Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-31

Permalink 19:43:06, Atalak: Itzubaltzeta  

Kotilioi ezberdin baten bila? Zatoz gurera!

Urtarrilaren 1ean, goizaldeko 1etatik 5ak arte, zabalik egongo da gaztetxea. Urte zaharrari agur esan eta "kaixo" batekin hasi urtea. Sexua???, Drogak!!!! (alkohola, alkohola eta alkohola) eta Musikarik Onena, dena autogestionatua, Itzubaltzeta gaztetxean. Badakigu oso alternatiboa ez dela baina hobi septiko berria nola edo nola ordaindu behar dugu eta, gainera, kotilioi ezberdina izango da. Baduzu gure hitza.
----------

2007-12-19

Permalink 17:41:44, Atalak: Uribe Kosta  

Abiadura Handiko Trena geldi dezagun! Lemoiz geldi dezagun!

Arrasateko manifestazioa / AHT Gelditu!

Gaur, asteazkena, 19.30ean hitzaldia gaztetxean!

Ba al dakizu...

- Denbora gutxi barru, eta jendeari informazio izpirik ere eman gabe, Euskal Herrian, Abiadura Handiko Tren bat (AHT) eraikitzeko proiektu itxuragabea dagoela?

- Abiadura Handiko Tren horrek ez duela ohizko trenarekin zerikusirik, ez inguru gaineko eraginagatik ez eta energia gastu eta kostu itzelengatik?

- Autobideek baino ingurugiro eraso larriagoa dakarten 443 kilometroko AHTren trazaketa, 128 kilometro tunel eta 20 kilometro biaduktoren eraikuntza, orain arte naturaren kontra egindako txikiziorik bortitzenetakoa izango dela?

- Bere trazaketak eta Abiadura Handiak eskatzen dituen segurtasun langek, pilo bat ekosistema ebaki eta apurtu egingo dutela, fauna eta landaretza aldaezinezko eran kaltetuz?

- Eraikuntza lanek milioika tona harkaitz eta lur mugitzea dakartela, lurzoruaren gainean ezartzean azalera ikaragarriak estaliz, eta horrekin batera lur emankor ugari desagertaraziz?

- Abiadura Handia martxan jartzeak, ohizko trenak behar duen baino askoz ere potentzia gehiago behar duela? Eta horretarako behar izango diren elektrizitate energia kantitate izugarriak lortzeko, Frantzian nuklear zentralen bidez sortutakotik ekarri beharko dela gehienbat, eta beste parte bat, gas naturalean oinarritutako zentral termikoetan sortu –Lemoiz helburu horretarako birmoldatzea pentsatuta dago–, eta gas hori, esaten diguten ez bezala, oso kutsakor eta erasokorra dela, ozono geruzaren zulaketan zerikusi handia duena?

- Bere tentsio altuko elektrizitate-kableek kutsadura kimiko eta elektromagnetiko handia sortuko dutela, ingurunean eta osasunean ondorio gogorrak izango dituelarik?

- Arriskuak eta istripuen larritasuna handitu egingo direla erabat AHT-ren abiadura handiak dire-a eta, eta are gehiago gai arriskutsu edota kutsakorren garraiorekin?

- Proiektu honen balioa bi bilioi pezetarainoko zifra beldurgarrira hel daitekeela?

- Abiadura Handiko Trena, multinazionalek Europa mailan eta merkatugaien garraiorako diseinaturiko planaren barruan kokatzen dela, eta beronek, merkatuen zabaltze eta botere eta aberastasun kontzentrazioa dituela helburu?

- Urrutira gabe, Ezkerraldeko trazaketak bakarrik bere bidean zehar eraso oso handiak ekarriko dituela bai lurrazalean (ezpondak eta biaduktoak) eta bai lurrazpian (tunelak), hasi malmasin tunel ondotik, gero Pagasarriren mendi-inguruak, Sasiburu mendi-katea, Argalario, Trianoko mendiak eta Serantes zeharkatu ondoren –Alonsotegi eta Erregato inguruetan biaduktoez tartekaturik– Superportura heltzeraino.

- Abiadura Handiko trena, Bilbo handia Europako kapitalismoaren Metropoli eta Euskal Herriko ekonomiaren ardatz bihurtu nahi duen muntaia arranditsu honen pieza dela, eta ez nolanahikoa? Hain zuzen ere, Superportua erdigunea delarik, faraonen garaiak gogora ekartzen dizkigun obra mordoa dagoela martxan, hala nola autobide sare korapilatua, Nerbioi ibaialdeen berreskurapena aberats zahar eta berrien urrezko egoitza heltzezin bihurtzeko, eta halaber inperioetako gorteetako luxuzko zerbitzuak diruditen Guggenheim, Kongresu eta Musika Jauregia, kirol kaiak, golf zelaiak, eta abar? Baina, aldi berean, proiektu honek, egiazki, oso lan gutxi sortuko duela, baino bai ordea miseria eta bazterkeria jende arruntarengan, naturarekiko eraso latz eta gastu izugarriez gain, eta dena, azken finean, multinazional eta bertako jauntxo batzuren onerako?

Horrelako basatikeriaren aurrean, ezin gara geratu ezer egin gabe. Gure ezezko borobila adierazi behar diegu, eta nola edo hala, gauzatzea galerazi.

Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Itzubaltzeta gaztetxea
----------

2007-12-15

Permalink 04:01:27, Atalak: Itzubaltzeta  

Koadrilek harrera ezin hobea egin dizkiete Itzubaltzetako koadrilen arteko olinpiadei



125 bat gaztek parte hartu dute Itzubaltzetako Koadrilen Arteko I. Gazte Olinpiaden aurkezpenean. Giro alaian, 20:00etan eman diogu hasiera aurkezpenari eta A la Saka La Resaka, Erromo Komandoak, Erromoron, Ez Esan Inori, Gazte Enbata, Harribeltz, Kaskabilo, Kaskamotz, KLK, Txintxes, Txitxirri Patxarrak, Udagorri, Zaznaki, ahaztu zaizkigun koadrilak (barkatu!), gaztetxeko kideak eta bestelako gazteak aurrean zirela, hemendik eta herriko jaietara arteko egitaraua zabaldu dugu:

- Urtarrilean: frontoi txapelketa.
- Otsailean: mendi irteera.
- Martxoan: voleyball.
- Apirilean: futbito txapelketa.
- Maiatzean: gazte eguna eta kukaña.
- Ekainean: ginkana.
- Uztailean: herri kirolak.

(Data eta ordu zehatzak, dagokion hitzordura hurbiltzean jakinaraziko dugu, kartelen, posta elktronikoen edota ahoz aho sistemaren bidez).

Jaia + Lana= Itzubaltzetako koadrilen harremanak

Bestalde, agindutakoa zorra den heinean,eta trikitixa kale egin arren, parria hegikorra eta soinu ekipoa helduta aspaldiko poteorik galantena egin dugu dozena bat koadrila batera, lonjako zuloetatik aterata. Giro ona, barre franko, jaki onak eta al dente zein edari gozoak horiek bai herriko tabernarien eskutik.

Bestalde, ezin aipatzeke utzi beste behin ere gazteen arteko harremanak lantzea oztopatzen duena ere badela. Getxoko Udalak ohitura duen bezala, gaur ere udaltzainak bidali dizkigu gure herritik ibiltzeko, gure asmoak plazaratzeko eta gure barreak botatzeko baimenen eske. Beste behin ere, horrelako probokazioetan erori gabe, aurkezpenerako antolatutako haima desegin dugu pitufoak alde egin zezaten lasai eta egitarauarekin jarrai dugu lasai asko aurretik zehaztuta zegoen moduan. Bukaera, jakina, gaztetxean izan da, ekimenean ateratako 500 bat argazki bapo bapo eta kalefakzioaren ondoan ikusteko.

PD: Gero, Arrasatera! eta gero, Kukutzara, Aitor Zabaletaren omenaldira!
----------

2007-12-14

Permalink 19:02:24, Atalak: Itzubaltzeta  

Bihar, Arrasatera, AHTren aurka!

----------

2007-12-13

Permalink 20:01:45, Atalak: Itzubaltzeta  

Parte hartu Itzubaltzetako koadrilen triki-txitxiburruntzi-txikiteoan!

Ostiral honetan, Santa Eugenia plazan 20:00etatik aurrera eta goizera arte! Ezagutu gaztetxeak antolatutako koadrilen txapelketa 2008!

----------

Itzubaltzeta gaztetxea

Egungo Itzubaltzeta gaztetxea izen hori jaso duen bigarren gaztetxea da. Ertzaintzak EAJren oniritziarekin Santa Eugenia kaleko gaztetxea indarkeriaz hustu eta 3 egunetara, 2004ko irailaren 30ean okupatu zen egun gazteon topagunea den Errekagane 1-5eko gaztetxea. Bertan, antolakuntza, aisia eta borroka autogestionatua topatuko duzu. Itzubaltzeta izena herriko toponimo euskalduna da. Izan ere, Romo bezala ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresarioa lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gune zen lurraldea.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution