Goizeko 10ak inguruan gertatu da, ertzainak zain egon dira Erribera kaleko okupatutako etxetik bertan bizi den gazte bat atera arte, orduan berarengana jo eta bere etxeko atea irekitzera behartu dute. Bitartean beste ertzain talde bat teilatutik sartu da, antza denez ondoko beste etxeren batetatik igo dira teilaturaino.
Etxebizitzan zeuden beste bi lagun identifikatu eta kanporatu dituzte, eta beraien hainbat objektu pertsonal eraman dituzte, hala nola lilburuak, aldizkariak... Gazteek ertzainen arteko elkarrizketa entzun dute: "nik liburu bat hartu dut, nik aldizkaria".
Kanpoan gertaera ikusita batu den hainbat jende ere identifikatu dute.
Goizeko hamaikak diren hontan ertzainek oraindik erriberako etxea inguratua dute.
Arratsaldeaan manifestazioa deitu dute desalojoa salatzeko, 19:00etan Arriaga antzokitik aterako da.



Gaur arratsaldean Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko.
Hala ere, ordurako Bilboko polizia munipizalak etorri dira suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Geroago, Ertzaintza andana bertaratu da eta beti bezela, era oldakor batez Gaztetxearen inguruan geunden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi gaituzte. Era berean, gaztetxeko kide ba biharko deitu dute Bilboko epaitegian epaiketa azkar
bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.
Ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko. Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, beraiek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute.
Guzti honen aurrean gazteok auzoan dagoen 7 Katu Gaztetxe baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu; oraingoz, honako deialdi hauek deitzen ditugularik:


Hona hemen lapurreta ondoren ezezagunek egineko pintada gaztetxe barruan.Beste lapurretan eta mihaketetan burutu zirenean ez zen agertu honako pintada edo arrastrorik.

Txorimalo gaztetxearen oharra:
Gaur gauean lapurreta izan da Txorimalo Gaztetxean. Sukaldeko lehiotik sartu eta bertan zegoen Bideo camara, dvd eta 2 motxila desagertu egin dira. Informazio gehiagorik ez daukagu oraindik


Astelehenean abiatu genuen autogestio astea bihar, larunbata, amaituko da, baina oraindik badago aukera ondo pasatzeko.
Gaur, ostirala, Beñat eta Peru Vidal leioaztarrak, Itxaso Paya guaitoa eta Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek beraiek abestuko dute 22:00etatik aurrera egingo den bertso-afarian. Sarrera bost eurotan jaso daiteke.
Bihar, berriz, goizeko 11etan zabalduko dugu artisau azoka, ondoan astelehenetik irekita dagoen herri-denda ondoan izango duela. Artisau azokan herriko hainbat artista gazteen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira eta herri-dendan berriz, eskualdeko hainbat eragileen materiala eskuratu, tartean HNT, Ez Jaun Ez Jabe, Segi, IA, Askatasuna edota gaztetxearena berarena. Iluntzeko 9etatik aurrera, berriz, kontzertua abiatuko da, Josu Distorsion y los del puente Romano banda mitikoarekin eta baita Extorsion eta Atadxs a Nada taldeekin ere. Sarrera gaztetxearen atean bertan erosi ahal izango da, hiru eurotan.


Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadek jarraitzen dute eta larunbat honetan izango dugu puntuagarria den hurrengo proba: mendi txangoa Pagasarrira. Goizeko 8etan, gaztetxean. Ez ekarri autorik, garraio publikoz joango baikara. Kantinplora edota zahatoa berriz ez ahaztu!
Ah! eta aurretik ez ahaztu izena ematen kartelean agertzen diren taberneren batean.
bikaina ospatu zen Itzubaltzetako frontoian.
Zapatuan goizeko 11-ketarako, 16 bat kuadrilek, frontoia okupatuta zeukaten. Pankarta pare bat ta musika jarri eta frontoiko giroa berotzen hasi zen!!
Gazte asanbladak partidak antolatu eta txapelketa hasi zan. Bi partida jokatu zuten kuadriletako bikote bakoitza. Bat eskupilotan ta bestea paletan, partiduak 9 tantutara jokatu ziren.
Izerdi nahiko bota zuen bat baino gehiagok!!!.
Egurdi aldean txapelketan geldiune bat egin zan. Algortan 13.30etan uribe kostako gazteok hitzordua geneukan. Gazteok bat lemapean eskualdeko gazteak elkartu giñen.
Eguerdirako final-laurdenak ta finala ospatu behar ziran. Hauek izan ziren partidu jarraituenak eta frontoiko giroa gori-gori jarri zen!!.
Txapelketari bukaera emateko bertsoak eta luntxa euki zuten txapelketan parte hartu zutenek. Gazte asanbladak ekintza ezberdinak antolatzen gaude jo ta ke!!. Gure helburua kuadrila ezberdinen arteko komunikazioa lantzea eta haien artean harremank sendotzea da.
Hurrengo ekintza prestatzen hasi gara!!. Beraz kujadrilak adi ibili!!!
si eta gaueko iluntasunaren pean, Santa Eugeniako kultur etxearen inguruan hartu zuten lurra atzo, asteartea, Gobelako piratek. Eraikineko defentsak kanoikadaz garaitu ostean, bataila erreza ron kupelen artean algaraka ospatu eta larunbat honetan, otsailak 2, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetan ospatuko dituzten inauterietan herritarrak parte hartzera deitu zituzten. Izan ere, Ziztu Bizian, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta gaztetxeko txalupa-neska-mutilek lagunduta, eta Getxo eta Leioako Udalei zein Eroski Fundazioari lapurtutako altxorrak direla medio, ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute herri pirata horretan: jolasak eta tailerrak, gaztelu puzgarriak, bazkari herrikoia, kalejira herriko kaleetatik, erromeria eta abar luze bat. Gobelako piratek herri hori banatzen duen mugaren bi aldeetan, Leioako Pinuetan eta Getxoko Itzubaltzeta / Romon, berdin lapurtuko dituzte atso, agure, neska-mutil zein helduen irribarreak. Aldiz, mozorrotuta ez dabilen hiritarrak gatibu eramateko mehatxua egin dute: "galeretara eramango ditugu ibaitik gora, ahateen irlan geldi daitezen, beraien barnean umore ona hazi arte". Beren seme-alabak mozorrotu bai baina haiek mozorrotzen ez diren gurasoekin "bereziki krudelak" izango direla diote: "oinazpietan kili-kiliak egingo dizkiegu faisai lumez".

Hiru tripulazio izango dira abordaje horren erantzuleak, norberak bere kapitainak dituen trebeziez baliatuta. Ziztu Bizian Eskatut Taldea, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea eta Itzubaltzeta Gaztetxea itsasontziek kultur-dinamika aberatsaren haizeaz baliatuta Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta herri bizia izatea dute helburu. Horregatik, norberaren eguneko lanez gain, indar metaketa eta komuneko lana indartu dute, horrela galeoi handiagoak suntsitu dituztelakoan, herrian dinamizazio bateratua ematearena kasu. Hori dela eta inauteri edo aratuste herrikoiak, kritikoak, lotsagabeak eta zazpi itsasoetako piratek beraiek pirata guztientzako eginda, hots herritarrek herritarrentzat eginikoak, burutuko dituzte, umorea duen inor kanpoan utzi gabe.
Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Inauterietako egitaraua:
12:00etatik 14:00etara, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Rokodromoa
- Puzgarriak
- Perkusio tailerra
- Malabarismo tailerra
- Jai eta musika giroa
- Ping-pong
- Mahai-futbola
- Umeentzako jolasak
- Umeentzako mozorro lehiaketa. Sariak ume guztientzat egongo dira.
15:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan (euria eginez gero Romo eskolako frontoian):
- Herri bazkaria
16:30etik 18:00etara, Pinuetako Cervantes parkean:
- Puzgarriak
- Jolasak eta tailerrak
- Txokolatada
18:30etik, Pinuetako Cervantes parketik abiatuta:
- Kalejira Pinueta eta Itzubaltzeta / Romotik zehar, herriko koadrilak eta animatzen den jende guztiarekin.
20:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan:
- Txokolatada
- Erromeria Trakets taldearekin


Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.