote aurkez ditzakeela eta mistoak badira hobeto. Jakina, zure koadrilaren koloreak ekarri!

Kirolaz gain, Itzubaltzetako Bertso Eskolaren emanaldia, luntxa eta Uribe Kostako eta Bizkaiko gazte auziperatuei elkartasuna eta torturatzaileei gure amorrua adierazteko aukera ere izango da, Gazteok bat plataformaren manifestazioan egoteko parada izango baita.

Eutsi gogor eta ekin pilotari!
----------

2008-01-24

Permalink 22:10:18, Atalak: Itzubaltzeta  

Larunbatean, Streetpunk Gaua gaztetxean

Jaialdiaren kartela
----------

2008-01-17

Permalink 18:36:45, Atalak: Itzubaltzeta  

"Cuatro razones de Jenny Monzón para ser Jenny Monzón" antzezlana ostiralean ikusgai




Itzubaltzeta gaztetxeak "Cuatro razones de Jenny Monzon para ser Jenny Monzon" Katastrofen! emakume konpainiaren antzezlana eskainiko du bihar, ostirala, gaueko 21:30ean, herriko oholtza bakarra inguruko artistei eskaintzeko hilean behin antolatzen duen antzezkizuna jasoz. Jone Garciaren zuzendaritzapean eta bere abestiek girotuta, Leire Olaran aktoreak etxe-aldaketa baten lekukoa eskainiko du 50 minutuko saioan zehar. Izan ere, Jenny Monzon pertsonajea auzoz aldatuko da bihar, 32 urte dituela, eta bakarrik ari da bere gauzak antolatzen. Baina arropa poltsa batean bizi den Jenny etxe txikiago batera aldatuko denez, gauza tolesgarriak baino ezin izango ditu eraman. Istorioaren zehar, aldaketak Jennyrengan sortzen dituen beldurra eta ilusioaren jabe egingo gara. Era berean, atzean utziko dituen harremanak, egiteke utzitako kontuak, munduan kokatzeko eta ulertzeko saiakerak ere izango dira antzerkigai. Katastrofen!-ek azaltzen duenez etxebizitza arazoaz ere hitz egiten du saioak "beltza izan arren, umorea ez galtzen saiatuz". Sarrera 3 eurotan eros daiteke gaztetxean bertan. Argazkia: Onintza Elorriaga.

----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution