Mezua: Koadrilek harrera ezin hobea egin dizkiete Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadei

2007-12-15

Permalink 04:01:27, Atalak: Itzubaltzeta  

Koadrilek harrera ezin hobea egin dizkiete Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadei



125 bat gaztek parte hartu dute Itzubaltzetako Koadrilen Arteko I. Gazte Olinpiaden aurkezpenean. Giro alaian, 20:00etan eman diogu hasiera aurkezpenari eta A la Saka La Resaka, Erromo Komandoak, Erromoron, Ez Esan Inori, Gazte Enbata, Harribeltz, Kaskabilo, Kaskamotz, KLK, Txintxes, Txitxirri Patxarrak, Udagorri, Zaznaki, ahaztu zaizkigun koadrilak (barkatu!), gaztetxeko kideak eta bestelako gazteak aurrean zirela, hemendik eta herriko jaietara arteko egitaraua zabaldu dugu:

- Urtarrilean: frontoi txapelketa.
- Otsailean: mendi irteera.
- Martxoan: voleyball.
- Apirilean: futbito txapelketa.
- Maiatzean: gazte eguna eta kukaña.
- Ekainean: ginkana.
- Uztailean: herri kirolak.

(Data eta ordu zehatzak, dagokion hitzordura hurbiltzean jakinaraziko dugu, kartelen, posta elktronikoen edota ahoz aho sistemaren bidez).

Jaia + Lana= Itzubaltzetako koadrilen harremanak

Bestalde, agindutakoa zorra den heinean,eta trikitixa kale egin arren, parria hegikorra eta soinu ekipoa helduta aspaldiko poteorik galantena egin dugu dozena bat koadrila batera, lonjako zuloetatik aterata. Giro ona, barre franko, jaki onak eta al dente zein edari gozoak horiek bai herriko tabernarien eskutik.

Bestalde, ezin aipatzeke utzi beste behin ere gazteen arteko harremanak lantzea oztopatzen duena ere badela. Getxoko Udalak ohitura duen bezala, gaur ere udaltzainak bidali dizkigu gure herritik ibiltzeko, gure asmoak plazaratzeko eta gure barreak botatzeko baimenen eske. Beste behin ere, horrelako probokazioetan erori gabe, aurkezpenerako antolatutako haima desegin dugu pitufoak alde egin zezaten lasai eta egitarauarekin jarrai dugu lasai asko aurretik zehaztuta zegoen moduan. Bukaera, jakina, gaztetxean izan da, ekimenean ateratako 500 bat argazki bapo bapo eta kalefakzioaren ondoan ikusteko.

PD: Gero, Arrasatera! eta gero, Kukutzara, Aitor Zabaletaren omenaldira!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution